«Agur hunkibera batean, zeinetan haien egonaldian zehar beren etxeetan hartu zituzten barakaldar ikasleen malkoak falta izan ez ziren, Barakaldora otsailaren 19an iritsi zen 25 ikasle poloniarreko taldeak hiria utzi du».
Horrela hasten da artikulua, zeinetan «Barakaldo Digital»-ek egiten duen ikasle poloniarren gure ikastetxerako bisitaren laburpena. Hartan laburki deskribatzen dira hamar egun hauetako une nagusiak eta balioespen batzuk eskaintzen dira Oscar Gonzalezen, Batxilergoko Koordinatzailearen eta proiektu honetako ‘alma mater’-en ahoan.
«Taupadak soinubakarrean eginez, gure ikastetxeok bi izateari utz zitezela lortu dugu batean soilik bihurtzeko”, esaten du, jarduerez betetako 10 egunen ondoren, sortu dituzten poloniar eta barakaldar neska-mutilen arteko lotura estuak adieraztean. “Kategoria handiko gurasoak ditugu”, gehitzen du harrera-familiek jokatu duten paper garrantzitsua eta egin duten ahalegin itzela azpimarratzean; ama batzuk egun libreak eskatzera heldu omen dira bere gonbidatuentzako lan onenean arduratu ahal izateko.