Gaur egun 15.300 salesiano 132 herritan daude gazteentzako jarduera hezitzaile-pastoralak animatuz. Salesianak (Mª Laguntzailearen alabak) 13.000 dira eta 84 herritan daude.
Berrehungarren Urteurrenaren hasiera: Agiria, globo askatzea eta gehiago… (argazkiak)
Espainiako beste zentro salestarrek bezala, guk ere Berrehungarren Urteurrenari hasiera eman diogu gaur jolaslekuan.
————————————- |
Goizeko 11etan, zirkuluerdi zabalean ikasle guztiak bilduta, Ricardo zuzendari jaunak ekitaldia azaldu du hura beste aurrekari batekin lotuz: On Bosco-ren kutxaren bisita. Zenbait neska-mutil pasa dira txandaka ‘agiria‘ euskaraz eta gazteleraz irakutzen. Hau, gure esker ona hari adieraziz On Bosco-ri igorritako gutuna da.
Une ikusgarri eta itxarondakoena ikasle guztiek zeramatzaten Berrehungarren Urteurrenaren logoaren koloreekiko globoen askatzea izan da. Barruan edo globoetara lotuta txartel batzuk zihoazen, zeintzuek ikasleek idatzitako On Bosco-rekiko esker oneko mezuak eraman zituzten.
Goiza puzgarrirekin jolaslekuan eta jolas eta dantzekin kiroldegian osatu da.
Globoak gure ametsak bezain gora hegan egitea nahi dugu; jakin baitakigu, On Boscok irakatsi zigunez, ametsak egia bilaka daitezkeela, hartan tematzen bagara.
‘Don Bosco 2015‘ blogean, zeinetan Berrehungarren Urteurrenarekiko erlazionatutako jarduerak agertzen diren, ekintza honek jasotako erantzuna ikus dezakezue.
.
—Ikusi Ospakizunaren 1. argazki albuma
.
—Ikusi Ospakizunaren 2. argazki albuma
.
.
On Boscoren jaiotzaren Berrehungarren Urteurreneko agiria
On Bosco maitea: Ikastetxe salestar honetako ikasleak eta hezitzaileak gaur bildu gara zure jaiotzaren 200. urteurrenari hasiera emateko.
Zuk pertsona miletako bizitzak eta bihotzak bilakatu dituzu. Kaltetutako mutilei lagundu zenien, heziketa eman zenien etorkizun itxaropentsua izan zezaten eta, batez ere, Jaunarengana hurbildu zenituen.
Gure ikastetxean ETXE bat aurkitu dugu. Bertan inor ez da inor baino gehiago, berdin maite gaituzte gu guztiok. Eta ez hori soilik; baizik eta, zeuk nahi zenuen moduan, maitatuak sentitzen gara hemen.
Gure ikastetxea ESKOLA bat da, ere bai. Eskola honetan Matematika, Hizkuntza, Ingelesa eta beste irakasgai asko ikasten ditugu. Baina, batez ere, adiskidetasuna, eskuzabaltasuna, errespetua… Zuk nahi zenuenez: kristau onak eta herritar zintzoak izaten ikasten dugu.
Gure ikastetxea ere geure ELIZA da. Jesusen adiskide bihurtzen gara hemen. Eta lagunak bezala, harekin fidatzen gara, guretzako onena nahi baitu beti.
Eta JOLASLEKU bat dugu hemen. Hauxe da gaurko gure elkartze-lekua. Jolasleku honetan jokatu egiten dugu, une ederrak partekatzen ditugu bertan, eta bizitza osorako adiskideak egiten ditugu… Baina, hori bai, beti alai, beti irribarrez, adiskidetasuna adierazteko modurik onena baita.
Honengatik guztiagatik, bildu gara gaur, On Bosco, zuri eskertzeko. Eta, urte honen hasieran, zure jaiotzaren Berrehungarren Urteurrenaren hasieran, ez dugu Zeruko gure Ama ahaztu nahi. Zeuk irakatsi diguzu Maria Laguntzailea gurekin egon dela, badagoela eta beti egongo dela, gu Jainkoari gehiago hurbiltzeko.
Globo hauetako askatzearekin batera, mezu pertsonala bidali nahi dizugu eta mundu osorako bake, senidetasun, justizia eta itxaropen gure nahiak zuri adierazi. Zeuk irakatsi zenigun bezala, ametsak egia bilakatzeko daude eta.
Eskerrik asko, Aita eta Adiskidea. Urtebetetze zoriontsua, On Bosco.
.
‘2015eko On Bosco’ Azokatxo solidarioa
Aurreko urteetan bezala, Salestar Laguntzaile-ek Azokatxo solidarioa egin dute urtarrilaren 30ean ikastetxeko jolaslekuan.
—– |
Erektore Nagusiaren 2015erako agilandoa
«On Bosco bezala, gazteekin, gazteentzat»; hauxe da On Angel Fernandez Artime-k, Errektore Nagusia denez, eman digun lehen agilando lema. Karisma salesianoaren funtsera itzultzeko zaporea du.
.
————————– |
.
Bi salestar kardinal berrien artean
Frantzisko Aita Santuak, igandean hilaren 4an, kardinal berri batzuen sorrera iragarri zuen; haien artean bi salestar daude: Mons. Charles Maung Bo, Myanmar-reko Yangon-go artzapezpikua, eta Mons. Daniel Fernando Sturla Berhouet, Uruguai-ko Montevideo-ko artzapezpikua.
.
