28 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_10


.

——— 10-Zamora ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 10
.
“Guztiak bat izan daitezela”
.
  Pertsona baten testamentua legeagatik errespetatu behar den zerbait da.
.
  Historian bada guztiok jaso dugun testamentu sakratua: Jesusena. Azken Afarian, Jesusek Aitari erregutu zion hari esanez: “Nire ikasleak bat izan daitezela”. Eta tematu zen: “Guztiak bat izan daitezela”. Are gehiago: “Bat izan daitezela perfektuki”. Eta bikainena: “Aita, bat izan daitezela, gu biok bat garen bezala”.
.
  Guri dagokigu, pertsonen, familien, kristau elizen, erlijioen, humanitate osoaren arteko batasuna bilatuz, Jesusen testamentu hau burutzea. Horretarako eman digu bere Ama, Batasun Ama, Elizaren Ama, Jainkoaren seme-alaben Familia apartaren Ama.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Batasun Ama, guztiok bat izan gaitezela fedean eta maitasunean”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_09


.

——— 09-Jerez ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 9
.
Barreiatutako seme-alabak
.
  Umeak zergatien arotik pasatzen dira. Guztiaren zergatia jakin nahi dute.
.
  Jesusen Heriotzaren zergatia galdetuko bagenio jendeari, erantzun asko emango lizkigukete. Baina badago ez hain ezagun bat. San Juan apostoluak bere Ebanjelioan adierazten du: “Jesus ez zen herri judutik soilik hil, baizik eta barreiatutako Jainkoaren seme-alabak biltzeko ere”.
.
  Azken Afarian, bere ikasleen batasuna izan zen Jesusen kezka handien bat. Jainkoaren seme-alabek elkartuta egon behar dute, Familia bakarra fedean eta maitasunean eratzeko. Horregatik, Jesusek Batasun Ama bezala bere Ama, Eliza eta humanitate osoaren Ama, jarri zuen. Honen maitasunak eta fintasunak batasuna sortzen dute Jainkoaren familian.
.
   LOREA: Egin ezazu otoiz: “Elizaren Ama, Batasun Ama, erregutu gure alde”.
——-

.

Iria Nieto-k irabazi du GASCA-k antolatutako ‘Talentu-lehiaketa’

concurso_talentos_1


  GASCA-k, eskola-jangela kudeatzen duen enpresak, «Talentu-lehiaketa» antolatu du. Hau da, «Egin ezazu zuk dakizuna». Eta gure ikastetxeko irabazlea Iria Nieto, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, izan da.

Gaur osteguna, maiatzak 8, aurrez apuntatu diren artista ugari aurkeztu dira ikastetxeko antzokian, bazkaldu ondoan: Kantak, dantzak, tresnak, magia… denetarik erabili dute eskenatokian entzun-ikusle amorratuak alaitzeko.

Iria Nieto izan da irabazlea. Alicia Keys-en «Girl on fire» abestu du eta datorren maiatzaren 18an, parte hartuko du gure ikastetxea ordezkatuz Bilbon gertatuko den finalean.

Sorte on izan, Iria!
.

iria_1

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_08


.

——— 08-Alcoy ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 8
.
Maitasuna, batasuna, bakea
.
  Maitasuna, batasuna, bakea: hitz zoragarriak dira. Baina badira ez maitasunik, ez batasunik, ez bakerik nahi ez duten pertsona gaiztoak.
.
  Esperientzia ikaragarri hori Jesusek bizi izan zuen, Ebanjelioa predikatzen hasi zenean. Hasieran guztiek miresten zuten, mirariak egiten zituelako. Baina laster justiziaz, bakeaz, batasunaz, maitasunaz, egiaz hitz egiten zuela konturatu ziren. Horrela, judutar gizartearen sektore batzuk arrisku bezala hasi ziren beldur izaten.
.
  Jesusek, sugegorri-arraza, deitu zien, gaiztoak zirelako. Haiek, hura isilarazten, hiltzen, saiatu ziren hainbat aldiz. Andre Mariak arrisku hori ezagutu eta sufritu egiten zuen, bere Semea jazarrita ikusterakoan. Hura Batasun Ama zen eta bakea, guztien arteko maitasuna bilatzen zuen, ez zatiketa ezta mehatxu hilgarriak ere.
.
   LOREA: Zure ingurunean, sustatu maitasuna, batasuna, bakea.
——-

.

DBHko ikasleentzako jarduerak

Puerto-de-Bilbao


Aste honetan zehar, DBHko ikasleek jarduera hezigarri desberdinetan hartuko dute parte.

— Maiatzaren 6an, asteartean, goiz osoan zehar, DBHko  1. Aeko ikasleek Santurtzin dagoen Bilboko Porturako bisita gidatua egingo dute, Han, lantegi didaktiko batean hartuko dute parte.

— Maiatzaren 7an, asteazken goizean, Eskola-Osasuneko arduradunek hirugarren eta azken txerto-dosia jarriko diete DBHko 1. mailako neskei.

— Maiatzaren 8an, ostegunean,  DBHko  1. Bko ikasleek Bilboko Porturako bizita egingo dute, beste taldeko ikasleek egindako plan berari jarraituz (goizez bakarrik) .

