24 - 11 - 2024

Batxilergoko 1. eta 2. mailak: Laborategiko praktika (argazkiak)

Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleek Biologia-laborategiko praktika bera egin dute.

.
diseccion_1

Bi kasuetan arkume-entzefalo baten disekzioa egin dute, klasean ikusitako teoriaren alderdi nagusiak ikasi ahal izateko.

.

flickr_2

Ver el álbum de fotos en Flickr

.
.

Haur Hezkuntzako 5 urtekoak Galdames-eko ‘Areitz Soroa’-ra txangoan

Martxoaren 4an, ostirala, Haur Hezkuntzako 3. mailako umeak Galdames-eko ‘Areitz Soroa’ Baserri Eskolara joan dira txangoan.

.

areitz_1

‘Areitz Soroa’ Baserria ohi ez bezalako lekua da umeek ederki pasatzeko eta gauza-piloa ikasteko. Moeta desberdineko animaliak daude, laztantzeko eta jaten emateko, irina urarekin oratzen dute gero ogia egiteko, sagarrak zukutzen dute, gero oso zaporetsuak edaten dute zukua egiteko, haiek egin baitute…

(Argazkiak beste ikasturte batekoak dira)

Sendotzak Barakaldo Salestarretan (argazki gehiago)

Joan den otsailaren 26an, larunbata, Bilboko Gotzaiaren, On Mario-ren eskutik, Barakaldoko gazte-talde ugari batek Sendotza sakramentua hartu zuen San Jose elizan. Haien artean, Barakaldo Salestarrak-eko zazpi neska-mutil.

.
confirmaciones_2016

Gazte-talde batek gaur egun konpromisoa hartzea berri bat da.
Haiek bere bizitzarekiko konpromisoa hartzea berri handia da.
Eta haiek bere bizitzan kristau-konpromisoa hartzea, berri hunkigarria.

Ba hauxe izan da Barakaldo Salestar komunitateak larunbat honetan bizi izan duguna. Gure presentziako 7 gaztek pauso bat eman dute aurrera eta berritu egin dute duela urte beren gurasoek eta aitabitxiek haiengatik egin zuten konpromiso kristaua: Sendotza sakramentua jasotzea erabaki dute.

Haiek guztiek bere hazkunde eta heltze kristauaren prozesua bizi izan dute JÓVENES 88 GAZTEAK elkartean. Haiek guztiak TRIKI-tik pasa dira, eta haietako asko laguntzen ari zaizkie txikiagoei ea, egun batean, hauek ere pauso bat aurrera ematea erabaki dezaten eta hauxe esan: nik ere Jesusek proposatzen duen maitasuneko bidea jarraitu nahi dut.

Maitane, Andrea, Pablo, Jone, Oihana, Meritxell, Xandra, zuek guztiontzat gure zoriona, gure esker ona eta gure otoitza.

(Testua: Julio Higelmo, Barakaldo Salestarrak-eko Pastoraltza ardurduna)
.


.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Batxilergoko 2. mailako Artearen Historia bloga

Ongi etorri blogera!

(Blogean sartzeko, sakatu irudiaren gainean)

aracne_1

Batxilergoko 2. mailako Artearen Historia taldeak «Los diez hilos de Aracne» izeneko bloga sortu du.

.

«Este blog recibe el nombre de Aracne, quien, convertida en araña por la diosa Atenea, estaba destinada a tejer y tejer y tejer. Así, este blog ha sido tejido analizando las obras más relevantes de la historia del arte, ofreciendo un espacio único, una singular propuesta orientada no sólo a los estudiantes de arte sino a cualquier persona que sienta curiosidad por este mundo o sienta interés por aprender a ‘mirar’».

“El verdadero misterio del mundo es lo visible, no lo invisible”. Oscar Wilde.

(«Los diez hilos de Aracne» blogaren aurkezpenetik)

Ongietorria ematen diogu blog berri honi. Ikastetxeko irakasle eta ikasleen kreatibitate hezigarria erakusten baitu honek; kasu honetan, Natalia PEDRERO TEJADA irakaslearena eta Artearen Historia bere taldeko kideena.

Blog honek ezaugarri berezia du: menuaren aukeren gainean sakatuz gero, aurkezteko era desberdinak eskaintzen ditu.

.

———————— aracne_2 aracne_3 aracne_4

.

