22 - 11 - 2024

Salestar Laguntzaileen ekintzak



Barakaldo SDB-, Barakaldo FMA- eta Deustuko Salestar Laguntzaileen Zentro Lokaletako kideek burutzen ari diren jardueren bi aurkezten dituzte: Maliko Touba-ko Emakumeen Sustapen Zentroaren jardueren finantzaketa eta Barakaldoko Udalak antolatutako Eguberriko Haur-Parkeko jarduerak.


cooperadores_1

2013-14 Proiektu-Izarraren eta Munduko Gazteentzako Salestar Lankidetza GKE-aren gaineko informazio gehiago

Oscar-ren, Raquel-en eta Josu-ren Promesa (kronika eta argazkiak)

—- promesa_1 promesa_2



  Joan den larunbatean, eguerdiko 12etan, gure ikastetxeko Maria Auxiliadora elizan, Oscar Gonzalez-ek, Batxilergoko Koordinatzaileak, Raquel-ek, honen emazteak, eta Josu Sainz-ek, jarduera-mota guztietako ezinbesteko kolaboratzaileak, Salestar Laguntzaileen Promesa egin zuten.

Salestar Laguntzaileak gazte behartsuen aldeko On Boscoren proiektuarekin batera jaio ziren. “Oratorioen bere ekintza” zabaltzen zen heinean, geroz eta haundiagoa izan zen Laguntzaileen bere beharra. Hauek apaizak izan zitezkeen; baina laikoak batez ere, eta denak salestar misioari lotuak. Horrela ba, haiek batzea eta elkartzea erabaki zuen On Boscok.

Bejondeiela Barakaldoko Elkartearen lagun berri hauei!
.

Egunaren kronika, Lourdes Rojo-k egina

Argazki-albuma Flickr-en

Atalaya Salesiana: Ekaineko zenbakia

    «Atalaya Salesiana»-k, Barakaldo Salestar ikastetxeko ikasle ohien aldizkariak, bere ekaineko zenbakia argitaratu du bertsio digitalean.

 

Irakurri «Atalaya Salesiana» aldizkaria

.

—- atalaya_junio_1 atalaya_junio_2 atalaya_junio_3 atalaya_junio_4

 

‘Maria Laguntzailea’ jaia: Prozesioa eta Lore eskaintza (argazkiak)

procesion_maux (1)

  ‘Maria Laguntzailea’ jaiaren ekitaldirik hunkigarrienen bi Prozesioa eta Lehen Jaunartzeko umeen Lore eskaintza izan ohi dira.

Prozesioa 23an gertatu zen, Maiatza Hilea eta Eukaristiaren ondoren . Gaueko 9etan, Maria Laguntzailearen debotoetako ehunak ikastetxeko jolaslekuan biltzen ziren. Egun batzuk lehenago gure elizan, beren Lehen Jaunartzea egin zuten umeen gehiengoa ez zen falta izan.

Maria Laguntzailearen zutoihala lehenengoa zelarik eta txistulari-banda batek lagundutako,  Prozesioaren buru On Carlos Saiz, elizaren arduraduna, zen, On Félix Urra-k, Inspektore jaunak, eta On Ricardo Herrero-k, Zuzendari jaunak, lagunduta.

Ibilbideak, Barakaldoko guneko kaleetan zehar, jaistera eta igotzera behartzen zuen; eta estalitako zeruak, gorantz begiratzera. Eta ez soilik otoizteko, nahiz eta ere bai; baina euriak prozesioaren amaiera eta guzti itxaron zuen, ikastetxeko jolaslekuan jada. Txistuen musika, kantika eta otoitzen artean, iritsi zen Herriko Plazara. Han, geldialdi berezia eta itzulera.

Hurrengo egunean, Maria Laguntzailea jaian, Lehen Jaunartzeko umeek Eukaristia nagusian parte izan zuten, arratsaldeko 8etan, eta beren kantuak eta loreak eskaini zizkioten Zeruko Amari. Hark babes eta egun hauek bizi izan dituzten ilusioa eta errugabetasunarekin manten ditzala.

