| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 13 . Mina eta itxaropena . Adiskideak okasioetan ezagutzen ditugu. Sufrimendu-aldian, porrotean uzten zaituena, horixe ez da zure adiskidea. . Jesusen Pasioan, badago une adierazgarri bat. Hura bidegabeki harrapatuta izan zenean, Apostolu guztiek, bere lagunek, bere adiskideak deitzen zirenek ihes egin zuten. Judak saldu egin zuen. Pedrok koldarki ukatu zuen. Bakarrik geratu zen Jesus arriskuaren aurrean…, herio-tzako arriskuaren aurrean. . Gurutzearen oinean, bere Ama eta gutxi gehiago batzuk zeuden. Jesus hil eta lurperatu izan zenean, guztien fedea lur jota gelditu zen. Dena bukatua zen. Espiritu Santuaren graziagatik, fedea babestu zuen bakarra Andre Maria izan zen. Eta fedeari atxiki ziolako mantendu zuen Jesu-senganako bere itxaropena. Ama Birjina, fedez betea, Itxaropenaren Ama Birjina da guztiontzat. . LOREA: Egin ezazu otoitz: «Ama Birjina, fedez betea, Itxaropenaren Ama Birjina, lagun iezaguzu”. |
——- |
.
