(Ingelesezko jatorrizkoaren hurbileko itzulpena: «Are we different or similar?«)
Goizean goiz euskal kirolak praktikatu ondoren, gure bi heziketa-sistemen arteko desberdintasun- eta antzekotasunen ikerketan zentratu gara. Gure lanaren izenburua zera zen: Desberdinak edo antzekoak gara? Azkeneko emaitza eta konklusioak zirriborro sortzaile batzuk erabiliz idatzi dira. Jarduera hau Barakaldoko eta Ostrów-Wielkoposki-ko jendearekin eratutako talde mistoetan garatu da.
Ikusi «Are we different or similar? Sketches«
Gero, gure bigarren jarduera garrantzitsua hasi dugu, gure herrien ezaguera handiagoa lortzeko bereziki diseinatuta: «Zenbat dakizu Espainiaz eta Poloniaz?» Astelehenean harekin jarraituko dugu … Quiz Show finala oso hunkigarria izango da!
Garazi Laka-k, gure Euskal Dantza irakasleak, hirugarren jarduera zuzendu du. Guztiok gozatu dugu!
Zofiak, Magdak, Arekek eta Weronikak beren lehen saioak eman dituzte ere: Poloniar Hizkuntza, Aerobica eta Poloniaren Historia, hurrenez hurren.