.

Ikusi Prozesio eta Eskaintzako argazkiak

.

‘José Mª Portell’ Lehiaketa literarioaren X. edizioaren sarien banaketa

portell_2013_1   Maiatzaren 31n,  ‘José Mª Portell’ Lehiaketa literarioaren X. edizioaren sarien banaketa gertatu zen. Lehiaketa hau Barakaldoko Salestar ikastetxeko Ikasle Ohiek antolatzen dute.

(Texto: Txema Martín Villafañe)

En esta ocasión han participado 140 escritores de edades comprendidas entre los siete y los 79 años. Noventa y dos trabajos han sido en castellano y 48 en euskara.

Una vez más, la ilusión y el trabajo de los miembros de la Junta y colaboradores han hecho posible la celebración de este evento en memoria del Antiguo Alumno que fue fundador de la revista Atalaya y que fue asesinado por defender el diálogo y la Paz.

El presidente de los Antiguos Alumnos y Alumnas, Txema Martín, hizo uso de la palabra para hacer las presentaciones y agradecer a todos los presentes tanto su participación como las ayudas recibidas para poder realizar el acto.

La secretaria de la Asociación, Neli Fernández, hizo entrega de un ramo de flores a la viuda de Portell, Carmen Torres, quien animó a todos los participantes a utilizar ese gran don que es la palabra para expresar con ella nuestras ideas y sentimientos.

El presidente del jurado, José Luis Lejonagoitia, leyó el acta y nombró a los distintos premiados.

El Sr. alcalde, y ahora senador, Tontxu Rodríguez, invitó a los Antiguos Alumnos, y a los salesianos, a seguir con esta actividad tan beneficiosa para aprender a defender las ideas con la palabra.

El director del colegio, Ricardo Herrero, leyó un cuento e invitó a los presentes a quedarse con la enseñanza de “valorar lo que tenemos cerca”.

Al acto acudió el concejal de cultura, Carlos Fernández, y otros ediles del PSE, del PNV, de Bildu y del PP, así como familiares y amigos de la familia Portell, quienes manifestaron su satisfacción y felicitación por el desarrollo del acto.

Después del reparto de premios, hubo una pequeña convivencia entre todos los participantes a los que se les invitó a un refresco con un aperitivo.

Lehiaketa literarioaren Finalistak eta Irabazleak

Ikusi argazki album bat

Ikusi beste argazki album bat

Ikusi argazki album gehiago bat

.

X. ‘Jose Mª Portell’ Literatura-Saria


cartel

 Maiatzaren 31n, arratsaldeko 6etan, Ikastetxeko Antzokian, ‘Jose Mª Portell’ Literatura-Sarian saritutakoen aldarrikatze ekitaldia gertatuko da.

Sari literario hau gure ikastetxeko Ikasle Ohiek antolatuta dago eta beste ikasle ohiaren izena darama, José Mª Portell-ena, ETAk 1978an hildako kazetariarena.

Ekitaldian lehiaketaren oinarrietan zehaztutako sari emateari ekingo zaio. Gainera, Epaimahai beraren ustez, hartako merezidunak diren lanak berezi aipatuko ditu. Haiek guztiak argitaratuko dira urtero Elkarteak argitaratzen duen liburuan.

Lanen egileak gonbidatuak daude ekitaldira, beren senideak, egile gazteren bereziko kasuan, Ikastetxeko Ikasle Ohiak, batez ere, eta izendapenaeta sarien ematea ikustea desira dezaten guztiak.

.

Don Bosco Arte-taldea: ‘La Dogaresa’

dogaresa_1
 

Datorren igandean, hilak 28, arratsaldeko 7etan, ‘Don Bosco’ Arte-taldeak ‘La Dogaresa’ izeneko zartzuela antzeztuko du ikastetxeko antzokian.

