Datorren astelehenean, hilaren 5ean, XI. «Jose Maria Portell» Narratiba eta Poesia Literatur-Sarira zuzendutako lanak emateko epea amaitzen da.
Lehiaketa literario hau, On Bosco Aretoak – Barakaldo-ko Salestar Ikasle Ohiek iragarrita, adin guztien egile berriei doa zuzenduta. Hiru kategoriaz osatuta dago (Haur, Gazte eta Helduena), bi modalitate (Narratiba eta Poesia) eta originalak euskaraz ala gaztelaniaz izan daitezke idatzita (hizkuntza bakoitzerako sari berezkoak).
Lehiaketa literario honen ezaugarriak eta oinarriak «Atalaya salesiana» aldizkarian kontsulta daitezke.
Joan den urtean, gure ikastetxeko DBH.ko 3. mailako ikaslea den Adriana Apariciok 1. saria lortu zuen, Narratiba atalean, haur-kategorian. (Orduango berria ikusi).
Maiatzaren 1.aren zubi hau une egokia izan daiteke ordenagailu aurrean jarri eta irudimena aske uzteko. Bost orriko luzapena gehienez. Ea bada, neska-mutilak, aitak eta amak, izeba-osabak, aitona-amonak…
.