23 - 11 - 2024

Filipinako larrialdia

Irakurri: Filipinak, larrialditik berreraikitzera

.

larrialdia_1

‘Gazteak eta Garapena’ elkartekideok Zebu-ko Salestarren, gure bazkide lokalaren bidez agertzen ari gara Yolanda Tifoiak kaltetutako populazioaren alde. Haiek larrialdi-zelula bat sortu dute Filipinako eskualde zentraleko Ilolilo-, Negros- eta Ekialdeko Samar-reko komunitateekin elkarlanean. Gure bazkide lokalak erreskateko operazioa kudeatzen duen gobernuaren Krisietako Nazio-Unitatearekin egiten du lan, dena galdu duten mugitutako pertsonei laguntzeko, baita tifoiaren ondorioz senideak galdu dituztenen alde agertzeko ere.

‘Gazteak eta Garapena’ elkarteak, hango Salestarren presentziagatik eta lekuan-lekuko beren kolaboratzaile sare zabalagatik, berehalako erantzuna emateko ahalmena du. Datozen egunetan eragindako familien artean 30.000 elikagai kit banatuko ditugu. Horretarako gure laguntza prestatzen eta kit-etan paketatzen ari diren salestar zentroetako ikasle-, maisu- eta kolaboratzaileen lanarekin kontatuko dugu.

‘Gazteak eta Garapena’ elkartea partaidea den nazioarteko On Bosco Network Sarearen beste kide batzuekiko kolaborazioan diagnostiko bat egingo dugu, datozen asteetan birgaitze-akzioak diseinatzeko.

On Bosco Network Sarea Espainia-, Italia-, Belgika-, Polonia-, Estatu Batu- eta Alemaniaren garapenerako lankidetza elkarteek osatuta dago; azken hau, Filipinako 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin. Azaroaren 10etik gure Bazkide Lokalarekin sarean egiten ari gara lan presako eta koordinatutako erantzuna emateko.

GeG-ek Larrialdi-kanpaina honetarako irekitako Kontu Korrontea zera da:

Banco Popular – 0075 0001 81 0600037356


Zuen kolaborazioagatik, eskerrik asko! Presentación1