24 - 11 - 2024

Azokatxo Solidarioa 2014 – IGE

A9(Argazkia: Barakaldo Digital)

 

Abenduaren 13an, larunbata, Barakaldoko Herriko Plazan, Azokatxo Solidarioaren ekitaldi berria egin zen.

 .

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako 20 bat ikasle eta boluntario ama batzuk, abenduaren 13an, larunbat honetan zehar txandatan banatuta, jada ezagutua den Barakaldoko Azokatxo solidarioan gure ikastetxeko familiek emandako erabilitako jostailueen salmentako arduratu dira.

Gure standeko bilketa 908 euroko izan da, aurreko edizioetan baino gehiago samar. Diru horrek, beste zentro parte-hartzaileetakoarekin batera, Txad-eko eskola baten hobekuntzako balio izango du, ALBOAN-DGKEk babestuta.

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik.

‘Barakaldo Salestarrak’ ikastetxeko IGE

Salestar Laguntzaileak Azokatxo Solidarioan

Barakaldoko Salestar Laguntzaileak eta «De aquí para allá» proiektua


.
azokatxo_1

Jadanik tradizioa da ikastetxeko salestar laguntzaileen taldea Barakaldoko udalak antolatutako Azokatxo Solidarioan presente egitea. Aurten abenduaren 13an eta 14an izan da. Familiek jasotako eta emandako jostailuak prezio sinbolikoetan saltzen dira proiektu solidario baterako, beti “De aquí para allá” lemapean. Urte honetan Angolari dagokio, Catete-ko hiriari hain zuzen ere. Bildutako diruak gazte behartsuentzako etxe bat eraikitzen lagunduko du.

Azokatxoan izan ezik, salestar langileek parte hartuko dute Eguberri-Tailerretan, udalak ere antolatuta. Boluntario-laguntzarekin (batxilergoko ikasleak eta amak, batez ere), eta laguntzaileek, bereziki Irunek eta Yosuk, lagunduta Barakaldo Salestarrak-en heziketa-komunitatea inplikatuko da Eguberriak solidaritateko une nabarmen bihurtzean, salestar erara.

‘Euskarakoldo’ sendiak milioi bat ikustaldi baino gehiago jaso ditu

Koldo_5
.

‘Euskarakoldo’ programa-multzo baten izena da, ama-hizkuntza gaztelania dutenei euskararen ikasketa erraztera zuzendutakoa, hain zuzen ere. Eta bere egilea Koldo Vergara Baigorri, Barakaldoko gure komunitatearen salestarra.

Duela bi urte, data hauentan, ‘Euskarakoldo’ ikastetxeko hormatik kanpo zabaltzen ari zelako berria ematen genuen. Hiru hilabete edo gutxi gehiagotan, orduan ‘sendia’ osatzen zuten webak eta blogek 60.000 ikustaldi baino gehiago jasoak zituzten guztion artean (ez ‘erabiltzaileak’; erabiltzaile bat behin baino gehiagotan sar daiteke edo orrialde batzuk ‘bisitatu’). Ordutik orain arte, ikustaldiek milioia gainditu dute.

‘Euskarakoldo’ Barakaldo Salestarrak-ean eta gure ikastetxeko ikasleentzat jaio zen, hauen ikasketan agertzen zihoazen ‘hutsuneak’ bakarka betetzeko zeregina errazteko laguntza-materiala bezala. Ariketak ordenagailu-pantailan egin zitezkeen eta irakasleari pasa ziezazkioketen gero, e-postaz edo ‘pintxoz’.

euskarakoldo_21

Ariketak zuzentzeko irakasle batekin edo euskara aldetiko pertsona egokiarekin kontatzeko zekarren beharra eragozpena zen eta haiek ‘ariketa autozuzengarri’ bihurtzeko posibilitatea bururatu zitzaion egileari:

Horrela irakasleek ‘erreminta’ bat zeukaten beren ikasleek, era autonomoan baina bere gainbegiratzean, ikasgelako haien ordenagailu pertsonalean praktikatzen joan zitezen, proposatutako edukiak asimilatu arte. Eta ariketak arbel digitalean proieka zitezkeen ere ahoz egiteko.

euskarakoldo_24

Ikasleek eta beren familiek baliabide bat zeukaten ere klasean emandako materia etxean errepasatzeko edo lehen ez asimilatutako kontzeptuak finkatzeko.

Eta azkenean, arrazoi desberdinengatik, euskararen ikasketa alde batera utzi behar izan zuten, baina interesa izaten jarraitzen zuten beste pertsona batzuek beren etxeetan eta ordutegi-loturarik gabe harekin jarraitzeko aukera aurkitzen zuten.

