26 - 11 - 2024

‘Agur, faraón’ gure ikastetxeko taldeak Barakaldo-Erdiguneko inauteri-desfilean irabazi du

carnaval_1
.

‘Agur, faraón’, gure ikastetxeko taldeak hirugarren aldiz lortu du Barakaldo-Erdiguneko inauteri-desfileko lehen saria.

.

Kuadrilla honek, ikastetxeko guraso eta ikasle adoretsuek eratuta, jada lehen saria irabazi zuen 2013an, Asterix eta Obelix-en herrixka osoarekin, eta 2014an Iraultza Frantziarra antzezten. Aurten ere epaimahaiaren iritsia lortu du Egipto faraoniarraren bere antzezpenari esker. Hiru urteotan, tramankulu onenerako aintzatespena merezi izan du gainera. (Ikusi joan den urteko berria eta 2013koa)

On Bosco jaiko ‘Azokatxo solidarioan’ jasotako diru bezala, sari hau (1.600 euro guztira) Angolako Cateteko «Kaleko umeentzako Harrera-Etxea» proiektuaren errealizaziora laguntzen du. (Proiektu honen gainean gehiago irakurri)

.

——————————–

(Barakaldo Digital-en argazkiak)

Berrehungarren Urteurrenaren programa

2015aren sarrerarekin batera, On Bosco-ren jaiotzaren Berrehungarren Urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldiak ugaritzen dira. ‘Santiago Nagusia’ gure Inspektoriak programa bat aurkeztu du nabarienekin.

logo_pruebas


.

Urtarrila, On Bosco hilabetea bertan haren jaia ospatzen baita, oso egutegi betearekin agertzen da: hilaren 14an globo askatzea gertatuko da Espainiako salestar ikastetxe guztietan; eta 24an, ‘Gracias Don Bosco’ musikala estreinatuko da Sevillan. Hilaren 31n inguruan On Boscoren ohorezko ohiko herri lasterketa klasikoak burutuko dira; haien artean Madrilgo, Valladolideko eta Salamancakoak nabarmentzen dira.

San Juan Bosco egunean, La Almudena Katedralean Madrilgo artzapezpikua, Carlos Osoro, mezaren buru izango da. Hurrengo egunean, otsailaren 1ean, TVE-2ko iganderoko meza emango da Bartzelonako Tibidabo mendian Jesusen Bihotz Sakratuari eskainitutako tenplutik.

1886an, On Bosco-k Bartzelonarako bisita egin zuen. Orduan bartzelonar-talde batek Tibidabo-ko gailurreko lurren eskritura eman zion, Jesusen Bihotz Sakratuari eskainitutako tenplu bat eraiki zezan. Baina haren eraikuntzak gorabehera ugariak jasan zituen: Hilabete batzuetan gero kapera bat eraiki zen eta 1911n kripta inauguratu, baina 1961era arte itxaron behar izan zen eliza amaitzeko eta sagaratzeko.

Antolatutako ekitaldi gehienak beheko programan kontsulta daitezke.

programa_bicentenario

Inauteriak ikastetxean (argazkiak)

Haur eta Lehen Hezkuntzako umeek Inauteriak ospatu dituzte ikastetxean. Lehendabizi, desfilea kiroldegian eta geroago, txokolatada jangelan.

carnavales

flickr_2

Ikusi talde-argazkiak

.

flickr_2

Ikusi desfilearen argazkiak

.
.

Gaur arratsaldean: «El Caserío» zarzuela

‘Cuadro Artístico Don Bosco’ taldeak 30 urte betetzen ditu eta, izena ematen dionaren Jaiotzaren Berrehungarren Urteurrenean, “El Caserío” zarzuelaren mosaiko bat eskaintzen digu.

Otsailaren 15ean, 19:00etan, Barakaldoko Salestar Ikastetxeko Aretoan. (Sarrera doan).

