Irailaren 29, Barakaldoko Salestar Familia On Aurelio Garcia-ren inguruan bildu zen eta eguerdiko 12ko mezan Jainkoari eman zizkion eskerrak gazteriaren aldeko haren bizitza osoarengatik.
On Aurelio Garcia 1963ko apirilaren 14an apaiztu egin zuten. Urte horretako irailean, jada zegoen Gurutzetako gure ikastetxean (orduan, Burtzeña). Lau urte geroago, Santanderreko ikastetxera bidalia izan zen; baina, hurrengo ikasturtean, Barakaldora itzuli zen berriro. Harrezkeroztik eta orain arte, geure «San Paulino de Nola» etxe honetan egon da.
49 urtez Barakaldon; haietako 42, bereziki gusturago sentitzen duen zereginean emanda: irakaskuntzan. Milaka neska-mutilek (Batxilergoko eta COU-etako batez ere), haren lanari esker, Espaniar Hizkuntzaren zokoak aurkituz joan ziren eta honen Literaturaren maisulanak dastatu zituzten.
.
.
— |