23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_19


.

——— maux_19 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 19
.
Poztasunaren Ama Birjina
.
   Jesusen eta gure Amari ematen diogun titulurik begikoenetako bat Poztasunaren Ama Birjinakoa da. Zein ederra den ama alaia, txeratsua, begikoa edukitzea.
.
  Baina garrantzitsuena da Ama Birjinak bere poztasuna nondik ateratzen duen jakitea. Jesusek bere dizipuluei zera hitzeman zien: «Poztasuna emango dizuet, ezerk ez inork kendu ezin izango dizuena». Hots, Ama Birjinaren poztasuna Jesusengandik ateratzen da, Honenganako fedetik.
.
  Eta poztasun hori ez da zerbait merkea. Ama Birjinak irabazi zuen, Nahigabeetako Ama izanez, Jesusen Gurutz oinean, Honek bere bizitza guztiongatik ematen zuenean. Baina Jesus hori berpiztu egin zen eta bere Ama Poztasunaren Ama, Pazkoko Ama Birjina, Zeruko Birjin Erregina bihurtu zuen. Horixe da Jesusek guri ere eskaintzen digun Poztasuna.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Poztasunaren Ama Birjina, lagun iezaguzu fedea poztasunez bizitzen” .
——-

.