Ikastetxeko txikienak (Haur Hezkuntzko – 3 urtekoak) Galdames-eko ‘Areitz Soroa’ Baserri Eskolara joan ziren, baina orain arte ez ziren argazkiak iritsi.
Baserrian, ederki pasa genuen eta gauza-piloa ikasi genuen. Irina oratu genuen urarekin gero ogia egiteko, animaliak zaindu genituen, ardiak batez ere, eta jaten eman genien. Sagarrak zukutu genituen ere, zuku gozo-gozoa egiteko eta gero edan genuen.
«Bokata» bat jateko gelditu ginen bakarrik eta lore batzuk hartzeko. Hortxe dituzue argazkiak, ze ondo pasa genuen eguna ikusi ahal dezazuen.
Sakatu hemen album osoa ikusteko
.