‘Erabiltzaile’ desberdinak uzten joan diren iruzkinen arabera, hiru helburuak betetzen ari direla dirudi:

— Familia baten aita: “Hola Koldo. Hace tiempo que estaba buscando en internet una página como la tuya. Tengo que ayudar a mis hijas con el Euskera (yo desgraciadamente no lo estudié siendo crío) y no había encontrado nada parecido.
Es bastante fácil de seguir, muy didáctica y práctica. Además con los ejercicios tipo test que planteas y el sistema de puntuaciones de los mismos ayuda a motivar a los críos a sentarse delante del ordenador a practicar ejercicios”.
Enhorabuena por tú trabajo!!!!!!”

euskarakoldo_25

— Irakasle bat: ”Kaixo eta zorionak: Zelako lana egin duzun! Euskera irakaslea naiz eta iruditzen zait zure bloga oso ongi dagoela. Egin behar nuen horrelako zerbait nire gurasoentzat. Baina jarriko dut link-a zure blogera. Eskerrik asko zure lana konpartitzeagatik”.

— Adineko langilea: “Kaixo Koldo: Soy un chaval de 50 años que por motivos de trabajo tengo que aprender euskera y que por un motivo u otro no puede asistir a un euskaltegi o similar. Llevo un tiempo con tu programa y he de decirte que estoy realmente encantado. No hay nada parecido en la red y a otros “colegas” de profesión se lo estoy recomendando. Espero escribirte dentro de poco en euskera y de verdad gracias por tu trabajo”.

euskaratestak_a

Ikasle bat: “Hola Koldo: Llevo buscando una página así durante mucho tiempo, necesito el euskera para estudiar apenas entiendo lo que me dicen en la clase (parece que te hablan en Chino) y esta página es genial. Sigue así”.

Gure zentroko irakasleak lehen erabiltzaileak izan ziren eta haiek izan dira ‘sendia’ osatzen joan diren beste aplikazio batzuen bultzatzaileak (‘power-point’-ak,‘azterketa autozuzengarriak’…). Koldok dioenez, «Haiek ‘erru’-partea dute honetan guztian».

Azkenaldian ‘Euskarakoldo sendia’ hazi da euskara-edukiak mugikorrean (nahiz eta ordenagailuetan edo tabletetan ere egin daitezkeen) errepasatzeko aplikazioarekin, zeinen berria eman genuen («Euskarazko testak«, http://euskaratestak.blogspot.com.es/). Bertan ariketak ‘test’ bezala edo ‘jolas’ itxuran egin daitezke.

Beste albiste berri baten izenburuak zionez, ‘Barakaldo Salestarrak: Eskola Berritzailea eta Barne-hartzailea’ da.
.

Frantzisko aita santuak Turkiarako bere bidaiaz hitz egiten du

«Hainbeste iheslariren harrera eskertzen diet  Turkiari eta salestarrei


.
papa_refugiados

«El último encuentro —que ha sido bello y también doloroso—, el último encuentro fue con un grupo de chicos prófugos, huéspedes de los Salesianos. Era muy importante para mí encontrar a algunos prófugos de las zonas de guerra del Oriente Medio, tanto para expresarles mi cercanía y la de la Iglesia, como para poner de relieve el valor de la hospitalidad, en la que también Turquía se ha comprometido mucho. Agradezco una vez más a Turquía por esta hospitalidad con tantos prófugos y agradezco de corazón a los salesianos de Estambul: estos salesianos, trabajan con los prófugos, ¡son buenos! También he encontrado otros padres, un jesuita alemán y otros que trabajan con los prófugos; pero ese oratorio salesiano de los prófugos es una cosa bella y es un trabajo escondido. Agradezco tanto a todas esas personas que trabajan con los prófugos. Recemos por todos los prófugos y refugiados, y para que sean removidas las causas de esta herida dolorosa».

.
(Frantzisko aita santuaren hitzak, Erromako San Pedro plazan, abenduaren 3ko audientzian)
.
Bere azken egunean Turkian, Frantzisko aita santua Istanbulgo ordezkaritza pontifikaleko Lorategira joan zen, han hiri otomandarreko komunitate salestarrak hartzen dituen herri desberdineko babestutako nerabeekiko elkartzea izan zuen.

