Tradizioa, erritua, da jadanik «Barakaldoko Salestarrak»-eko irakasleak ikastetxeko elizan, María Laguntzailea amaren aurrean, biltzen dituen ikasturtearen Hasiera Elizkizuna.
Ikasturteko lehen astean, azken ukituak programazioei bilera egokiekin ematera zuzenduta, osteguneko, hilaren 5eko, eguerdian ikastetxe-irakasleok beste gogoeta-mota bati tarte bat eman diogu. Geroago gure ikasleei ikasturte honen Kanpaina Pastoral barruan aurkeztuko zaien gaia hartuz, geure buruei planteatu diegu: «Ausartu! – Ausar zaitez!»
Zuzendari jaunaren, On Ricardo-ren, sarreraren ondoren, Ikastetxeko Pastoral Taldekoek erronka aurkeztu digute. Lau taldetan banatuta, zera galdetu digute: «Ausartzen zarete…?» Koadro ospetsua irudikatzera, taldeko kide baten karikatura marraztera, hura eskuekin ukitu gabe globo bat airean sostengatzera, karta gaztelu bat guztien artean esku bakarrarekin prestatzera… Baietz, dudarik gabe! Geroago haren gainean hausnartu dugu elkarrekin. Eta Ebanjelioaren irakurketak eta zuzendari jaunaren iruzkinak gaia argitu digute.
Bigarren erronka pertsonala zen: «Zer egitera ausartuko naiz ikasturte honetan?» Erantzunak, kutxa batean itxita, Ama Birjinaren oinetan utzita geratu dira.
Maria Laguntzailea-ren bedeinkazioarekin eta azkeneko kantuarekin ospakizuna burutu dugu. «Ausar zaitez!»… Nola ez, ba!
.
[flickr]set:72157635388965197[/flickr]