Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa Busturian (Bizkaia) kokatuta dago, Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdigunean. Hau da Euskal Herrian ekosistema gehien duen gunea.
Madariaga Dorrea XV. mendea baino lehenago eraiki zen eta bando-gerren garai istilutsu eta nahasia bizi izan zuen, jaurerriko leinu boteretsuen arteko haserre eta gorabeherek lurralde guztian beldurra eta suntsipena zabaldu zutenean.
Atxikirik daukan jauregitxoa XVIII. mendean eraikitakoa da. Zin egiteko Bide-bidean bizkar baten gainean eraikita, itsasadar aldea ere kontrolatzen zuen. Madariaga Dorretxeko eraikin multzoak Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Interpretazio Zentroa hartzen du.
Erlojuaren dorrea neoklasiko estilokoa da. Dorretxeak piramide-enborra dauka eta itsasargiaren itxura du.
Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren ekintza programatuak hurrengo honetarako erabiltzen dira:
– Biodibertsitateari buruzko ezagutza sustatzeko
– Ondare naturala gizarte onura gisa lortzeko
– Giza kontzientzia bultzatzeko: naturaren parte gara
– Euskadiko ondare natural ikusgarria erakusteko
– Urdaibaiko Biosfera Erreserbak, inguru pribilegiatu gisa duen paper garrantzitsua erakustea, ekosistema desberdinak direla eta.
Datorren astelehenean, hilaren 27an, hara joango dira bisitan Lehen Hezkuntzako 4. mailako umeak.
— | — | — |