24 - 11 - 2024

DBHko 3. maila: Laborategiko praktika berri bat (argazkiak)


.

DBHko 3. mailako ikasleek ikasturte honetako Laborategiko beste praktika berri bat egin dute. Pipeatzen izeneko praktika honetan laborategian likido maneiua egiteko pipeta eta udaretxoa erabiltzen ikasi dute.

.
pipeando_3

flickr_2

Ikusi 3. A malako argazki-albuma Flickr-en

.

flickr_2

Ikusi 3. B mailako argazki-albuma Flickr-en

.
.

Baratze 2016: Lehenengo berriak


.

Javi Ramos-ek, Lehen Hezkuntzako Koordinatzaileak, lehenengo berriak eta argazkiak bidali dizkigu Baratze 2016-tik.

.

Lehen eguna gaindituta. Denok topera gozatuz. Bai laugarrenekoek, bai seigarrenekoek, piloa gozatu dute beren tailerretan. Oraingoz, haiek ere janariaz gozatzen ari izateak dirudi. Orain «Cola Cao» unea datorkigu, dutxa eta ohera. Denok gaude izugarri.
Irakasle guztien agur bero bat.

.

———————– baratze_2015_1 baratze_2015_2
baratze_2015_3 baratze_2015_4

.

Batxilergoko 1. maila: Laborategiko praktika berri bat (argazkiak)

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia-laborategiko beste praktika bat egin dute.

.
microscopio_1B

Lehenengo mailako ikasleen laugarren praktika hau ‘Mikroskopia‘ praktika bat izan da.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Beren seme-alabari lehen Smartphona opari egin berria dioten gurasoentzako aholkuak


.

  Jada 10 urteko umeen %25 baino gehiagoak telefono mugikorra dauka. Beren gurasoen opari bezala gehiengoa.

Beren umeei telefono mugikor bat opari egiten dioten arrazoi nagusia gurasoen berezko lasaitasuna da. Hala ere, nola kudeatu umeek egiten duten gailuen erabilera?.

El País-eko artikulu batek gai honen gaineko iritzi batzuk eskaintzen ditu.

 «Niños y smartphone«

.
.

On-line jarduerak, eskola-egunetan ere bai

Eguneko edo asteburuko ‘hutsarteak’ une egokiak dira gure seme-alabek, era lasaian, eskola-jarduerak indartu edota handi ditzaten.


on-line-eus

Oporretan zehar, hasierako mailetatik Batxilergora arte erabil daitezkeen oso gai desberdinetako On-line Jarduera selekzio bat eskaini dizuegu. Guraso batzuek ikasturtean zehar erabili nahi izan dituzte eta gure webean haiek aurkitzea kostatu zaie.

Sarbidea zuei edozein mementoan errazteko, esteka jarri dugu ‘Sendiak’ menu nagusiko atalean (webaren lehen lerroan).

Salestar Laguntzaileen ‘Proiektu izarra’

Urtero bezala, Barakaldoko Salestar Laguntzaileek ‘Proiektu izarra’ aukeratu dute. Hari joango dira beren jarduera solidarioetan jasotzen dituzten ekarpen guztiak.

.

Aurtengo ‘Proiektu izarra’ Honduras-eko Tegucigalpa eta Comayagüela-ko kolonia eta auzo marjinaletako arrisku soziala altuan dauden gazteentzako Heziketa formal ordezko programaren inplementaziora doa zuzenduta.

proyecto_2016
(Pulsar sobre la imagen para leer y/o descargar en PDF)
.

Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailak: ‘Baratze’ko 2016ko egonaldia


.

Bazen behin, zaratatik urrundutako itsasbazter eder bat. Toki liluragarri hau Gernikako erreka, hondartza, ibai, mendi, baso, itsasadar eta padurez inguratuta zegoen.

Urdaibai izenez ezaguna, Bizkaiko kostaldean kokatutako Biosferako Erreserba zen, herrialde honen harribitxia. Bertan zuhaitz mota ezberdinez betetako basoetan hegazti eta animalia asko bizitzera gelditu ziren. Inguru horretara hurbiltzen zirenak harrituta itzultzen ziren. Hala ere, naturak eskainitako altxor honetaz gehien gozatzen zutenak Oxinako haran txikira gerturatutako haur guztiak ziren.

Ezkututako Oxinako kubeta horretan Baratze izeneko baserria zegoen. Urtero bertaratutako milaka lagun abentura zoragarriak bizitzera etortzen ziren. Lurra lantzen eta etxe-abereak zaintzen irakasten zizkieten bitartean, jolasean, dantzan, korrika eta kantuka besteekin elkarbizitzen ikasten zuten.

Hau guzti hau izango dute gozatzeko Lehen Hezkuntzako 4. eta 6. mailetako gure umeek, hilabete honen 7tik 9ra arte. Zelako inbidia!…

IRTEERA:
—-♦ Eguna: 2016ko urtarrilaren 13an
—-♦ Ordua: 9:00etan, jolaslekuan.
ITZULERA:
—-♦ Eguna: 2016ko urtarrilaren 15ean
—-♦ Ordua: 17:00etan inguru.

.

.
.
.
.
.

Kanpaina solidarioa: ‘Beningo umeentzat janaria’ 2015

Ikastetxeko  Pastoraltza Taldeak 2015eko bere kanpaina solidarioa aurkezten du, zehazki
  ‘Beningo umeentzat janaria’.


.
Benin_4

«Foyer Don Bosco» proiektuei buruzko berri gehiago lortzeko, sakatu hemen.

.

Batxilergoko 2. maila: Kimika praktika

Batxilergoko 2. mailako ikasleek ikasturteko Kimika 1. praktika egin dute. Hau ozpin komertzial baten garraztasuna zehaztean etzan da (% azido azetikoan).

.
quimica_2B
Ariketan base batekin azido baten neutralizazioa egiten da ozpinean % azetiko zehazteko.
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Lehen Hezkuntzako 1. maila Izenaduba Basora bisitan (argazkiak)


izenaduba_2015_1

Izenaduba Basoan Olentzero eta bere lagun guztiak bizi dira; bertan haurra da protagonista, eta mundu magikoa ezagutzen du.

Olentzeroren Etxean umeek, joko elkarreragileen eta teknologia berrien bitartez, ingurune magikoko batean mitologia- eta naturari buruz ikasten dute. Hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak, ostiralean, abenduaren 18an.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.