Aurten ere, udaro bezala, «Jóvenes 88 Gazteak» eta «Triki-traku» elkarteetako 250 neska-mutil baino gehiagok gun batzu pasatuko dituzte Errioxa aldean. Han, salesiano eta monitore nekaezinekin batera, ohi ez bezalako bizikidetasun-une honetaz gozatzearen posibilitatea izango dute.
Gure zonako beste Salestar Klub batzuekin eta Gazte Zentroekin bat-egitean antolatuta, kanpamentu hauek ikasturte zeharreko asteburuetan garatutako jarduerako jarraipena eta gailurra dira.
Haietan, salesianoek eta monitoreek eta ohiko animatzaileek lagunduta, beste giro eta leku batzuetako neska-mutilekin bizikidetasunean jarduera ludiko eta hezigarriak garatuko dituzte, goiko mailetan ugarioagoak azken hauek.
Gaur bertan, hilaren 29an, bi espedizio lehenak irten dira beren urteroko abentura bila.
DBHko 4. mailako neska-mutilak SOMALO-ra joan dira, beren oso merezi izandako oporrak hasteko gogo askorekin. Somalo Uruñuela (Errioxa) ondoan kokatuta dago eta behinola monasterioa izan zen. Gaur egun erabat berrituta eta elkartze-jardueretarako eta bizikidetasunerako moldatuta dago.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako txikiak, beren barreez eta biribilki onaz, LOGROÑOra itzuli dira, jada joan den urtean egon ziren tokian. «Domingo Savio» Salestar Ikastetxean egongo dira: Klima bikaina eta aspaldiko barneko zentru batek eskaintzen dituen erraztasunak (logelak, jangela, kapera, antzokia, ikasgelak, jolaslekua, igerilekua…).
Txanda desberdinak hurrengo moduan banatu dira:
— Ekainaren 29tik uztailaren 6ra:–. Logroño – Lehen Hezkuntzako 6. maila
————————————————- Somalo – DBHko 4. maila
— Uztilaren 6tik 13ra:—————— .Logroño – Lehen Hezkuntzako 5. maila
—————————————— —– –Somalo – DBHko 3. maila
— Uztailaren 13tik 20ra:———— -. Somalo – DBHko 2. maila
— Uztailaren 20tik 27ra:————– . Somalo – DBHko 1. maila
— Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra: Somalo – Batxilergoko 1. eta 2. mailak
.
Eguneko gorabeherak jarraitu ‘Somalo joven’-en
Giroa nolabait ezagutzeko argazki-galeria
.