23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_29



.

——— maux_29 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 29
.
Garaipena eta loria
.
  Atsotitzak zera esaten du: “Eztietan eta ozpinetan egon behar da”.
.
  Maria Birjinak Jesusi lagundu zion ozpinetan, zailtasunetan, Gurutzearen ondoraino eta guzti. Horre-gatik, inork baino gehiago, eztietan, garaipenean, lorian, aintzan egotea merezi zuen Harekin.
.
  Horixe da Andre Mariaren Zerurako gorputz eta arimaz egindako Jasokundearen zentzua. Jesus hil, berpiztu eta Zerura igo zen. Misterio horixe Amarengan ere bete zen. Kristorekin bizi eta sufritzen duenak Berarekin ere erreinatuko du. Horregatik, Kristo Erregek bere Ama Unibertsoko Erregina eta, batez ere, Erruki biziaren Ama, gure Bizitza, Gozotasun eta Itxaropena egin du. Jesusek gu ere igoko gaitu aintzaz beterik Zerura, bere Ama bezala.
.
   LOREA: Zoriondu Andre Mariari Jesusek aintzaz beterik Zerura igo baitu.
——-

.