DBHko 2. mailako Haitz Beltzetarako bisitaren argazkiak

Otsailaren 16an eta 18n, bi taldetan, DBHko 2. mailako neska-mutilak Haitz Beltz-etara joan ziren bisitan, historia eta zientzia aldetatik interes handia baitauka.

.

———————— pnegras_2A_0 pnegras_2B_0

.

flickr_2

Ikusi 2. A mailako album osoa Flickr-en

.
.

flickr_2

Ikusi 2. B mailako album osoa Flickr-en

.
.

Lehen Hezkuntzako 3. maila – Kontzertu didaktikoa

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Barakaldo Antzokira joan dira ‘Kontzertu didaktikoa’ entzutera.

.

banda_musica_11

– Maila: Lehen Hezkuntzako 3. maila

– Eguna: Ostegunean, Otasilak 25

– Lekua:  Barakaldo Antzokian

– Hasiera ordua: 10:00etan.

– Itzulerako ordua: 11:00etan inguruan.

.
.

Batxilergoko 1. maila: Laborategiko praktika berri bat (argazkiak)

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia-laborategiko ikasturte honetako 5. praktika egin dute.

.
saponificacion_2

Bosgarren praktika honetan, lehen mailako ikasleek xaboi bat egiten dute etxetik ekarritako olio birziklatutako batetik lortutako gantz-azidoen saponifikazio erreakzioaren bitartez.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Oraingoan, DBHko 2. mailarako ‘Haitz Beltzak’ (Zuhaztieta)-rako bisita

p_negras_1
.

DBHko Natura-Zientzia departamentuak 2. mailako ikasleentzako ere irteera kulturala eta zientífikoa prestatu zuen.

DBHko. 2. mailako B taldekoak otsailaren 16an, joan dira.

DBHko. 2. mailako A taldekoak, otsailaren 18an.

Jarduera Zuhaztieta-ko ingurunea ezagutzean zetzan. Hau meatze-lekuen artean nagusia da eta berak Euskadiko industria astuna eragin eta inguralde honetako ondasun-ekoizpenari ikaragarri lagundu zion.

Ustiapen honen ondorio, migrazio-fluxua kausatu zen eta gaur egun apurka gainditzen ari den ingurumen-erasoa.

Datu sozial eta historikoak izan ezik, Euskadiko hain leku enblematiko honen alderdi biologikoak ezagutzeko abagunea izan dute.

.

———————— p_negras_2 p_negras_3 p_negras_4
—- p_negras_5 p_negras_6 p_negras_7

 

Batxilergoko 1. maila: Urduñako elkarbizitza

Ikasturteko bigarren ebaluazioko azterketak bukatuta, otsailaren 18an eta 19an, Batxilergoko 1. mailako ikasleak Urduña aldera joan dira elkarbizitza eta kristau balioak indartzeko asmoz.

.
orduna_001
.

Egun hauetako helburua zera zen: beharrezkoak diren ingurune eta momentu egokiak lortzea, elkar eta bakoitzak bere burua hobeto ezagutu ahal izateko.

Ikasleek tutoreak eta beste irakasle batzuk izan dituzte lagun.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Haur Hezkuntza – ‘Zein da nire izena?’ antzezlanaren bideoa

Otsailaren 16an, Haur Hezkuntzako ume guztiak Barakaldo Antzokira joan dira ‘Zein da nire izena?’ dantza eta musika-antzezlana dastatzera. Hemen duzue bideo-laburpena.

.

————————————————

.

Haur bakoitzaren identitatea bidean zehar umotuko da eta bere izena abiapuntua izango da soilik. Edozer gauza edo edozein pertsona izaten jolasten gara, eta dibertigarria da…

Sofa trena da, alfonbra bat ispilu bihurtuta, mugitzen den soropil-mendi bat, mitxoleta-lanparak eta zu eta ni! Zein da zure izena?… Bai, zu, nola duzu izena?… Badakizu zer?… Ez duela axolarik zein den zure izena, zurekin jolastu nahi dut soilik.

Haurrak mugimenduarekin lotutako hizkuntza igarriko du eta honek, argiarekin eta musikarekin elkartuta, ikusle txikia familia-giro atseginean murgilduko du.

(Antzezlanaren propagandatik – DA.TE Danza)
.