24 - 11 - 2024

Guraso eskola: DBH eta Batxilergoa

DBHn eta Batxilergoan seme-alabak dituzten sendiak.

«La educación y la prevención sexual de nuestros hijos” – 2ª sesión

edusexualidad
sexualidad_3

DBH.ko 3. maila: Hautazko irakasgaiei buruzko bilera

libros

Datorren asteazkenean, ekainaren 4an, DBHko 3. mailan dauden neska-mutilen familiekin 4. kurtsorako hautazko irakasgaiei buruzko bilera antolatu nahi dugu.

EGUNA:  ekainak 4 (asteazkena)
ORDUA:  16.30etan.
LEKUA:  LHko ikuskizunezko aretoan (elizaren gainean dagoena)

Oso gai garrantzitsua delakoan gaude, datorren ikasturterako ikasleen kurrikuluma ahalik eta ondoen konfiguratzeko. Hautazko irakasgaia erabakitzerakoan, posiblea bada, etorkizunari begiratu behar diogu edo, behintzat, ondo pentsatutako erabakia izan beharko litzateke. Horregatik, haien parte-hartzeari egoki deritzogu.

.

Hitzaldia ‘Clara Campoamor’ Zentro Zibikoan

BIGE HITZALDIA CHARLA

 Datorren asteazkenean, ekainak 4, 18:30etan, ‘Clara Campoamor’ Zentro Zibikoan «Euskara ulertzen dut… zer egin behar nuke» hitzaldia egingo da. 

Bertan, Iñaki Eizmendi, Gizarte hezitzailea, gurasoek seme-alabekin euskara erabiltzeko orduan izaten dituzten zalantzak argitzen saiatuko da:

Garrantzitsua da nik neure seme-alabei euskararekin laguntzea ala eskolan egiten dutenarekin nahikoa da?
Zer egin ahal dut neure seme-alabei euskararekin laguntzeko?
Nik oso euskara gutxi dakit, neure seme-alabekin hitz egin behar dut?
Nire euskara egokia ote da?
Euskara eta gaztelania nahastea kaltegarria izan daiteke?
Nire seme-alabek ez dute euskaraz hitz egin nahi nirekin, zergatik ote da?

Hitzaldia, nagusiki, euskaraz izango da; hala ere, gurasoek, nahi izanez gero, gaztelania erabili ahal izango dute galderak egiteko edo zer edo zer ondo ulertzen ez badute, gaztelaniaz azalduko zaie.
.