| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 16 . Birjin fidela . Fidel hitzak hainbat zentzu ditu, baina adierazgarriena hau da: kristau fedeari fidela zaion pertsona. Bataioan, fede dohain zoragarria jaso dugu eta hari fidel izan nahi diogu. . Jesusek bere bizitza eman zuen aldarrikatzen zuen Ebanjelioari fidela izateagatik. Ama Birjina, batzuek iraindu eta oinazetzen zuten bitartean, fidela izan zitzaion Jesusi, hari Gurutz oinean lagundu arte. Horregatik, Elizak Andre Mariari Jesusi Birjin fidela deitzen dio. Hura kristau guztiok dugu eredu. . Jesus eta Ama Birjina imitatuz, kristau mila askok bizitza eman dute kristau fedea, beren altxorrik handiena, ukatu baino lehenago. Ez da jazarpen erromatarrak gogoratzerik behar: gaur, mundu guztian, badaude Jesusen Gurutzeari fidelak zaizkion martiriak. . LOREA: Errezatu agurmaria jazarritutako kristauen alde, fidelak izan daitezen. |
——- |
.