♦ Maung Bo Monsinorea Monhla-n jaio zen, 1948an. Bere aita, nekazaria zen eta hil zen hark bi urte zituela. 1976ko apirilaren 9an apaiz ordenatu zen.
1986ko maiatzaren 16an Lashio-ko prefet apostoliko izendatua izan zen. Prefektura apostolikoa diozesi bihurtu zenean, 1990eko uztailaren 7an, haren lehen apezpikua izan zen. 1996an Pathein-eko apezpikua izatera pasa zen. 2003an, Yangon-go, birmaniar hiriburuko, artzapezpiku metropolitano izendatu zuen Juan Pablo II aita santuak.
Datorren hilabetean Elizaren historiako lehen kardinal birmaniar bihurtuko da. Hauxe berri handia da Myanmar-rerako, zeinek 500 urte baino gehiagotan zehar Eliza Katolikoaren presentzia baitu.
♦ Monseñor Sturla Montevideo-n jaio zen, 1959ko uztailaren 4an. 1987ko azaroaren 21ean apaiz ordenatu zen.
2008ko urriaren 28an Uruguai-ko inspektore izendatu zuten, eta gero Erlijioso Konferentziako presidente aukeratu.
2011ko abenduaren 10ean, Benedikto XVI aita santuak Felbes-eko apezpiku titular eta Montevideoko laguntzaile izendatu zuen; eta 2014ko otsailaren 24an, Frantzisko aita santuak Montevideoko artzapezpiku metropolitano.
Salestar presentzia Kardinalen Kolegioan
Gaur egun bederatzi kardinal salestar daude guztira. Haietako bost hautesleak dira. Frantzisko aita santuak aipatutako bi berriekin batera, hauek dira kardinal hautesleak: Angelo Amato, Ricardo Ezzati eta Oscar A. Rodriguez Maradiaga. Araudiaren adina gainditzeagatik jada ez dira hautesle, Tarcisio Bertone, Raffaele Farina, Miguel Obando eta Joseph Zen Ze-Kiun.
.
Sturla monseinorekiko oso elkarrizketa interesgarria, Montevideo-ko artzapezpiku bezala bere izendapenaren ondoren
Eguberriak prestatzen (MLE eta IOE)
Barakaldoko Salestar Familia osatzen duten taldeetako bi (MLE eta IOE), bakoitza bere moduan, Eguberrien ospakizuna prestatzeko bildu dira.
Abenduaren 18an, ostegunaren arratsalde erdian, MLE taldeko (Maria Laguntzailearen Elkarteko) fidelenak bildu ziren Jesus Haurtxoaren irudi handi baten inguruan otoizteko. Hura Gabon gauetik gure elizako aldarearen aurrean egongo den irudi bera da. Izan ere, hemen Oilar-meza izaten jarraitzen dugu gauerdian.
Otoitz ondoren, geroko unea alaitzen duten gauza onak agertzen joan ziren. Jateko zerbait, edateko zerbait. Baina, biderketaren misterioengatik, gozogintzako bitxi txikiak, gure amonek soilik ezagutzen dutenak, agertu ziren ere bai.
Hain gurea den giro horretan, beti dago emakumeren bat (bertan geunden lau salestarrak izan ezik, guztiak emakumeak baiziren) zein bere lurraren gabon-kantak hasten den kantatzen. Eta horri buruz asko dakigu Barakaldon, 17 eskualde-etxe eta guzti eduki izateak harrotzen baikaitu.
Hainbeste gauza onen gustu onarekin oraindik ahoan, eta hainbeste jende onekin egoteko poztasunagatik bihotzari balazta jartzeko ezinik, etxeko beste zona batera joan behar genuen. Han, kale ondoan, Ikasle Ohiek Jaiotza jartzen dute urtero.
Eta, bertan garatzen duten jarduera garrantzitsuenetako bat etorkinentzako harrera eta laguntza denez (“Barakaldo, etxe irekia” programarekin, irakurri hemen), han elkartu ginen Salestar Familiaren zenbait, etorkin afrikar eta latindar asko, eta zinegotzi batzuk (guztiei gonbidatzen zaie, eta gero nahi duten edo etor daitezkeenak datoz).
Ikasle Ohien Elkarteko presidenteak aurkeztu zuen ekitaldia. Baten batek zerbait esan nahi bazuen, zera esan zuen. Gero, gabon-kanta batzuk kantatu ziren euskaraz (karaokearen laguntzaz). Eta Latino-amerikar Herri batzuen (Paraguai, Bolivia…) beste herri-gabon-kanta batzuk ondoren. Senegaldarrek datorren urtean wolofezko kanturen bat abestuko dutela hitzeman digute.
Gero, zaharragoak, ertainak eta txikiren talde on bat ahalegindu ginen bizkotxoekiko txokolate baten inguruan, Jaiotza ikustera pasatu eta talde txikiak eratzen ziren bitartean, zeintzuetan denetik hitz egiten zen.
Polita da jakitea azpisaharar batzuk berariaz etortzen direla bere gaurko etxebizitza-lekutik. Barakaldora iritsi ziren duela urte. Hemen hartu zitzaien, kultura berrian sartzen lagundu, informatika pixka bat irakatsi… Gero beste leku batzuetara joan ziren bizi izatera. Baina, ahal badute, beti daude batzuk, zeintzuk berariaz etortzen diren beren lagunekin egotera, Jaiotza apal baten inguruan. Eskerrik asko, anai-arreba musulmanak.
(Testua: José Antonio Hernández)
.
—Ikusi argazki-albuma Flickr-en
.
.