‘Don Bosco’ Arte-taldeak tradizio luzea du Barakaldoko musika-bizitzan. Gure ikastetxeko Ikasle Ohien eremuan sartuta, Arturo Rodríguez Tellitu du bere ‘alma mater’ partikularra.

Arturo oso musika-zalea den familian jaioa da, Arturo Rodríguez Suárez-en semea; hau Barakaldoko Orfeoiaren fundatzaileen bat. Hura gaur egun erakunde honetako zuzendari artistiko biren bat da. Baritono nabarmenak, zartzuela-antzezpen ugarietan parte hartu du bi elkarte hauekin.

1980ko irailaren 25ean, orduko Barakaldoko alkateak, Jesús Mª Rodríguez Orrantia jaunak, plaka bat eman zion, barakaldarren artistiko eta giza balioak goresten hainbeste urte emateagatik.

‘La Dogaresa’-ren testuak Antonio López Monis du egile eta musika Rafael Millán Picazo-rena da. 1920ko irailaren 17an estreinatu zen, Bartzelonako Tívoli antzokian.

Musikagilea: Rafael Millán Picazo Algeciras-en jaio zen, 1893ko irailaren 24an, eta Madrilen hil zen, 1957ko martxoaren 8an.

Espainiako zarzuela eta opereta-konpositore onenen bat jota dago. Eta bere lanen artean honako hauek nabarmentzen dira: El Príncipe Bohemio, La Rosa de Kiot, La Mujer Indecisa, Maldición Gitana, La Dogaresa y El Pájaro Azul.

Sinopsia: Akzioa Venezian igarotzen da, lanaren bilbe desberdinak batzen diren tokian Marietta erpina izanez, Paolorekin maiteminduta baitago, eta Dogaresa bihurtuko da Duxak gorteitatuta. Honi Miccone bufoiak laguntzen dio saioetan, nahiz eta sekretuan Marietta maite izan.

Azkenik maitasun ezkutu hau susmatutako amaiera zoriontsuaren detonatzailea izango da. Izan ere, Miccone Paoloren heriotza-zigorra saiatu eta Mariettaren Duxarekiko ezkontzari bide ematetik haren bizitza salbatzeko Duxa erahiltzera pasatuko da.

Egitura honi guztiri laguntzen dio musika, beti dotorea eta sentsuala, edo zirraragarria ala gozoa uneen arabera.

Gogoratu: Datoren igandean, hilak 28, arratsaldeko 7etan. Gure Ikastetxeko antzokian. Doako sarrera. Publiko guztientzat egokia.
.

‘Atalaya salesiana’-k digital formatoa hartzen du

atalaya_0

Bere 401. zenbakia argitaratzearen adiunean, ‘Talaia salesiana’-k, Barakaldoko Ikasle Ohien aldizkariak, ‘papera formatuarekin’ jarraitzeaz gain, bere artikulu guztiak blog berri batean aurkezten ditu.

Barakaldoko Salestar Ikastetxeko Ikasle Ohiek jada argitaratzen dute ‘On Bosco’ Sozial Aretoaren, garatzen dituzten jardueren baten bloga. Baina, askoz lehenagoago, 1956etatik, hilero José Mª Portell-ek, ikasle ohia eta kazetariak, ETAk 1978an hilda, sortutako aldizkaria argitaratzen dute ere.

Hartan Salestar Nagusien testuak, berezko bazkideen iritzi artikuluak, berriak eta hainbat iruzkin nahasten dira.

Apiril honetan, ‘Atalaya salesiana’-k bere 401 zenbakia (bere hasieratiko LVII urtean) argitaratu du. Unea zen, papera utzi gabe, teknologia berriak eskaintzen duten posibilitateei irekitzea.

