22 - 11 - 2024

Lehen Hezkuntza: On Bosco jaiaren argazkiak

mercadilloDB

Elizkizuna

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Azokatxoa

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en
.
.

Lehen Hezkuntzako 1. Zikloa: On Bosco elizkizuna

Urtarrilaren 28an, Lehen Hezkuntzako 1. Zikloko umeek On Bosco gogoratu dute elizkizun batez ikastetxeko elizan

————————————————–

.

On Bosco egunean, Lehen Hezkuntzako ikasleok amesteko geldiunea egin dugu. Amets egin dugu Joan ameslariarekin.

Gure ametsak, ilusioak, bakoitzak lortu nahi duguna, kometetan idatzi dugu, berauek altua hegan egiteko eta egi bihurtzeko.

Hau da hau, neska-mutilen ilusioak, desio onak eta baikorrak hegan egiten uztea!

On Bosco egun zoriontsua izan zaitezte!

.

————————- IMG_20160128_142338003 IMG_20160128_142349830
IMG_20160128_142404634 IMG_20160128_142417554

.

Lehen Hezkuntzako 2. maila: ‘Lurraska’ko egonaldia

Otsailaren 4an eta 5ean, Lehen Hezkuntzako 2. mailako umeek egonaldi bat egin dute Lurraskan.

.
lurraska_3

Lurraska Ingurugiro Hezkuntzarako zentro bat da. Baserri eskola hau 1995. urtean eraikia izan zen, eskola umeei eta beste elkarte batzuekin ingurugiroaren hezkuntza lantzeko asmotan sortu zen.

Lurraskako egoitza-eraikuntza nagusiaren inguruan, aisialdirako eraikuntza bat, ukuiluak, garaia eta estaliko beste gune batzuk ere aurkitu ahal ditugu.

Urtean zehar Euskal Herri osoko eskola umeek bisitatzen dute. Bisita hauetan, baserri inguruko lanetan parte hartzen dute, bertoko animaliak zaintzen dituzte eta Biosferaren Urdaibai Erreserbako inguruak eta ohiturak ezagutzeko aukera izaten dute.

Lurraska Ajangiz herrian kokatuta dago, Gernikatik hurbil.
.
lurraska_2

IRTEERA:
—-♦ Eguna: 2016ko otsailaren 4an
—-♦ Ordua: 9:00etan, jolaslekuan.
ITZULERA:
—-♦ Eguna: 2016ko otsailaren 5ean
—-♦ Ordua: 16:45etan inguru.

.
(Informazio gehiago lortzeko, sakatu beheko argazkian)
.
lurraska_4
.

2016ko Inauteriak

Gaur, otsailaren 5ean, arratsaldeko hiruretan, Haur eta Lehen Hezkuntza-ko umeek urteroko Inauteriko desfilea egin dute ikastetxean.

carnaval_2016

Euskara ez dakiten gurasoentzako ume-jolasen tailerrak

Barakaldoko Udalak antolatutako ‘Denok Euskaraz’ programak senitartekoen artean euskara erabiltzea du helburu.

.
denokeuskaraz

Horretarako, euskara ez dakiten gurasoek oinarrizko kontzeptuak ikasi eta seme-alabekin erabil ditzaten, tailer batzuk programatu dira.

12 saio egingo dira otsailetik maiatzera bitartean, zapatu goizetan, hala San Bizenteko Clara Campoamor Kultur Etxean nola Gurutzetakoan.

Tailerraren lehenengo zatian, umeak jolasean arituko dira euskaraz; eta, gurasoak, bitartean, aparteko leku batean, oinarrizko kontzeptuak ikasi edo gogoratuko dituzte. Tailerraren bigarren zatian, txiki eta nagusiak batera arituko dira kantatzen edo jolasean, baina betiere euskaraz.

Jarduera doan da, eta taldea, gehienez, 15 heldu eta 3tik 7 urtera bitarteko 15 umez osatuko da, eta gutxienez, 7 heldu eta 7 umez.

Otsailaren 1etik 11ra egingo da matrikulazioa, 944 789 241 zenbakira hots eginez, edo euskara@barakaldo.org helbidera mezua bidaliz.

.

Lehen Hezkuntzako 4. maila – Kontzertu didaktikoa

banda_municipal
.

– Maila: Lehen Hezkuntzako 4. maila

– Eguna: Ostegunean, Urtarrilak 28

– Lekua:  Barakaldo Antzokian

– Hasiera ordua: 10:00etan.

– Itzulerako ordua: 11:00etan inguruan.

.
.
.
.

Baratze 2016: Argazkiak

baratze_2106_2
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Baratze 2016: Lehenengo berriak


.

Javi Ramos-ek, Lehen Hezkuntzako Koordinatzaileak, lehenengo berriak eta argazkiak bidali dizkigu Baratze 2016-tik.

.

Lehen eguna gaindituta. Denok topera gozatuz. Bai laugarrenekoek, bai seigarrenekoek, piloa gozatu dute beren tailerretan. Oraingoz, haiek ere janariaz gozatzen ari izateak dirudi. Orain «Cola Cao» unea datorkigu, dutxa eta ohera. Denok gaude izugarri.
Irakasle guztien agur bero bat.

.

———————– baratze_2015_1 baratze_2015_2
baratze_2015_3 baratze_2015_4

.

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailak: ‘Baratze’ko 2016ko egonaldia


.

Bazen behin, zaratatik urrundutako itsasbazter eder bat. Toki liluragarri hau Gernikako erreka, hondartza, ibai, mendi, baso, itsasadar eta padurez inguratuta zegoen.

Urdaibai izenez ezaguna, Bizkaiko kostaldean kokatutako Biosferako Erreserba zen, herrialde honen harribitxia. Bertan zuhaitz mota ezberdinez betetako basoetan hegazti eta animalia asko bizitzera gelditu ziren. Inguru horretara hurbiltzen zirenak harrituta itzultzen ziren. Hala ere, naturak eskainitako altxor honetaz gehien gozatzen zutenak Oxinako haran txikira gerturatutako haur guztiak ziren.

Ezkututako Oxinako kubeta horretan Baratze izeneko baserria zegoen. Urtero bertaratutako milaka lagun abentura zoragarriak bizitzera etortzen ziren. Lurra lantzen eta etxe-abereak zaintzen irakasten zizkieten bitartean, jolasean, dantzan, korrika eta kantuka besteekin elkarbizitzen ikasten zuten.

Hau guzti hau izango dute gozatzeko Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako gure umeek, hilabete honen 7tik 9ra arte. Zelako inbidia!…

IRTEERA:
—-♦ Eguna: 2016ko urtarrilaren 13an
—-♦ Ordua: 9:00etan, jolaslekuan.
ITZULERA:
—-♦ Eguna: 2016ko urtarrilaren 15ean
—-♦ Ordua: 17:00etan inguru.

.

.
.
.
.
.

Lehen Hezkuntzako 1. maila Izenaduba Basora bisitan (argazkiak)


izenaduba_2015_1

Izenaduba Basoan Olentzero eta bere lagun guztiak bizi dira; bertan haurra da protagonista, eta mundu magikoa ezagutzen du.

Olentzeroren Etxean umeek, joko elkarreragileen eta teknologia berrien bitartez, ingurune magikoko batean mitologia- eta naturari buruz ikasten dute. Hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak, ostiralean, abenduaren 18an.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.