Salestarrak Turkian

Aita santuarekin bildutako nerabeak salestar zentroetan hartutako 600 iheslarien parte dira. «Beren beharrei erantzun nahi diegu. Mutil hauek kalean ez ikusteko, haiek biltzea eta eskola pixka bat egitea erabakitzen dugu”, adierazten du Andrés Calleja espainiar salestarrak elkarrizketa batean, iheslariekin lanean ekinda. Calleja-k dioenez, ez direla umeez eta gazteez arduratzen soilik, baizik eta haien familiez ere, poztasuneko eta konfiantzako giroan: “Honek etorkizunerako prestatzen dituela sentitzen dute haiek eta itxaropena ematen diela, geroaldi ederrago batera irekitzen dituela”.
.

DBHko 4. maila: “Kultura-Ekintzailearekiko Sentsibilizazio Programa»

cedemi_1

.
Ikasturte honetan, DBHko 4. mailako ikasleak Inguralde-k hezkuntza-zentroei eskaintzen dien “Kultura-Ekintzailearekiko Sentsibilizazio Programa»-n hartzen ari dira parte.

Programa barruan, beren geroaldi-erabakietako ekimen-hartzea bezain garrantzitsuak diren gaien gainean hausnartzeko denbora eta baliabideak eskaini nahi dizkiegu gure ikasleei.

“Ingurunearen bilakaera azkarrak, konpetentzia hazkorrak (…) berrikuntza egiten dute ezinbesteko posizio hobearen iturri bezala” (MCC-etako Liburu zuria). Gure ikasleek jadanik lan egin behar dute gako hauetan eta proposamen honek seguru begirada aldatzen lagunduko digu, edo gaurko “begiratzeko era” lortzen, adin goiztiarretik.

Hona hemen Programaren helburu batzuk:

— Kultura ekintzailea sustatzea.
— Balio ekintzaileak bultzatzea: behaketa, sormena, ekimena, erantzukizuna, erabaki-hartzea, konfiantza, talde-lana.
— Emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzea.

Lehen jarduera bezala eta jakinaren gainean jartzeko, CEDEMI-instalazioetarako bisita izan dugu. Han duela urte ‘Bizkaiko Labe Altu’-en Ilgner ‘azpiestazio’ elektrikoa barnean hartzen zuen eraikin honetako iraganaren eta orainaren gainean gehiago pixka bat ezagutu ahal izan dugu. Oraindik sorgailu haietako bat mantentzen da barnean. Dakigunez gero, gaur enpresa teknologikoko inkubagailu bihurtu da.

Programa honen gainean informatzen joango gara web-orri honen bitartez.

Unai Agirre
DBHko 4. mailako Teknologia-irakaslea

Barakaldo Salestarrak: Eskola Berritzailea eta Barne-hartzailea


.

sortegi_11Ikastetxeko Hezkuntza Berriaraz Sendotzeko Programa (HBSP)-ren arduradun akademikoek SORTEGIA proiektua aurkeztu dute Barakaldoko ‘Berritzegune’-an.

Azaroak 13, ostegunean, Barakaldo Salestarrak ikastetxeko Orientatzaileak eta HBSP-ko irakasle buruak, Zuzendari Pedagogikoak lagunduta, orduan ‘Berritzegune’-en presente zeuden Barakaldoko itunpeko eta publiko zentroen zuzendariei, gure ikasleen heziketa osoaren alorreko proiektu Berritzaile gehiago bat den bezala, ikastetxean garatzen dugun Hezkuntza Berriaraz Sendotzeko Programa (HBSP) azaldu zuten.

Azalpenean, ikasturte honetan zehar Barakaldoko Bigarren Hezkuntzako Zuzendari-Mintegian burutzen ari den Praktika Onetako Programa barruan eginda, Mikel Alvira-k guk SORTEGIA izena ematen diogun HBSP honetan egunero gauzatzen diren eraginen ikuspegi orokorra eskaini zuen.

Gure SORTEGIA-ren helburu nagusia DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleen behar espezifikoei baliozko erantzun erabilgarria ematen lortzea da, pertsonalizatutako arretaz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Barne-hartzeko ardatz estrategikoarekin bat eta hura salestar aiurri nabariaz aberastuz. Azalpenaren ondoren, Daniel Ramos-ek eta Fernando Markina-k, Mikel-ekin batera, Zuzendariek Proiektuaren gainean egindako galderak erantzun zituzten. Proiektua osorik zeuden guztiek oso positiboki balioetsita izan zen.

 (Gure SORTEGIA-ri buruzko argibide gehiago, lehengo ikasturteko blog-ean)
.

—————- sortegi_12 sortegi_12

 

Eskola-Batzordea: Berriztatze-prozesua amaitu da


.

Ikastetxeko Eskola-Batzordea berriztatzeko prozesua bukatu da.

