23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_17


.

——— maux_17 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 17
.
Fededunen Ama
.
   Amek aztarna uzten dute beren seme-alabengan alderdi askotan. Zein handia den seme-alaba batzuen ama izatea!
.
  Maria Ama Birjina, fedez eta santutasunez beteta, fedea dutenen, Jesusengan sinesten dutenen Ama da. Eta lagun-du egiten die bereziki Jesusi fidelak izateagatik jazarpena jasaten dutenean.
.
  Andre Mariari zuzendutako otoitzik zaharrena Elizaren lehen mendeetakoa da eta jazarpen erromatarretan zehar idatzi zela dirudi: “Zure altzoan, Jainkoaren Ama Santua, hartzen dugu babes. Ez iezaiozu zure seme-alaba be-hartsuen otoitzari entzungor egin. Libra gaitzazu arrisku guztitik. O, beti Birjina, aintzatsu eta bedeinkatua! «. Andre Maria, bereziki eta nolanahi ere, kristau fedeari fidelak izateagatik jazarpena jasaten dutenen Laguntzailea da.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Zure altzoan hartzen dugu babes, Jainkoaren Ama Santua».
——-

.