Datorren ostiralean, apirilak 24, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek ‘Antzerkia euskaraz’-ko jarduera batean hartuko dute parte.
DBHko. 3. B maila: Gallartako Meatzaritzaren Museora bisitan
Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.
Museo hau Gallartako herrian kokatuta dago eta DBHko. 3. B mailako ikasleak hara joango dira bisitan hilaren 22an, asteazkenean.
Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkarteak hainbat pieza, tresna, makineria eta dokumentazio bildu ditu, garai bateko burdin-ustiapenetatik hartuta, gaur egun museoan ikus daitezkeenak. Material hauen artean, mineralaren arraiorako bagoien eta bagoneten bilduma nabarmentzen da. Eta neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, maskarak, etab. Pinturen bilduma ere eskaintzen du. Artelan hauetan, artista ezagun batzuek meategiak beren ikuspegitik irudikatu dituzte.
.
Haur Hezkuntzako 5 urte: Guraso Eskola
Gaur, DBHko 4. mailako sendientzako bilera
Haur Hezkuntzako 5 urtekoak: ‘Ostalaritza-eskola’-ra bisitan
Apirilaren 16an, Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak ‘Ostalaritza-eskola’-ra joan ziren bisitan.
.
—Ikusi bisitaren argazki guztiak
.
.
Batxilergoko onarpenari buruzko dokumentazio berria
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 2015-16 ikasturterako Batxilergoko onarpen eta matrikula-prozesuari buruzko dokumentazio berria bidali du.
.
♦ Berritasunak aurreko ikasturteen aurrean
♦ Kontu interesgarriak
♦ Barakaldoko zonifikazioa
♦ Batxilergo artistikoaren zonifikazioa
♦ Onarpen-prozesuaren kronograma
.
Argiaren Zientzia eta Teknologia: ‘Photonics Explorer’-arekin irakasten
Joan den asteazkenean, martxoaren 26an, gure ikastetxeak PHOTONICS EXPLORER proiektuari buruzko ikastaro hezigarri batean hartu du parte.
.
.
Aurten Argiaren nazioarteko Urtea ospatzen ari da eta, hau dela kausa, hainbat ekimen abiarazi dira Europako esparruan.
Joan den asteazkenean, martxoak 26, Barakaldo Salestarrak gure zentroak PHOTONICS EXPLORER proiektuan ‘local partners’ diren Euskal Herriko Unibertsitateko kide batzuek emandako ikastaro hezigarrian hartu du parte. Eusko Jaurlaritza Europako aipaturiko proiektuaren babesleen bat da.
Proiektu honen helburua zientziarekiko enpatia, eta optika- eta fotonikoarekikoa batez ere, indartzea baimentzen duten erremintetako eskuratzea da.
2015-2016 ikasturte honetan zehar, Bizkaian banatutako 12 kit-etako bat erabiliko da, zein jada eskuratua baitugu. Zalantzarik gabe, oso erabilgarria izango da gure ikasleengana zientzia eremu zirraragarri hau hurbiltzeko.
Aipaturiko kit-aren erabilerari esker, era praktikoan azaldu ahal izango diren esperientzietako batzuk hurrengoak dira:
o Argiaren propietateak eta beraien erabilera telekomunikazioetan.
o Koloreak: kolorearen pertzepzioa, koloreen nahasketa gehigarria eta kengarria.
o Lenteak eta teleskopioak: errefrakzioa eta irudia.
o Begia eta ikusmena: giza-begiaren eta kamera digitalen arteko konparazioa. Begiaren moldaketa kontzeptua ulertzen.
o Argiaren sorrera: argi iturri desberdinen konparaketa; LEDak eta laserrak.
o Polarizazioa: bere aplikazioa pantailetan eta bizitza-zientzietan.
o Difrakzioa eta interferentzia: zirrikitu baten difrakzioa. Espektroskopiarako sarrera.
Testua: Unai Agirre.
Informazio gehiago: http://www.eyest.eu/
Larunbatean: Udaberriko Olinpiada Matematikoa-ren 2. fasea
.
.
Apirilaren 18an, gure ikastetxeko ikasle batzuek Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen Udaberriko Olinpiada Matematikoa-ren 2. fasean hartuko dute parte.
.
Apirilaren 18ko 12eta, azken asteetan egindako proben ondoren, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Udaberriko olinpiada Matematikako 2. fasea izango da (hainbat lurraldetan batera). 2. fase honetan parte hartuko duten gure ikastetxeko ikasleak hurrengoak dira:
.
.
♦ II. maila (DBHko 1.-2. mailetako ikasleak): Josu Larrazabal – Iria Nieto – June Herrero – Asier Peña – Ainhoa Perez
♦ III. maila (DBHko 3.-4. mailetako ikasleak): Xabier Echaniz – Frank Domínguez – Iñigo Lopez – Sergio Martinez – Veronica Sanchez
♦ IV. maila (Batxilergoko 1.-2. mailetako ikasleak): Josu Elorrieta – Markel Rueda – Gorka Cigaran – Aranzazu Gonzalez – Mikel Jimenez
‘Ahozko ariketak’, ‘euskarakoldo’ sendiaren kide berri bat
‘Euskarakoldo’ sendiak, euskararen ikasketa errazteko programa-multzoak, kide berri bat aurkezten du, ‘Ahozko ariketak’
‘Ahozko ariketak’ programak ariketa ugari eskaintzen ditu hasierako mailetatik euskal aditzaz lan egiteko. Hura tabletetan erabiltzeko prestatuta dago bereziki, pantailaren gainean sakatuz; baina ordenagailuetan erabil daiteke ere.
Ahoz egiteko ariketak direnez gero, ez da ezer idatzi behar: Programa ariketa-tipo desberdinak eskaintzen doa, erabiltzaileak erantzun ditzan. Pantailan sakatzerakoan, erantzun zuzena agertzen da, erabiltzaileak nola erantzun duen egiazta dezan.
Ez puntuaziorik, ez kalifikaziorik, ez erantzutezo benborarik, erantzun zuzenak ematen duen poztazuna soilik. Dena den, erabiltzaile batzuren artean ‘joka’ daiteke, txandaka erantzunez,
‘Ahozko ariketak’ programa txikia da oraindik, baina hazten joango da.
Helbidea: