23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_27



.

——— maux_27 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 27
.
Ebanjelio bizia
.
   Jaiotzen den guztiak lilura eta samurtasuna eragiten ditu. Guztioi gustatzen zaigu haurtxo bat ikustea, hari irribarre egitea eta irribarre egitea hari eragitea.
.
  Jesusen Eliza Mendekosteko egunean jaio zen, Espiritu Santua Andre Maria Birjinaren eta Apostoluen gainean jaitsi zenean. Eta hasierako Eliza deitzen diogu, jatorrizko Eliza, edo Eliza umetxoa ere, ibiltzen hasten baitzen.
.
  Espiritu Santuak Jesusen Ama Elizaren Ama bihurtu zuen, Jesusenganako bere fedea estreinatzen zuten lehen kristauen Ama. Andre Maria, Ebanjelio bizia zen guz-tientzat, haien arteko Jesus beraren jarraipen. Hark amaren samurtasuneko, Jainkoren familiako, kutsua ematen zion kristau fedeari. Guztiek Andre Mariarengan fedearen poztasuna eta zailtasunetako Laguntza aurkitzen zituzten.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: «Andre Maria, emaguzu zure Laguntza eta fedearen poztasuna”.
——-

.