23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_28



.

——— maux_28 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 28
.
Jazarritakoen Laguntzailea
.
   «Abisatzen duena ez da traidorea», adierazten du atsotitzak. Eskertzekoa da egia iruzurrik gabe guri esatea.
.
  Jesusek bere Apostoluei argi eta garbi iragarri zien: «Ni jazarri banaute, zuek jazarriko zaituztete ere». Eta maitasuna, bakea, justizia predikatzeagatik esetsi zioten. Eta Elizari berdin. Baina, azkenean, garaipena iritsiko da.
.
  Andre Mariak Jesusi egindako jazarpena ikusi zuen eta, Ama bezala, Gurutz oinean lagundu zion. Hark, Elizaren Amak, Apostoluei eta lehen kristauei lagundu zien, hauek kristau fedea, Ebanjelioa, predikatzeagatik sufritzen hasi ziren jazarpenetan. Andre Mariak laguntzen jarraitzen die, gaur egun ere, Jesusen Ebanjelioa iragartzen jarraitzen duten apostolu guztiei.
.
   LOREA: Errezatu agurmaria Andre Mariari fedearen dela eta jazarrita diren kristauen alde.
——-

.