23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_15


.

——— maux_15 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 15
.
Fede Urtea, Maria Laguntzailearekin
.
   Astronomoek argi-urteez hitz egiten digute, neurrigabeko espazioa eta denbora.
.
  Jainkoren Semea gure Anaia egin zen, bere presentzia salbatzailearekin espazioa eta denbora sagaratuz. Benedikto XVI.ak Fede Urtea aldarrikatu du, hau da, hura bizi izateko, sakontzeko eta guztiei iragartzeko denbora. Gurasoek seme-alabei egin diezaieketen oparirik onena fedea haiei transmititzea da.
.
   Fedea hobeto bizi izan duena Andre Maria izan da. Hark Jainkorenganako fedea bizitzera gonbidatzen gaitu. Hartarako, besoetan duen Jesus hori eskaintzen digu. Guk erregu egiten diogu: «Erakuts iezaguzu Jesus, zure sabe-laren fruitu bedeinkatua». Fedeak zera sinestera gara-matza: Jainkoa Aita dela, Semeak bere Heriotzaz eta Berpizteaz salbatu gaituela eta Espiritu Santuak Bizitza ematen digula.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Jesus, Fede Urte honetan, handi ezazu gure fedea».
——-

.