Uztailean zehar, salestar parrokien eta Aisialdiko gure Kluben neska-mutilak Logroñoko eta Somaloko kanpamenduetan izugarri gozatu dira (orain batxilergoko gazteei dagokie txanda). Haiekin hamaika animatzaile eta monitore egon dira.
Monitorea edo animatzailea izateko gogoa eta borondate ona edukitzeak ez da nahikoa; prestatu ere behar da. Beste urte bat gehiagoan, eta jada 18 doaz, «On Bosco» Aisialdiko Eskolak monitore eta zuzendarien ikastaroen bere jarduera hasi du.
Egun hauetan, Logroñoko «Salesianos Domingo Savio» ikastetxean, haren egoitzan, goiz- arratsalde- eta gaueko jardunaldian, 26 gaztek irakaspen egokiak jaso eta ikasturtean zehar aisialdi-jarduera desberdinetan mugitzen diren gure zentroetako ehunen neska-mutilen artean ezaguera handiagoarekin lan egin ahal izateko teknikak eta estrategia teoriko-praktikoak asimilatzen saiatzen ari dira.
Joan den asteazkenean, uztailaren 24an, lehengo urteko parte-hartzaileek Monitore-Tituluari dagozkion heziketa teorikoa eta praktikoa gainditzea lortu duten egiaztatzeko diploma jaso zuten Errioxako Gobernuaren Lehendakaritza Kontseilariaren eskuetatik.
Inspektoriaren webeko argazkietan, bat baino gehiago ezagutuko ditugu.
Ezusteko ikastaroko amaiera izan dute, bakarrik haiek jada aipatutako Errioxako Gobernuaren Lehendakaritza Kontseilariarekin elkartu baitira, argazkiarekin eta guztiz.
Irakurri berri osoa Inspektoriaren webe-ean.
.