29 - 11 - 2024

Salestar Laguntzaileen ekintzak



Barakaldo SDB-, Barakaldo FMA- eta Deustuko Salestar Laguntzaileen Zentro Lokaletako kideek burutzen ari diren jardueren bi aurkezten dituzte: Maliko Touba-ko Emakumeen Sustapen Zentroaren jardueren finantzaketa eta Barakaldoko Udalak antolatutako Eguberriko Haur-Parkeko jarduerak.


cooperadores_1

2013-14 Proiektu-Izarraren eta Munduko Gazteentzako Salestar Lankidetza GKE-aren gaineko informazio gehiago

‘Santiago Nagusia’ inspektoria berriaren inspektore berria

perez_godoy_1


  Elkarte Salesianoaren Erretore Nagusiak Juan Carlos Perez Godoy jauna izendatu du ‘Santiago Nagusia’ inspektoria berriaren inspektore. Galizia-, Asturias-, Kantabria-, Euskadi-, Nafarroa-, Errioxa-, Leon-Gaztela-, Gaztela-Mantxa- eta Madrilgo presentzia salesianoek osatzen dute Inspektoria berria.

Juan Carlos Perez Godoy, 54 urtekoa, 1959ko azaroaren 5ean jaio zen Sevillako Burguillos-en.

Bere lehen profesio erlijiosoa Sevillako Sanlucar la Mayor-en egin zuen, 1978ko irailaren 8an; Sevillan bertan betiereko profesioa, 1984ko abuztuaren 15ean; eta hiriburu horretan apaiztu egin zuten 1987ko ekainaren 5ean.

Cadizeko obra salesiano- eta Sevillako etxe inspectorialeko zuzendaria izan da. Inspektoria horretako kontseilari inspektorila izan zen, gazte-pastoraleko ordezkaria, inspektoria-bikarioa eta, 2000tik 2006ra, Inspektorea. Halaber, 26. Kapitulu Orokorra, 2008an ospatu zena, prestatu zuen komisio teknikoaren kidea.

Gaur egun, Sevillako inspektoriaren bikarioa eta gazte-pastoraleko ordezkaria da, baita Cadizeko etxe salesianoko zuzendaria ere.

Eliz-Zientzietako Lizentziaduna da, Maisutzan Diplomatua, Kateketikan, eta Gazte Pastoraleko masterra.

Ongi etorri, Juan Carlos!
inspectoria_0

.

Comenius proiektuaren ‘lipdub’ dibertigarria



lipdub

DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE bloga, ‘Comenius’ heziketa-truke proiektuaren bloga, edukiaz betetzen ari da.

Ikasle desberdinak, bai gure zentrokoak bai poloniarrak, beren iritziak adierazten joan dira duela hilabete batzuk gertatu zen irakasle-trukearen gainean. Halaber, ikasle poloniarrek PowerPoint batean beren zentroa aurkeztu dute eta gureek gauza bera Prezi batez. Orain DBH eta Batxilergoko ikasleek Eguberria zoriontzen dute ‘lipdub’ dibertigarriarekin.

‘Lipdub’-a hartze bakarrean (edo, gutxienez, horretan saiatzen da) egindako musika-bideoa da, zeinetan parte-hartzaileek beren mugimenduak entzungailu mugikorrean entzuten duten musikarekin sinkronizatzen dituzten.

.

Sartu  ‘DIFFERENT ROOTS, SAME LANGUAGE‘  proiektuaren blogean. .

.

«Beninerako janariak» 2013ko kanpaina bukatu da

alimentos_benin_1


  Urte honetako kanpainari hasiera eman genion azaroan, noiz Juanjo Gómez-ek, Beningo Portonovo-ko ‘On Bosco’ etxeko salesiano ardudarunak, bisita egin zigun eta herri afrikar horretan egunero bizi izaten dituen esperientziak eta sentsazioak gurekin partekatu zituen.

Asko izan dira errealitate horren gainean sentikor bihurtzeko eta aipaturiko proiektuaren alde agertzeko egin ditugun jarduerak.

Talde guztiek tutoretza-une bat izan dute eta elikagai bilketan parte izan dute. Izan badira ere ekintza berriagoekin lagundu nahi izan duten taldeak; hala nola: txokolate solidarioa, penalti solidarioa, truke-lantegia…

Kanpaina bukatutzat eman da Iruñera, non bilketa zentralizatzen den eta urtarrilan Beninera bidaliko den edukiontzia, jasotako elikagai guztiak eramaten.

Eskerrik asko guztiei urte bat gehiagoko zuen kolaborazioagatik.

Agur bero bat eta Eguberri on!

Pastoraltza taldea

PS.- Benin-eko proiektua hurbilago jarraitu nahi baduzue, informazioa bila dezakezue interneteko bilatzaile batean “Foyer Don Bosco” idatziz.

.

[flickr]set:72157638914705054[/flickr]

Filipinak: Tifoiaren ondoren berreraikitzea hasten da



Nahiz eta nazioarteko komunikabideek jada zuzenduta dute beren begirada beste gertaera batzuetara, Haiyan tifon-ak suntsituta  Filipinetan, islagailuetatik urrun, lan handia egiteko falta da oraindik.

Don Bosco Network koordinazioaren menpean eta, diozesi- eta beste agentzia humanitario batzueekiko kolaborazioan, salesianosek eta beren kolaboratzaile laikoek jarraitu dute kaltetuei joanez.