Herriko melodiak jasoz eta esamolde melodiko eta erritmiko tradizionaletatik beste berri batzuk sortuz, Jesús Guridi-k, “El Caserío”-ren egileak nekazari eusko herrixkako, alegiazko Arrigorri-ko bizitza tradizionala erakusten du, XX mendearen hasieran. Garaiko pertsonaia tipikoak bizi izandako leku idilikoa da: indiano aberatsa, apaiza, alkatea, idazkaria, tabernaria, pilotaria, morroia… Jaraunspen-arazoaren inguruan erdiratutako bilbeari maitasun-istorio klasikoa eta zarzuela guztiaren ohiko saio komikoak batzen zaizkio.

(Esku-programa PDF-en ikusteko edota jaisteko, sakatu irudiaren gainean)

caserio_1

 

Bienve-ren bideoa: Berrehungarren  Urteurrenaren hasiera

Urtarrilaren 28an On Boscoren Jaiotzaren Berrehungarren  Urteurrena-ri hasiera eman genion jolaslekuan.  Bienve-k bideo batean gogoratzen digu.

.

————————————

.
.

EUTSI-ren murgiltze linguistiko programaren aurkezpena

EUTSI-k (eskolaz kanpoko jarduerak Ikastetxean kudeatzen dituen enpresak) gutun bat bidaltzen digu zeinetan Dublinen-go (Irlandan) murgiltze linguistikoko bere programen gaineko bilera informatzailera deitzen duen.


Irlanda_2015c

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak: Errepideko Heziketako jarduerak (Atzeratu egin da)

vial-0
.

Datorren asteazkenean, otsailaren 11n, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleak Ansio-n kokatutako Errepideko Heziketako pistara joango dira, gai honen gainean jarduera batzuk egitera.

Programararen helburua trafikoko istripuak aurrez ikustea da, baina optika praktikotik. Arduradunen arabera, parte-hartzaileek «arriskua nabaritzen dute» pistan. Honela, geroaldiko gidari arduratsua eratzea lortzen da. Ikasleek «arauak eta bide-seinaleak ezagutzen, identifikatzen eta bizikidetasunaren erregulatzaile eta segurtasun-elementu bezalakoak errespetatzen» ikasten dute.
.

Lehen Hezk. 4. B-koak, Guggenheim museora bisitan (Argazkiak)

Lehen Hezkuntzako 4. mailaren B taldeko ikasleak Guggenheim museora joan ziren bisitan otsailaren 3an. Bertan arte-tailerra egin zuten.

.
——————————

.

flickr_2

Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

TRIKI-ren oharra


 

Egun hauetarako eguraldi-iragarpena kontuan izanez, TRIKI-ko monitore taldeak DBHko 1. eta 2. mailetako ELKARBITZAKO EGUNA beste asteburu batera eramatea erabaki du (seguraski apirileko 25-26aN, nahiz eta xehetasunak jada aurrerago zehaztu).

Beraz, larunbat honetan beti bezala 16:30-etatik 19:30-etara irekiko dugu Triki-a, eta apuntatuta zeuden neska-mutil guztiei elkarbizitzako dirua itzuliko diegu talde-unean.

Aprobetxatzen gara ere asteburu honetan kanpamentu-propaganda emango dugula informatzeko.

Agur bero bat,

Monitore taldeak

Lehen Hezkuntzako 2. mailako A MercaBilbao-ra joan da bisitan

Pasa den ostegunean, urtarrilaren 29an, Lehen Hezkuntzako 2.A kurtsoko ikasleak Merkabilbaora joan ginen.

.

mercabilbao_2015_1
Han zer den Merkabilbao bideo batean ikusi ondoren, buelta bat ematera joan ginen. Nola gordetzen diren fruituak eta barazkiak, postuak, hozkailu erraldoiak ikusi baita sentitu ere egin genituen. Eta bi kilo laranja oparitu zizkiguten.

Gero, arrainaren txanda etorri zen. Zenbait gauza ikasi genuen arrain freskoari buruz, eta arrain zuria eta urdina ezberdintzeko. Ondoren, amantala eta eskularruak jantzi eta garbitu, eskamatu eta begiratu lehen azaldutakoa.

Azkenik, arrain pintxo goxoa eta fruitu zukua eskaini zizkiguten.

Egia da, Merkabilbao pil-pilean ikusteko, hobe da goizeko 6etan joatea; baina ordu horretan ondotxo egoten da ohean.
.

 

flickr_2

Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.