23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_21



.

——— maux_21 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 21
.
Batasunaren Ama Birjina
.
   Amek haiek bakarrik ezagutzen dituzten sekretu asko dituzte, adibidez, familia elkartuta mantentzekoa. Beraiek leunki baina ezin eutsizko eran guztiak erakartzen dituen iman bat dira.
.
  Jesusen Eliza ere Familia bat da, non Jainkoa Aita den. Jesus Anaia Zaharrena da eta Espiritu Santua Batasun-Espiritua da. Eta familiagoa izan zedin, Jesusek bere Ama oparitu zigun guztion Ama.
.
  Giza bekatuengatik, Eliza mendeetan zehar zatitzen joan da. Vatikano II. Kontziliotik, fede eta maitasunean bategite prozesu luzean gaude. Jesusek bere Ama bera eman digu Batasunaren Ama eta kristauen Laguntzaile, banatutako kristauena ere bai.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Batasunaren Ama Birjina, bedeinkatu Batasun bila dabiltzanak”.
——-

.