24 - 11 - 2024

Beren seme-alabari lehen Smartphona opari egin berria dioten gurasoentzako aholkuak


.

  Jada 10 urteko umeen %25 baino gehiagoak telefono mugikorra dauka. Beren gurasoen opari bezala gehiengoa.

Beren umeei telefono mugikor bat opari egiten dioten arrazoi nagusia gurasoen berezko lasaitasuna da. Hala ere, nola kudeatu umeek egiten duten gailuen erabilera?.

El País-eko artikulu batek gai honen gaineko iritzi batzuk eskaintzen ditu.

 «Niños y smartphone«

.
.

On-line jarduerak, eskola-egunetan ere bai

Eguneko edo asteburuko ‘hutsarteak’ une egokiak dira gure seme-alabek, era lasaian, eskola-jarduerak indartu edota handi ditzaten.


on-line-eus

Oporretan zehar, hasierako mailetatik Batxilergora arte erabil daitezkeen oso gai desberdinetako On-line Jarduera selekzio bat eskaini dizuegu. Guraso batzuek ikasturtean zehar erabili nahi izan dituzte eta gure webean haiek aurkitzea kostatu zaie.

Sarbidea zuei edozein mementoan errazteko, esteka jarri dugu ‘Sendiak’ menu nagusiko atalean (webaren lehen lerroan).

Salestar Laguntzaileen ‘Proiektu izarra’

Urtero bezala, Barakaldoko Salestar Laguntzaileek ‘Proiektu izarra’ aukeratu dute. Hari joango dira beren jarduera solidarioetan jasotzen dituzten ekarpen guztiak.

.

Aurtengo ‘Proiektu izarra’ Honduras-eko Tegucigalpa eta Comayagüela-ko kolonia eta auzo marjinaletako arrisku soziala altuan dauden gazteentzako Heziketa formal ordezko programaren inplementaziora doa zuzenduta.

proyecto_2016
(Pulsar sobre la imagen para leer y/o descargar en PDF)
.

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailak: ‘Baratze’ko 2016ko egonaldia


.

Bazen behin, zaratatik urrundutako itsasbazter eder bat. Toki liluragarri hau Gernikako erreka, hondartza, ibai, mendi, baso, itsasadar eta padurez inguratuta zegoen.

Urdaibai izenez ezaguna, Bizkaiko kostaldean kokatutako Biosferako Erreserba zen, herrialde honen harribitxia. Bertan zuhaitz mota ezberdinez betetako basoetan hegazti eta animalia asko bizitzera gelditu ziren. Inguru horretara hurbiltzen zirenak harrituta itzultzen ziren. Hala ere, naturak eskainitako altxor honetaz gehien gozatzen zutenak Oxinako haran txikira gerturatutako haur guztiak ziren.

Ezkututako Oxinako kubeta horretan Baratze izeneko baserria zegoen. Urtero bertaratutako milaka lagun abentura zoragarriak bizitzera etortzen ziren. Lurra lantzen eta etxe-abereak zaintzen irakasten zizkieten bitartean, jolasean, dantzan, korrika eta kantuka besteekin elkarbizitzen ikasten zuten.

Hau guzti hau izango dute gozatzeko Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako gure umeek, hilabete honen 7tik 9ra arte. Zelako inbidia!…

IRTEERA:
—-♦ Eguna: 2016ko urtarrilaren 13an
—-♦ Ordua: 9:00etan, jolaslekuan.
ITZULERA:
—-♦ Eguna: 2016ko urtarrilaren 15ean
—-♦ Ordua: 17:00etan inguru.

.

.
.
.
.
.

Kanpaina solidarioa: ‘Beningo umeentzat janaria’ 2015

Ikastetxeko  Pastoraltza Taldeak 2015eko bere kanpaina solidarioa aurkezten du, zehazki
  ‘Beningo umeentzat janaria’.


.
Benin_4

«Foyer Don Bosco» proiektuei buruzko berri gehiago lortzeko, sakatu hemen.

.

Batxilergoko 2. maila: Kimika praktika

Batxilergoko 2. mailako ikasleek ikasturteko Kimika 1. praktika egin dute. Hau ozpin komertzial baten garraztasuna zehaztean etzan da (% azido azetikoan).

.
quimica_2B
Ariketan base batekin azido baten neutralizazioa egiten da ozpinean % azetiko zehazteko.
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Gure poloniar lagunen zorion-txartela

Argazki honekin Ostrów-Wielkopolskiko ‘Comenius’ programaren poloniar lagunek zoriontzen gaituzte Zofia eta Magda irakasleak buru direlarik.

.
comenius_navidad

Eguberrietarako Barakaldoko Udalak prestatutako programazioa

Zuoi jakinaren gainean jartzeko, Barakaldoko Udalak Eguberri hauetarako prestatutako programazioa eskaintzen dizuegu.

.
gabonaldia_1
(Sakatu irudiaren gainean programa PDF-en ikusteko edota jaisteko)

Lehen Hezkuntzako 1. maila Izenaduba Basora bisitan (argazkiak)


izenaduba_2015_1

Izenaduba Basoan Olentzero eta bere lagun guztiak bizi dira; bertan haurra da protagonista, eta mundu magikoa ezagutzen du.

Olentzeroren Etxean umeek, joko elkarreragileen eta teknologia berrien bitartez, ingurune magikoko batean mitologia- eta naturari buruz ikasten dute. Hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak, ostiralean, abenduaren 18an.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Lehen Hezkuntzako 5. maila Kutxaespazio-Miramonera bisitan (argazkiak)


.

  Eureka Zientzia Museoa gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da.

.
miramon_2015_1

Hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak ostiralean, abenduaren 4an.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.