DBHko laguntza gelatik ekintza batzuk egin dituzte umeekin lehen hezkuntzako lehenengo zikloan.
Hasteko inkesta bat egin zuten zer hartzen zuten hamaiketakoan jakiteko. Emaitzak haien blogean ikus daitezke:
«Edaimi« (http://edaimibarakaldo.blogspot.com.es/).
.
Geroago berriro joan ziren fruitu eguna proposatzera: fruitu eta zukuak ekar zitezen errekreorako. Beraiek nahi zutena zera zen: umeak ondo pasatzea eta esperietzia on bat ateratzea, haien ohiturak hobetzeko. Partehartzea oso ona izan zen eta argazkiak blog berean ikus ditzakezue.
‘Makina’ bat aurkitu dute ere. Bertan jaten diren elikagaiak sartuz, txosten bat eskaintzen du eta orekadun dietarako falta diren elikagaiak dio. Guztia oso interesgarri eta hezigarri! Dagokion esteka “Edaimi” blogean aurkituko duzue.
.