——————————- |
DBHko eta Batxilergoko gurasoekiko bilerak
Bilerak irailaren 30ean, asteartean, eta urriaren 1ean, asteazkenean, izango dira.
Ikasle eta irakasle poloniarren bigarren bisita (Jarduera-Egutegia)
Ikasturte berria hasi da eta berarekin Comenius-en “DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE” (Sustrai desberdinak, hizkuntza berdin-berdina) proiektuaren ekintzak. Gaurdanik, irailaren 23tik, ikasle eta irakasle poloniar talde berriak bisitaldia egingo digu.
Dena prest dago gure gonbidatuak jasotzeko eta programatutako jarduerak haiekin egiteko. Joan den urtean bezala, ikasle poloniarrei ostatu emango diete Batxilergo eta DBHko ikasle batzuek beren etxeetan, lan-erritmo bera partekatuz eta baterako jardueretan eta irteera kulturaletan parte hartuz.
Estilo salesianoarekin bat, berriro ere erakutsiko dugu HARTZEN DUEN ETXE handia dela gure ikastetxea.
.
ONGI ETORRI!
.
——— |
Gaur arratsaldean: Lehen Hezkuntzako gurasoekiko bilera
Bilerak aste honetako asteartean 23an eta ostegunean 25ean izango dira.
Mugikorrean Euskara errepasatzeko aplikazioa
.
«Euskarakoldo» Euskara-ren ikasketa errazteko programetako familia kide berriarekin handitu da: ‘Euskarazko testak’.
‘Euskarazko testak’ programa (www.euskaratestak.blogspot.com), bereziki mugikorretan erabiltzeko aplikazio bat da, nahiz eta ordenagailuetan eta tabletetan ere erabil daiteken.
Ehun bat test motzez osatuta dago, zeintzuek Euskara-ren gramatikal eta aditz edukiak jasotzen dituzten, forma errazenetatik konplexuenetaraino.
Gure ikasleei, bereziki, eskaintzen diegu, era ludikoan egiazta eta finka ditzaten beren Euskara-ren ezaguerak.
Count on me! Alboan nauzu!
Ikasturte honen pastoral kanpainaren lemaren musika-bertsio bat.
.
——————————- |