27 - 11 - 2024

Eguberriak prestatzen (MLE eta IOE)

Barakaldoko Salestar Familia osatzen duten taldeetako bi (MLE eta IOE), bakoitza bere moduan, Eguberrien ospakizuna prestatzeko bildu dira.


.

belen_1Abenduaren 18an, ostegunaren arratsalde erdian, MLE taldeko (Maria Laguntzailearen Elkarteko) fidelenak bildu ziren Jesus Haurtxoaren irudi handi baten inguruan otoizteko. Hura Gabon gauetik gure elizako aldarearen aurrean egongo den irudi bera da. Izan ere, hemen Oilar-meza izaten jarraitzen dugu gauerdian.

Otoitz ondoren, geroko unea alaitzen duten gauza onak agertzen joan ziren. Jateko zerbait, edateko zerbait. Baina, biderketaren misterioengatik, gozogintzako bitxi txikiak, gure amonek soilik ezagutzen dutenak, agertu ziren ere bai.

Hain gurea den giro horretan, beti dago emakumeren bat (bertan geunden lau salestarrak izan ezik, guztiak emakumeak baiziren) zein bere lurraren gabon-kantak hasten den kantatzen. Eta horri buruz asko dakigu Barakaldon, 17 eskualde-etxe eta guzti eduki izateak harrotzen baikaitu.

Hainbeste gauza onen gustu onarekin oraindik ahoan, eta hainbeste jende onekin egoteko poztasunagatik bihotzari balazta jartzeko ezinik, etxeko beste zona batera joan behar genuen. Han, kale ondoan, Ikasle Ohiek Jaiotza jartzen dute urtero.

Eta, bertan garatzen duten jarduera garrantzitsuenetako bat etorkinentzako harrera eta laguntza denez (“Barakaldo, etxe irekia” programarekin, irakurri hemen), han elkartu ginen Salestar Familiaren zenbait, etorkin afrikar eta latindar asko, eta zinegotzi batzuk (guztiei gonbidatzen zaie, eta gero nahi duten edo etor daitezkeenak datoz).

Ikasle Ohien Elkarteko presidenteak aurkeztu zuen ekitaldia. Baten batek zerbait esan nahi bazuen, zera esan zuen. Gero, gabon-kanta batzuk kantatu ziren euskaraz (karaokearen laguntzaz). Eta Latino-amerikar Herri batzuen (Paraguai, Bolivia…) beste herri-gabon-kanta batzuk ondoren. Senegaldarrek datorren urtean wolofezko kanturen bat abestuko dutela hitzeman digute.

Gero, zaharragoak, ertainak eta txikiren talde on bat ahalegindu ginen bizkotxoekiko txokolate baten inguruan, Jaiotza ikustera pasatu eta talde txikiak eratzen ziren bitartean, zeintzuetan denetik hitz egiten zen.

Polita da jakitea azpisaharar batzuk berariaz etortzen direla bere gaurko etxebizitza-lekutik. Barakaldora iritsi ziren duela urte. Hemen hartu zitzaien, kultura berrian sartzen lagundu, informatika pixka bat irakatsi… Gero beste leku batzuetara joan ziren bizi izatera. Baina, ahal badute, beti daude batzuk, zeintzuk berariaz etortzen diren beren lagunekin egotera, Jaiotza apal baten inguruan. Eskerrik asko, anai-arreba musulmanak.

(Testua: José Antonio Hernández)
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

‘Comenius’ taldeak Eguberriak zoriontzen dizkigu

——————–

.

Azokatxo Solidarioa 2014 – IGE

A9(Argazkia: Barakaldo Digital)

 

Abenduaren 13an, larunbata, Barakaldoko Herriko Plazan, Azokatxo Solidarioaren ekitaldi berria egin zen.

 .

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako 20 bat ikasle eta boluntario ama batzuk, abenduaren 13an, larunbat honetan zehar txandatan banatuta, jada ezagutua den Barakaldoko Azokatxo solidarioan gure ikastetxeko familiek emandako erabilitako jostailueen salmentako arduratu dira.

Gure standeko bilketa 908 euroko izan da, aurreko edizioetan baino gehiago samar. Diru horrek, beste zentro parte-hartzaileetakoarekin batera, Txad-eko eskola baten hobekuntzako balio izango du, ALBOAN-DGKEk babestuta.

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik.

‘Barakaldo Salestarrak’ ikastetxeko IGE

Salestar Laguntzaileak Azokatxo Solidarioan

Barakaldoko Salestar Laguntzaileak eta «De aquí para allá» proiektua


.
azokatxo_1

Jadanik tradizioa da ikastetxeko salestar laguntzaileen taldea Barakaldoko udalak antolatutako Azokatxo Solidarioan presente egitea. Aurten abenduaren 13an eta 14an izan da. Familiek jasotako eta emandako jostailuak prezio sinbolikoetan saltzen dira proiektu solidario baterako, beti “De aquí para allá” lemapean. Urte honetan Angolari dagokio, Catete-ko hiriari hain zuzen ere. Bildutako diruak gazte behartsuentzako etxe bat eraikitzen lagunduko du.

