Azkeneko aktak sinatu eta ikasgeletan eta bulegoetan dena ordenatuta utzi ondoren, ikastetxeko irakasleok, asteleheneko, ekainaren 30eko, goizerdian gainerako jardunaldian bizikidetasunari eta ikasturtearen agurrari ekin diegu.
Gehiengoa autobusez mugitu gara Urduliz-eraino. Han ‘Etxeandia Garardauak‘, artisau-garagardogilea, bisitatu dugu. Haien ekoizpen-sistema berritzailea azaldu eta produktu desberdinen dastatzea eskaini digute.
‘Esku-trebeagoak’ eta langileagoak Gorliz-en geratu ziren eta, duna-zonako erretegietan, barbakoa oparoa prestatu zuten. Beraz, besteek «saiatu ahala lortu» («llegar y besar el santo»).
Bazkalondo lasai eta barearen ondoren, besarkadetako eta agurretako ordua iritsi zen. Irailera arte eta uda zoriontsua!
—Ikusi argazki-albuma Flickr-en
.
.
.