Urtero bezala, ‘Triki’-ko monitoreek hiruhilekoari agur egin diote bi jarduera berezirekin.
Txikientzat, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat, Gasteizeko Izotz pistarako irteera apirilaren 5ean antolatu zuten. Oso luze eta jarduerez betetako hiruhilekoa bukatzeko era ona. Arratsalde polita non falta izan ohi ez den kolperen bat edo gehagorik.
Eta apirilaren 12an, handiagoei, DBHko 1. eta 2. mailakoei, urtero monitoreek egin ohi dieten oparia: oso itxarondako GAUEKOa. Urte honen gaia: MULAN. Gau batez Lurralde txinatar bihurtu zen ‘Triki’-ko aretoa, jauregi inperialarekin eta guztiz. Antzertiz, dantzaz, jokoz, ezustez, dibertsioz bete-betetako abentura handia, eta batez ere monitoreek eta neska-mutilek gure heroi partikularraren norakoa partekatzeko gogo handia bizi genuen. Hiruhilekoko kisketa bezala bizi genuen istorio handia.
Eta jada maiatza besterik ez zaigu geratzen. Oso gutxi izango dira gu elkartzeko egunak, baina beti bezala, ezuste asko izango ditugu urtearen amaiera ospatzeko.