| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 9 . Semea eta bere Ama hazten ziren . Seme-alabak era geldiezinean hazten dira. Eta gurasoak ere bai. Denak hazten dira. . Ebanjelioaren esaldi adierazgarriak baieztatzen du: «Jesus hazten zihoan jakindurian, altueran eta grazian Jainkoaren eta gizonen aurrean». Eta bere Ama ere bai. Baina fedeko bere hazkundea garrantzitsuena zen. Hark egunero xehetasunen bat gehiago aurkitzen zuen Jesusengan, Jainkoak berak fidatu zuen Seme horrengan. . Jainkoa izanez gero, Jesusen misterioa amaigabe zerbait zen. Beraz, Kontzilioak baieztatzen duenez, haren Ama egunero aurrera egiten zihoan fedearen erromesaldian. Andre Maria guztiontzako eredua da. Gure fedea ez da zerbait estatiko, baizik eta bizirik, gaurkoa. Guk ere, aurrera egin behar dugu fedearen erromesaldian egun bakoitzean. Andre Maria bezala. Hura dugu eredua. . LOREA: Hausnartu: Dena den zure adina, fedean beti aurrera egin dezakezu. |
——- |
.
