23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_22



.

——— maux_22 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 22
.
Ebanjelizazioaren Izarra
.
   Astronomia liluragarria da. Gizakia beti kuxkuxean ibili da zerua, izar berriak bilatuz.
.
  Eta estalgabetu egin du ederrena eta argidunena, Ebanjelizazioaren Izarra dena, Andre Maria Birjina: eguzkiz jantzitako, ilargia duen oinpeko, hamabi izarrez koroa-tutako emakume bat. Ebanjelizatzea Ebanjelioa iragartzea da, guztiei, Jainkoren Hitza ezagutzen ez dituztenei bere-ziki. Fedearen poztasuna kutsatzea da.
.
  Andre Mariak, Ebanjelizazioaren Izarrak, Jesusi, Jainkoren Hitza dakarrenari, Eguzki bikaina denari, bidea ireki zion. Beraz, Ama Birjinaren debozioak beti eraman behar gaitu Jesusi, munduko Argiari, gure Salbatzailea denari. Ebanjelioa guztiei iragartzekoa baino bokazio ederragorik ez dago.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Andre Maria, Ebanjelizazioaren Izarra bedeinkatu ebanjelitzaileak”.
——-

.