28 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_21


.

——— 21-Huelva ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 21
.
Laikoen Laguntzailea
.
  Internet-bilatzaile batean, gai zehaztu baten gaineko ofizio guztiak aurki ditzakegu. Jainkoak pertsona bakoitzari besteei balio izateko gaitasunak ematen dizkio.
.
  Elizan ere, Espiritu Santuak bakoitzari ematen dio bere bokazioa, bere karisma, guztien zerbitzura jar dadin: familia-aita eta familiako, maisua, medikua, artista, asmatzaileak eta bizibide guztietako laikoek, Jainkoarengandik jasotzen du bakoitzak bere bokazioa. Eta gauzarik ederrena da bokazio-aniztasun horrek elkartzeko, elkarrekiko laguntzarako, guztien onurarako, balio duela.
.
  Andre Birjinaren bokazioa Jesusen Ama izatekoa izan zen, Elizaren Ama, Batasun Ama. Hark bakoitzari laguntzen dio, ondasun erkideari lagun diezaion.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Laikoen Laguntzailea, erregutu gure alde”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_20


.

——— 20-Burriana ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 20
.
Kristau guztien Laguntzailea
.
  Ama baten min bizirik eta estugarrienetako bat seme-alaba bat nola, familia utziz, etxetik urruntzen den ikustea da.
.
  Eliza Jainkoaren seme-alaben Familia da. Bere historian, zoritxarrez, hainbat haustura gertatu dira: Ortodoxoak, Protestanteak. Kristauak bekatuaren ondorioz banatuta daude. Andre Maria Kristauen Laguntzailea, kristau guztiena, da, baita gaur Eliza Katolikotik urrundutakoena ere.
.
  Andre Maria Elizaren Ama da, Elizaren Batasun Ama. Hari hel egin behar diogu Jainkoaren aurrean batasunaren alde erregutu dezan. Jesusen Zerura igoeraren ondoren, Espiritu Santuaren itxaronaldian eta Elizaren hasieran, Andre Maria Batasun Ama izan zen.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Kristau guztien Laguntzailea, erregutu gure alde”.
——-

.

Irudi eta testuaren eskubideak: Iruñeko Salestar Liburudenda
Gaztelaniazko testuaren egilea: Bautista Araiz

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_19


.

——— mauxi-19 ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 19
.
Seme-alaba urrunen Laguntzailea
.
  Profesionalei beti eguneratuta egon daitezela eskatzen zaie, haien lana hobeto egiteko ikasten, ikertzen.
.
  Hau Elizatik urruntzen diren kristauei eman geniezaiekeen. Kristau ez praktikanteak deitzen zaie: ez dute eukaristiaren ospakizuna bizi, ez dituzte sakramentuak jasotzen, ez dute kristau komunitatearen bizitzan parte hartzen. Kristau batek bere federik ez badu praktikatzen, urrundu egiten da, hozten da.
.
  Praktikatzen ez duten Kristau Elizak bizitza kristauan osoki parte hartzera deitzen die. Eta Andre Birjinak, Elizaren Amak, Batasun Amak, deitzen die ere, haiek kristau komunitatearen fedean eta maitasunean parte hartzea nahi duelako. Ama guztien ilusioa beraien familia elkartuta ikustea da.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Seme-alaba urrunen Laguntzailea, erregutu haien alde”.
——-

.

Asteartean, DBHko Guraso Eskola: Motibazioa

Asteartean, maiatzaren 20an, 15:00etan

.
motivacion

”Sialuk, hartz txikiaren bidaia”



sialuk_1

   Sialuk hartz arre txikia dugu eta goitik behera marroia da. Ipar hegoan bizi da bere ama Nannuralukekin, guztiz zuria den duen hartz errearekin. Sialuk berari buruz dena jakin nahi du. Horretarako, jaio zen basora bidaiatzen du. 

Sialuk hartz txikiaren bidaiak adopzioaz hitz egiten digu hizkuntza argi eta errez batean. Narratzailea, hartz arre txikia, musikaria eta hainbat txotxongilok lagunduko digute emozioz betetako bidaia honetan.

— Haur Hezkuntza (guztiak): Maiatzaren 20an, asteartea. Arratsaldean; eskola ordutegiaren barru denez, sartzeko eta irtetzeko orduak ez dira aldatuko.

— Ed. Primaria (1º y 2º): día Maiatzaren 21ean, asteazkenea. Goizean; eskola ordutegiaren barru denez, sartzeko eta irtetzeko orduak ez dira aldatuko.

.

Errepideko Heziketako jarduerak

vial-0

   Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleak Ansio-n kokatutako Errepideko Heziketako pistara joango dira, gai honen gainean jarduera batzuk egitera.