Anoa humanitarioak banatzen jarraitzen dituzte, baina begirada dago jarrita guztiz hondatuta edo larriki minduta geratu ziren etxebizitzak eta eskolak berreraikitzeko proiektu batzuetan. Horrela ba, datorren urtarrilean 2.600 familiari, 11.800 pertsonari inguru, on egingo dien proiektua hasiko da.

GeG-ek, (Gazteak eta Garapena elkarteak) Larrialdi-kanpaina honetarako duen Kontu Korronteak ireki dirau:

Banco Popular – 0075 0001 81 0600037356

.

Irakurri:  La colaboración de todos para regresar a la normalidad
Irakurri:  Después del tifon Haiyan: inicia la reconstrucción

‘Atalaya salesiana’: abenduko alea

atalaya_diciembre_1

  ‘Atalaya salesiana’-k, Barakaldoko Salestar Ikasle Ohien Elkartearen aldizkariak, bere hileroko hitzorduarekin fidel, ale berria argitaratu du.

Duela egun batzu paperezko bertsioa banatu zen; orain bertsio digitala agertu da. Hona hemen abenduko alearen edukia:

.
.
.

———————————– – El nacimiento del Niño Dios
– Promesa de Salesianos Cooperadores
– EUROBOSCO en Malta
– “Palabras Mayores”
– Palabras del Consiliario
– África… ¿Desarrollo o genocidio?
– Ernesto Ercoreca Régil
———— – Pelmazos con móvil
– Homilía de Aurelio García Ortega
– El Presidente informa
– Ausencia
– La simbiosis del vino y el cerdo
– El fantasma del castillo

.

(Irakurri ‘Atalaya salesiana’)

Batxilergoko 1. mailakoentzako antzertia

hortzmuga_2



  Datorren asteartean, abenduaren 17an, Batxilergoko 1. mailako ikasleak Barakaldoko ‘Clara Campoamor’ aretora joango dira antzerti bat ikustera. Hau ‘Hortzmuga’ taldeak antzeztuko du.

Ekintza hau 1. mailarako tutoretza planean sartu eta ‘Etorkintza’-k, droga-menpekotasunen prebentzioari eta heziketari dedikatua dagoen erakundeak babestua da.

‘GeG’ elkarteko proiektua ‘Barakaldo Digital’ egunkarian

JyD_BD_1

  Duela egun batzuk, Barakaldo-ko ‘Gazteak eta Garapena’ elkarteak etorkinak alfabetatzeko garatzen duen proiektua aurkeztu genuen hemen. Orain ‘Barakaldo Digital’ egunkariaren orrialdeetara iritsi da.

Elkarrizketa luze batean, Unai Agirre-k, zentro honetako irakasleak eta ‘Gazteak eta Garapena’ Elkartearen lekuan-lekuko sailaren arduradunak, GKE hau zer den aurkezten du, jarraitzen duen helburua, salestarrekiko haren erlazioa eta haren jardueraren eremu geografikoa eta soziala.

Barakaldon zentratuz, Unai-k, aurreko urteetan eta erakunde desberdinekiko kolaborazioan, Barakaldoko GeG-k garatu dituen proiektu desberdinak aipatzen ditu. Eta etorkinak alfabetatzeko gaurko proiektuari buruz, proposatzen duten helburua erakusten du (alfabetatze hutsa baino zabalagoa), dauzkaten baliabideak, horretan parte hartzen duen pertsonala, plangintza eta jardueren garapena…

Irakurri elkarrizketa   ‘Barakaldo Digital’-ean

.

Barakaldoko Salestarrak kongresu batean

—- congreso_1 congreso_2

  Mikel Alvira-k, gure irakasleak, parte hartu du Bilbon izandako kongresu batean. Sormena, gizarte aldatzeko estrategia bezala, izan da haren ekarpenaren gaia.

Enmarcado en la II Unconference Internacional organizada por Vision To Action (International School for Changemarkers), el Club de Amsterdam y la Association for Human Development and Innovative Actions de Croacia, nuestro profesor de Salesianos Barakaldo, Mikel Alvira, ha participado con una ponencia sobre la creatividad como estrategia para cambiar la sociedad.

El congreso, que ha tenido lugar en Bilbao, el 13 de diciembre, ha contado con ponentes de distintos países de Europa, con el telón de fondo de la sinergia y el intercambio de experiencias y con el objetivo de hacer una Europa más creativa y amable en la que se admire el Arte y la Creatividad en sus múltiples formas.

Convencidos en Salesianos Barakaldo de que tenemos mucho que aprender en este tipo de foros, también creemos que tenemos mucho que enseñar, de ahí que apoyemos iniciativas transfronterizas y divulgativas de este tipo, siempre con el foco puesto en nuestro alumnado y en la creación de una comunidad global, europea y competente.

Mikel Alvira ha desglosado en su ponencia algunas de las claves de su quehacer como autor y de su labor como profesor de Salesianos Barakaldo. Ha contado cómo la creatividad es una actitud ante la vida, y cómo en el aula logrará desarrollar el pensamiento divergente, la empatía y la resolución de conflictos, ayudando a potenciar las inteligencias múltiples y a favorecer el desarrollo de sus competencias.

Texto: Mikel Alvira

Gabonetan zoriontzeko esaldiak

Eguberriak hurbiltzen ari dira eta, nork gehiago nork gutxiago, zorion-txartelak bidaliko dizkiegu gure senideei eta lagunei. Euskarazko eredu batzuk (gaztelerazko itzulpenarekin) eskaintzen dizkizuegu laguntza balio badizuete.

(World-en jaisteko, sakatu irudien gainean)

esaldiak_1 .
.
.
.
esaldiak_2