Horrela, ez zaie bakarrik iritsiko Asoziazioko kideei eta bere familiei, baizik ‘Salesianos Barakaldo’-ko ikasgeletatik pasa diren ikasle jendetza horrek izan ahal izango du hartan garatzen diren jardueren ezaguera eskuragarria eta, beharbada, jakin-mina zirikaztzen die, beren egoitzara hurbiltzen dira, ikusten dute eta egiten dutena gustatzen zaie eta haietan laguntzen hasten dira.

Blog honen helbidea zera da:  http://gurebarriak.wordpress.com/  
.

atalaya_2 atalaya_3 atalaya_4 atalaya_5
atalaya_6 atalaya_7 atalaya_8 atalaya_9

 

‘Salesianix’ taldeak berriro ere: Sestaoko Inauteriko bigarren talde-saria lortu du oraingoan


  ‘Salesianix’ taldeak Barakaldoko Inauteriko lehen talde-saria eta tresna onenerako sari berezia lortu zituen joan den astean. Aste bukaera honetan, berriz,  Sestaoko bigarrena lortu du. Bejondiela!.

‘Salesianix’ taldeak Barakaldoko Inauteriko lehen talde-saria lortu du


  ‘Salesianix’ taldeak Barakaldoko Inauteriko lehen talde-saria eta tresna onenerako sari berezia lortu ditu. Jada joan den urtean Barakaldoko 2. saria eta Sestaoko 1.a lortu zituzten.

(Argazkiak: Matías Karrillo – ‘Barakaldodigital.com’)

Nahiz eta noizbait presente egin, euri mehatxuaren beldurrik gabe, Barakaldoko Salestar ikastetxeko guraso adoretsuko talde bat, beren seme-alaben eta hauen lagun batzuren lagunduta, kalera irten zen Inauteriaren jai hauetako ohiko mozorro-desfilean parte hartzera.

Jada duela hainbat urte, Ikastetxeko familia batzuk elkartu ziren itxura aldatu eta bere seme-alabekin mozorro-lehiaketan eta Inauteriaren jai-«jaitsieran» parte hartzeko. Dibertitzeaz gain, dirua irabazten zutela lehiaketan ikusterakoan, hura ematea planteatu eta erabaki zuten sari guztiak Barakaldoko Salestar Laguntzaileek aurrera daramaten «Harat-honat» Proiekturako izan zitezela. (Horietako batzuk elkarteko kideak dira). Hori guztia «Munduko Gazteentzatzako Salestar Lankidetza» programan sartzen da.

Urritik, hamar-hamabi familiek beren ilusioa, irudimena eta dirua ematen dituzte Inauteria prestatzeko (material guztiak bere kontu daude).

Baina ez da beren jarduera bakarra: Eguberrian, Zuazo auzoko Kultura Etxean, bi asteko tailer-programa bat, jolasekin eta auzoko mutilentzako jarduera ludikoekin, garatzen dute. Eta Barakaldo-Pilotalekuko Ludotekan, goizez eta arratsaldez txandak egiten, honetako Eguberri-eremuko tailerrak burutzeko.

Aktiboki hartzen dute parte ere, Foruetako Plazan, Eguberriko Merkatu-txiki Solidarioan, eta On Bosco jaian Ikastetxean egiten denean. Hauetan familia batzuren eta ume askoren kolaborazioarekin, emandako objektu salmenta postuak jartzen dira: liburuak, poltsak, CDs, videos-a…; eskuz egindako imitaziozko bitxiak (belarritakoak, eraztunak, eskumuturrekoak…) eta etxeko gozogintza (pastel, tarta …)

Eta Liburuaren Azokan, eta …

Joan den urteko Proiektua zera izan zen: Río Manso – Mexikon, Salestarrek duten barnetegian hango neska-mutilen heziketaren finantzaketa-programari laguntzea. Neska-mutil hauek mendiko herrixketetan ehunka kilometrotara bizi dira. Heziketan sartzeko duten era bakarra egon ahal izateko lekuren bat edukitzea da eta aldi berean hezitzea. Lortzen ari dira.

Argazki gehiago, ‘Barakaldodigital.com’ egunkarian,

hemen  eta  hemen