Programararen helburua trafikoko istripuak aurrez ikustea da, baina optika praktikotik. Arduradunen arabera, parte-hartzaileek «arriskua nabaritzen dute» pistan. Honela, geroaldiko gidari arduratsua eratzea lortzen da. Ikasleek «arauak eta bide-seinaleak ezagutzen, identifikatzen eta bizikidetasunaren erregulatzaile eta segurtasun-elementu bezalakoak errespetatzen» ikasten dute.

— 3. A:  Maiatzaren 15ean, osteguna.
— 3. B:  Maiatzaren 22ean, osteguna.
— 4. A:  Maiatzaren 21ean, asteazkenena.
— 4. B:  Maiatzaren 21ean, asteazkenena.
.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_18


.

——— 18-Horta ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 18
.
Lekaide eta lekaimeen Laguntzailea
.
  Kooperatibek lema hau izan lezakete: Bat guztientzat eta guztiak batentzat. Antzeko eran, familia ere kooperatiba txiki bat bezalakoa da.
.
  Zentzu espiritualean, lekaide eta lekaimeen komunitateek kooperatibak eta familiak eratzen dituzte, Jainkoarekiko beren eskaintzean eta anaitasunezko bizitzan elkarri laguntzeko bizi direlako.
.
  Miragarria da egiaztatzea nola lekaide eta lekaime-kongregazio guztiek Ama Maria Birjinarekiko debozio berezia sentitzen duten, bakoitzak bere estiloz, zeini oso titulu desberdinez hel egiten dioten. Andre Maria komunitate erlijiosoen Ama da benetan eta Jainkoarekiko fedean eta elkarrekiko maitasunean elkartuta bizi izaten laguntzen die. Hura Batasun Ama da.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Lekaide eta Lekaimeen Laguntzailea, erregutu haien alde”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_17


.

——— 17-Alicante ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 17
.
Apaizen Laguntzailea
.
  Jesusi ematen zaion titulu gutxi ezaguna, baina oso garrantzitsua dago. Hura da Apaiz Nagusi eta Betikoa, bere bizitza Gurutzean guztien salbaziorako eskaini zuena.
.
  Bere Eliza antolatzerakoan, Jesusek Aita santua eta Apezpikuak jarri zituen aurrean, hauek batasun-gune balio zezatela fedean eta maitasunean; eta apaizak eman zizkien kolaboratzaile. Hauek kristau komunitate txikien buru dira.
.
  Jesus Apaiz Nagusi eta Betikoa bada, Andre Maria Apaiz Nagusi eta Betikoaren Ama da. Beraz, Apaizen Ama hel egin behar diogu, Jesusen lanarekin jarraitzen baitute. Andre Mariak, Batasun Amak, haiei laguntzen die, fidatu zaizkien komunitate kristauen batasuna zain dezaten.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Apaizen Laguntzailea, erregutu haien alde”.
——-

.

Sevillako presidenteak On Boscoren erlikia bisitatu du Torinon

castro_1


  Pasadizo bat besterik ez da, baina zalantzarik gabe zerbait sakonagoari erantzuten dio.

Futboleko Sevillako presidenteak, Europa Ligaren finala jokatzeko, Torinorako bere taldearen bidaia aprobetxatu du eta leku salestarrak bisitatu ditu.

«Jose Castro-k, Sevillako presidenteak, Salestarren fundatzailearen, On Bosco turindarren erlikia bisitatu du, Europa Ligaren Benfica-ren aurkako finalaren aurreko orduetan.

Oraingo Sevillista buru maximoa ez du On Boscoren erlikia hau ezagutzeko aukera galdu, kongregazio salestarra Utrera-n oso sustraituta dagoenez gero, eta Castro herri sevillar horretan jaio eta bizi da.

Presidentea Maria Laguntzailea Basilikan eta Salestar Ama Etxean egon zen.

(Irakurri artikulua «El Correo de Andalucía»-n)

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_16


.

——— 16-la-Paz ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 16
.
Apezpikuen Laguntzailea
.
  Vatikano II. Kontzilioak munduko apezpiku guztiak bildu zituen. Haien aurrean, Juan XXIII.a eta Pablo VI.a Aita santuek Andre Mariari Apezpikuen Laguntzaile hel egin zioten. Ama Birjina Laguntzailea da Elizaren kide guztien Laguntzailea eta, beraz, apezpikuena ere bai.
.
  Apezpiku bakoitzaren funtzioa da Kristo haiei agindutako fidelen erdian ikusgai egitea da, fede bereko batasun-gune eta maitasun bera jokatuz.
.
  Horretarako, Andre Maria behar dute, Apezpikuen Laguntzailea, Elizaren Ama, Batasun Ama. Andre Mariaren egoteak bat-egitea sortzen du beti eta amaren etxe-su beroa. Horrela Andre Mariarenganako debozioa sustatzeak diozesi batean batasun sakonari laguntzen dio fedean eta maitasunean.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Apezpikuen Laguntzailea, erregutu haien alde”.
——-

.