DBHko 2. mailako ikasleek Donostiako Zientziako Museorako bisita egingo dute, non lantegi didaktikoa ere egingo duten (eskola-egun osoan zehar).

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.

.

DBHko 3. mailako bi taldekoek Gernikako Euskal Herriaren Museorako bisita egingo dute (eskola-egun osoan zehar), han jango dute eta 16etan iguru itzuliko dira.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma flickr-en

.

Poloniar hizkuntzaren ikasgaiak ‘Comenius’ blogean

portada_blog

 ‘DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE’, Comenius programaren blogean poloniar hizkuntzaren ikasgai batzuk agertzen ari dira.

Ikasgai hauek Zofia irakasleak (bi aukeratan bisitatu gaituenak) prestatu ditu eta, hiru zutabetan aurkezten dira maiz erabilitako termino kopuru on bat poloniar-, ingeles- eta gaztelaniazko baliokideak.

 Ikusi ‘DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE’ bloga.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_07


.

——— 07-Tarrasa ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 7
.
Bihotz abegikorra
.
  Neguan, berogailua etxeko erregina da. Kale hotzetik iristerakoan, berogailuaren fereka atsegingarria sentitzen da.
.
  Badaude hain pertsona atseginak, hain burutsuak, ezen haien inguruan beste pertsona batzuk dituzten beti. Haiek ingurune-berokuntza atsegingarria sortzen dutela dirudi.
.
  Erakarpen hori Jesusek, hamabi urteko mutil koskorrak, eragin zuen Jerusalemgo tenpluan, maisuen erdian jarrita, haiek entzunez eta galderak haiei eginez. Entzuten zuten guztiak bere talentuaz eta ematen zituen erantzunez harrituta geratzen ziren. Jesusek maisuak eta guzti elkartzen zituen. Gero, Andre Mariarekin eta Joserekin joan zen Nazaret-era, guztiak elkartzen jarraitzeko. Bere ondoan, Ama Mariak bihotz abegikorrekiko Batasun Ama izaten ikasi zuen.
.
   LOREA: Hausnartu: “Badakizu zure ingurunean alboan dauzkazunak elkartzen?”
——-

.

Ikasle berrien sendientzako aurkezpen jardunaldia

salesianosBarakaldo_1
.
Asteazkenean, hilak 7, 15:30etan datorren ikasturterako onartuak izan diren Haur Hezkuntzako eta DBHko ikasle berrion sendiekin bilkunea izango dugu, ikastetxeko Aretoan. Matrikula zertzeko zenbait gai aurkeztu ostean, ikastetxeko instalakuntzak ikusteko aukera izango dute.

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_06


.

——— mauxi-6 ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 6
.
Batasun Gaua
.
  “Jainkoaren Gaua, Bake-Gaua”. Jainkoaren Gaua bada, Bake-Gaua ere izango da.
.
  Are gehiago, Batasun Gaua ere izango da. Hauxe da, beharbada, nabarmentzen ez dugun alderdia. Mariak eta Josek unitatea eratzen zuten, senar-emazteak baitziren. Jesus Umeak, Andre Maria baitan Espiritu Santuak sortuta, unitate berria sortu zuen Mariarekin eta Joserekin. Hiru ziren jadanik, familia bat bera, familia guztien modeloa, eratuz.
.
  Jesus Umearen presentzia Aingeruak erakarri zituen imana bezalakoa izan zen, eta artzainak eta Magoak, hura gurtzera etorri ziren guztiak. Jesusen imanak mundu guztiko milioika pertsona erakartzen jarraitzen ditu Eguberri bakoitzean. Andre Maria beti dago Jesusen ondoan Eguberri-misterioan, Batasun Ama.
.
   LOREA: Egin ezazu otoitz: “Familia Sakratua, lagundu gure familiei batasunean bizi izaten”.
——-

.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_05


.

——— 05-Plantio ANDRE MARIA, BATASUN AMA – 5
.
Batasun Misterioa
.
  Jenioek itsutzen gaituzte. Ume bat, Mozart, kontzertuak emateko eta musika konposatzeko gai zen.
.
  Hori ez da ezer, gure humanitatearekiko Jainkoaren Semearen bat-egitearen hondorik gabeko misterioarekin konparatzen bada. Jainkoa izateari utzi gabe, Jainkoaren Semea gurea bezalako humanitatearekin elkartu zen, Andre Maria baitan. Gure fedeak, harriduraz eta pozaz, Jesus Jainkoaren Semea gizon eginda dela ziurtatzen digu.
.
  Andre Maria, Ama izanez gero, batasun-misterio horren gunean egon zen: Jesus, bere Semea, Jainkoa eta gizona zen, pertsona bakar, batasun misteriotsu, baina erreala. Eta Jesus hori gure Anaia egin zen, gu Jainkoarekin elkartzeko. Hark “Gure Aita” esaten irakatsi zigun: Hark guztiok elkartzen gaitu.
.
   LOREA: Errezatu aitagurea, Jainkoa guztion Aita dela aitortzeko.
——-

.