Azokatxoan izan ezik, salestar langileek parte hartuko dute Eguberri-Tailerretan, udalak ere antolatuta. Boluntario-laguntzarekin (batxilergoko ikasleak eta amak, batez ere), eta laguntzaileek, bereziki Irunek eta Yosuk, lagunduta Barakaldo Salestarrak-en heziketa-komunitatea inplikatuko da Eguberriak solidaritateko une nabarmen bihurtzean, salestar erara.

zorion_txartela_1c

———————————— Ai, hau gabaren zoragarria!
Jesus jaio da Belenen.
Herririk herri bila gabiltza,
bila gabiltza beraren.
Joxe, pekar izazu (ekar ezazu?)
sortatxo bat egur,
haurra hotzez dago ta,
berotu dezagun.

Ez da ez hotzez hilgo.
Birjina Maria
berotzen ari zaizka,
astua eta idia.

Ai, hau gabaren zoragarria!
Jesus jaio da Belenen.
Etxe honetan sartu ote dan,
bila gabiltza beraren.

———— ¡Ah! ¡Qué noche maravillosa!
Jesús ha nacido en Belén.
Andamos de pueblo en pueblo
en su búsqueda.
José, trae
una carguita de leña,
que el niño tiene frío,
para que le calentemos.

No se morirá de frío.
La Virgen María,
la burra y el buey
lo están calentando,

¡Ah! ¡Qué noche maravillosa!
Jesús ha nacido en Belén.
Andamos en su busca,
a ver si ha entrado en esta casa.

 

(Jaitsi partitura)

https://salesianosbarakaldo.net/eusk/?p=9867

Lehen hiruhilekoaren amaiera: Haur edota Lehen Hezkuntza

Ikasturteko lehen hiruhilekoaren amaierari buruzko  informazioa Haur edota Lehen Hezkuntzan seme-alabak dauzkaten familientzat.

.
fin_trimestre

Lehen hiruhilekoaren amaiera: DBH edota Batxilergoa

Ikasturteko lehen hiruhilekoaren amaierari buruzko  informazioa DBHn edota Batxilergoan seme-alabak dauzkaten familientzat.

.
final_1

Datorren ostiralean, abenduak 19, klaseak 11:00etan amaituko dira. Ordutik aurrera, futbol- eta saskibaloi-lehiaketak izango dira. Eguerdiko 12:30etan, desiratzen duten ikasleak joan ahal izango dira etxera.

‘Atalaya salesiana’: abenduko alea

atalaya_diciembre_1
.

  ‘Atalaya salesiana’-k, Barakaldoko Salestar Ikasle Ohien Elkartearen aldizkariak, ikasturte honetako hirugarren alea argitaratu du, abenduari dogokiona.

.

Hauxe da abenduko alearen edukia.

.

——————– – Ante el mes de diciembre
– Promesa como Salesianos Cooperador
– Salesianos Pamplona: Obras de Urbanización
– Editorial
– Palabras del Consiliario
– “Palabras Mayores”
– La Lotería de Navidad
– HISTORIA, historietas, y cuentos…
——— – Josune Bargueiras Sánchez
– El Presidente informa
– Reflexiones de Navidad
– Viviendo la vida con normalidad
– José Miguel de Barandiarán y Ayerbe
– Los vinos de uvas RIESLING
– El fantasma del castillo
– Felicitación

.

(Irakurri ‘Atalaya salesiana’)

DBHko 4. maila — EITBko instalazioetara bisitan

eitb

– Kurtsoa: DBHko 4. maila
– Eguna: Asteazkenean, abenduak 17
– Lekua: Bilboko EITB

.
.
.
.
.
.

Lehen Hezkuntzako 1. maila: Izenaduba-rako bisita

Abenduaren 5ean, 1. Mailako ikasleak Izenadubara joan ginen, Olentzeroren eta haren lagunen etxera.


.
izenaduba_14_1

Heltzean jolastu , abestu eta hamaiketakoa jan genuen. Sartzean euskal mitologia marrazkiak koloreztatu genituen, baita Olentzero ere… eta 3Dko fim dibertigarri bat ikusi genuen basajaun eta iratxo bihurri batekin. Irteeran Olentzero lagunak gure zain zeuden (Mari Domingi, Galtzagorri, Lamia, Anbotoko Mari…) eta gauza interesgarriak kontatu zizkiguten. Bidetik Napo ikusi genuen, nor da Napo? Olentzeroren astoa! Gure zain zegoen!

Olentzeroren zain bitartean, Thor magoak arao magikoak irakatsi zizkigun eta iratxo bat harrapatu zuen, noski! bihurrikeria asko egin ondoren desagertu zen berriro… Azkenik Olentzero agertu zen, ea zelan portatu ginen galdetu zigun eta badakizue zer erantzun genion? Primeran! Jakina!. Musu bana eman zigun eta gure gutunak utzi genizkion.

Goseak geunden eta gure ogitarteko gozoak jatera joan ginen. Pixka bat jolastu ginen eta etxera bueltatu ginen… Bai egun polita!
.

flickr_2


Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.