Datorren asteazkenean, ekainak 4, 18:30etan, ‘Clara Campoamor’ Zentro Zibikoan «Euskara ulertzen dut… zer egin behar nuke» hitzaldia egingo da.
Bertan, Iñaki Eizmendi, Gizarte hezitzailea, gurasoek seme-alabekin euskara erabiltzeko orduan izaten dituzten zalantzak argitzen saiatuko da:
— Garrantzitsua da nik neure seme-alabei euskararekin laguntzea ala eskolan egiten dutenarekin nahikoa da?
— Zer egin ahal dut neure seme-alabei euskararekin laguntzeko?
— Nik oso euskara gutxi dakit, neure seme-alabekin hitz egin behar dut?
— Nire euskara egokia ote da?
— Euskara eta gaztelania nahastea kaltegarria izan daiteke?
— Nire seme-alabek ez dute euskaraz hitz egin nahi nirekin, zergatik ote da?
— …
Hitzaldia, nagusiki, euskaraz izango da; hala ere, gurasoek, nahi izanez gero, gaztelania erabili ahal izango dute galderak egiteko edo zer edo zer ondo ulertzen ez badute, gaztelaniaz azalduko zaie.
.