25 - 11 - 2024

Salestarren 27. Kapitulu Nagusia bukatu da Erroman

capitulo_1


 

  Laneko ia hilabete eta erdiaren ondoren, Salestarren 27. Kapitulu Nagusia bukatu da Erroman.

Martxoaren 3an, Salestar Kongregazioaren 90 inspektoria edo probintzietako 220 ordezkari Erroman bildu ziren. Parte-hartzaileek, CG27-aren hasiera ofiziala baino lehen, prestaketa-jardunaldi batzuk izan zituzten: Otsailaren 22tik 24ra, kapitular guztiek Torino eta ingururako, San Juan Boscoren eta salestar-obraren jaioterri-lekuetarako erromesaldia egin zuten. Baita, otsailaren 26tik martxoaren 2ra, jarduera-espiritualeko egun batzuk izan zituzten ere, Kapitulu Nagusirako berehalako prestaketa gisa.

“Erradikaltasun ebanjelikoaren Lekukoak” lema azpian, Kongregazio osoaren ordezkariek Errektore Nagusiak eta bere Batzordeak aurreko kontsultan Inspektorial-Kapitulu desberdinetatik jasotako gogoetako gaiei ekin diete. Gainera, Errektore Nagusi berria, Angel Fernandez Artime  jauna, eta Batzorde Nagusi berria aukeratu dituzte.

Azkeneko dokumentuan entzute-, irakurketa- eta bide- hiru uneak gidatzen dituen esaera errepikatzen da: «On Bosco bezala, Jaunarekiko elkarrizketan, batera gabiltza Espirituak eraginez, Valdocco-n bezalako anaitasunezko bizitzako esperientzia eginez, plangintzarako eta lankidetzarako prest, kanpoaldeetarantzako irteeran, gazteen zerbitzurako zeinu profetiko bihurtuz».

Angel Fernandez Artime Jaunak bere azkeneko diskurtsoari honelako izenburua jarri zion: «Jainkoaren gehiago, anaien gehiago, gazteen gehiago izateko abagunea». Ama Birjinari eta On Boscori aipamenerarekin ondorioztatuz hauek izan daitezela laguntzen digutenak Jainkoaren benetako bilaketan, senidetasun profetikoaren esperientzian eta gazteentzako zerbitzuan Artzain Onaren bihotzaz.
.