23 - 04 - 2026

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_30


.

——— maux_30 ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 30
.
Itxaropeneko eta kontsolamenduko zeinua
.
  Haur jolas maitagarrienetako bat ezkutaketa da. Bat ezkutatzen da, ez dagoela dirudi, baina badago.
.
  Kristau fedean, askoz ederrago jolasa dugu. Jesus Zerura igo zen, baina zera hitzeman zigun: «Ni zuekin nago munduaren amaierara arte». Hau da, joan egin zen, baina badago. Birjina Zerura igo zen ere, baina Jesus bezala esan diezaguke: «Ni zuekin munduaren amaierara arte «. Amaz-ko ezkutaketa.
.
  Kontzilioak esan zuenez, Andre Maria Zerutik, itxaropen seguru eta kontsolamenduaren ikurra, gure aurrean doa bere zeruko argiaz. Itxaropenarena, mundu honetako gure bidea luze eta zaila baita. Eta kontsolamenduarena, Ama batek bere irribarrearekin, bere ferekarekin, bere presen-tzia hutsarekin kontsolatzen baitu.
.
   LOREA: Eskerrak eman Andre Mariari beti gurekin, Jesusi lotuta, baitago.
——-

.