.
Eskola-Batzordearen kide izateko hautagaien behin betiko zerrenda aurreko egunean argitaratu ondoren, azaroaren 13an ospatutako Hauteskunde-Batzordearen bileran, sail bakoitzaren hautagai-kopurua betetzeko postuen kopuruarekin bat datorrela egiaztatzen da. Beraz, bozketarik ez egitea eta proposatutako hautagai berriak Eskola-Batzordearen kide aldarrikatzea erabakitzen da.

Hauteskunde-Batzordearen osatzeko zozketaren akta

Hauteskunde-Batzordearen 1. bileraren akta

Eskola-Batzordearen berriztatze prozesuaren egutegia

Hauteskunde-Batzordearen 2. bileraren akta – Autagaien zerrenda

Hauteskunde-Batzordearen 3. bileraren akta – Autagaien behin betiko zerrenda

Hauteskunde-Batzordearen 4. bileraren akta – Ordezkari-jakinarazpena

Hauteskunde-Batzordearen 4. bileraren akta – Kide berrien jakinarazpena

Aita Santuak On Bosco ohoratuko du Torinon


.
Papa
Frantzisko, Aita Santua, Torinora joango da bisitan ekainaren 21ean eta San Juan Bosco ohoratuko du, honen jaiotzaren berrehungarren urteurrenagatik.

Frantziskok, Aita Santuak, gaur, azaroak 5, Vatikanoko asteazken guztien audientzia orokorrean, fideletako milen aurrean, zera jakinarazi du: datorren 2015eko ekainaren 21ean Torino bisitatuko duela «Izara Santua beneratzeko eta san Juan Bosco ohoratzeko, honen jaiotzaren berrehungarren urteurrenean».

.

Berriaren xehetasun gehiago irakurri ‘donbosco.es‘ web-ean.

.

Salestarrak ebolaren gunean


.
misioneros_ebola_1
Emilio Hernando-k, salestarrak, misiolari lana garatzen duen tokian, Ginea-Konakryn, ebola nola egiten duen aurrera azaltzen du gutun-irekita batean.

Ebolaren gunean, lau salestar espaniarek egiten dute lan gaur egun; hiru, Bilboko gure aspaldiko inspektoriakoak (Emilio Hernando, Burgosekoa, Antonio Gutiérez, de Santanderrekoa, eta José Ramón Guinea, Deustukoa, nahiz eta Araban jaioa).

Emilio Hernando Conakry hiriburuaren salestar komunitatean bizi da, eta donbosco.es webeak argitaratzen duen gutun-ireki batean, zera adierazten du: «las tres comunidades salesianas de Guinea (Siguiri, Kankan, Conakry) están preocupadas e inquietas por el progreso de la epidemia hemorrágica del virus del ébola en el país.

En estos momentos nos encontramos en un recrudecimiento de la epidemia en las zonas urbanas y rurales. En Conakry cada día se dan más casos de enfermos y de muertos por causa del ébola.

Una parte de la población se empeña en decir que es una cuestión política o bien que se trata de un virus importado por los blancos, o que el virus no existe, que es una pura invención, brujería o envenenamiento».

Eta aurrera eramaten ari diren ekintzak azaltzen ditu.

Irakurri gutun osoa donbosco.es webean

Alkohol-kontsumoa adingabeen artean saihesteko mugikorreko aplikazioa


PASAPORTE2
.

‘On Bosco’ Gazte Zentroen Konfederazioak APP bat garatu du alkohol-kontsumoa adingabeen artean saihesteko.

‘On Bosco’ Gazte Zentroen Konfederazioak adingabeek alkohol-kontsumoaren aurrean jasotzen duten presio soziala txikiagotzera fokuratutako erreminta bat diseinatu du. Hau APP bat da, non jokalariek ‘Misio’ desberdinak, dibertigarriak, gainditzen saiatu behar dituzten zigiluak metatuz, zeintzuek pasaporte birtuala osatzea baimentzen duten, ‘%0 Pasaportea’.

Heziketa ez formaleko gunetan bereziki (gazte zentroetan, aisialdi-elkarteetan, etab.) taldean gozatzeko pentsatuta dagoen aplikazioa, hausnartzea eragingo die jokalariei inguratzen zaien eta aisialdi osasungarriagoaz gozatzea baimenduko dituzten alderdi positiboen gainean. «Dibertitzeko ez da beharrezkoa alkohola kontsumitzea, %100 dibertsioa izan dezake %0 arriskuarekin».

Android gailuetarako aplikazioa eskuragarri izango da, asteburu honetatik aurrera, GOOGLE PLAY-en. ‘Pasaporte 0%’ bilatuz aurki daiteke.

(Irakurri berri osoa ‘donbosco.es’ webean)