(Ingelesezko jatorrizkoaren hurbileko itzulpena: «Family day«)
Senitarteko eguna Meza Santuarekin hasi da. Bai estilo salesiano bera bai fedea ere partekatzen ditugu eta ospatu behar da! Testuak polonieraz, gazteleraz eta euskaraz irakurri dira, familia beraren kideak garela erakusten duten proba ikusgaiak. Gure arteko lotura irudikapez Comenius gure proiektuaren kamiseta ofiziala eskaini da, baita sagarra –Ostrów Wielkopolski-ko sinboloa– eta Barakaldoko salestar ikastetxearen historia-liburua.
Eukaristiaren ondoren, aldia izan dugu hamaiketako baterako; Alejok, Pabloren aitak, prestatuta. Horrela, elkarrekin aurkitu ahal izan dugu eta une atseginaz gozatu.
Gainerako egunari dagokionez, ikasle poloniarrek Barakaldokoen gurasoekin pasatu dute egun guztia. Irakasleek Pobeña bisitatu dute eta Done Jakue Iparreko Bidearen tartea ibili dute. Handik bistak ikusgarriak ziren!
.