Oker geunden. Lehen Hezkuntzako 6. mailakoek Barakaldoko Udal-Bandaren Kontzertua entzungo zutela pentsatzen genuen, eta ez. Ikusi eta dastatutu ahal izan zutena guztiz desberdina izan zen: Djilandiang taldeak eskeinitako «Teranga. Senegaleko Griots-en ondarea».
Talde hau Senegaletik etorritako sei musikalari gaztek osatua da. Haien artean, griots-leinuen eta hango afrikar herriko printze-sendien ondorengoak. Katalunian bizi dira urte batzuetatik eta biziak mantentzen dituzte haien ohitura batzuk, euren herriaren tradiziozko musika, ahozko tradiziozkoa, berreskuratzen eta berraztertzen.
Sorte onezko mozorroz, euria hel arazten duten dantzez, hitz egiten duten danborrez eta begiramen-, bake- eta tolerantziari buruzko istorioak kontatzen dituzten abestiez benetako Afrikako dantzen eta erritmoen kutsakor kemena partitzen dute talde honen kideek.
Gure ikasleen ikusmira eta interesa sortu zituen ikuskizun aparta eta hezigarria.
.