17 - 02 - 2026

‘Joven Impresión’ enpresak jakitera ematen du bere proiektua

‘Joven Impresión’, gure ikastetxeko DBHko ikasle-talde batek eratutako enpresak komunikabide batzuen jakingura eta arreta sortu ditu.


(Artikulua irakurtzeko, sakatu irudiaren gainean)
joven_impresion_3

Barakaldo Digital egunkariak, ‘Estudiantes de Salesianos crean una cooperativa para aprender sobre tecnología e innovación’ izenburu duen artikulu luze batean, ‘enpresak’ lortu nahi duen helburua adierazten du. Halaber, haren hasiera, funtzionamendua eta barruan sortu diren departamentuak zahazten ditu. Xehetasunak ere; zuzendaritza-taldeko kideei haien etorkizuneko interes profesionalez galdetzea, adibidez.

(Artikulua irakurtzeko, sakatu irudiaren gainean)
joven_impresion_4

‘Santiago Nagusia’ gure Salestar inspektoria-ko web-orriak ere gurean agertu zen artikulua argitaratu du. Puertollano-tik, La Mancha hegoaldean, A Coruña edo Iruña-raino, jada dute berri gure ikasleen jarduera ekintzaile hori buruz, beti Unai Agirre haien irakaslearen bulkada, arnasa eta gainbegiratzearekin.

.

Lehen Hezk. 3. mailakoak, Guggenheim museorako bisita

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Guggenheim museora joan ziren bisitan.

.
Guggenheim_3EP
guggen_3b
.

‘Joven Impresión’-en kideak Tele7-n

‘Alumnos de Salesianos de Barakaldo crean una empresa con el asesoramiento de Inguralde’ izenburuarekin Tele7 kateak ‘Joven Impresión’ taldeko lau kideri egindako elkarrizketa igortzen zuen atzo, hilak 18.

.

————————————

.
.

‘Agur, faraón’ gure ikastetxeko taldeak Barakaldo-Erdiguneko inauteri-desfilean irabazi du

carnaval_1
.

‘Agur, faraón’, gure ikastetxeko taldeak hirugarren aldiz lortu du Barakaldo-Erdiguneko inauteri-desfileko lehen saria.

.

Kuadrilla honek, ikastetxeko guraso eta ikasle adoretsuek eratuta, jada lehen saria irabazi zuen 2013an, Asterix eta Obelix-en herrixka osoarekin, eta 2014an Iraultza Frantziarra antzezten. Aurten ere epaimahaiaren iritsia lortu du Egipto faraoniarraren bere antzezpenari esker. Hiru urteotan, tramankulu onenerako aintzatespena merezi izan du gainera. (Ikusi joan den urteko berria eta 2013koa)

On Bosco jaiko ‘Azokatxo solidarioan’ jasotako diru bezala, sari hau (1.600 euro guztira) Angolako Cateteko «Kaleko umeentzako Harrera-Etxea» proiektuaren errealizaziora laguntzen du. (Proiektu honen gainean gehiago irakurri)

.

——————————–

(Barakaldo Digital-en argazkiak)

Inauteriak ikastetxean (argazkiak)

Haur eta Lehen Hezkuntzako umeek Inauteriak ospatu dituzte ikastetxean. Lehendabizi, desfilea kiroldegian eta geroago, txokolatada jangelan.

carnavales

flickr_2

Ikusi talde-argazkiak

.

flickr_2

Ikusi desfilearen argazkiak

.
.

Gaur arratsaldean: «El Caserío» zarzuela

‘Cuadro Artístico Don Bosco’ taldeak 30 urte betetzen ditu eta, izena ematen dionaren Jaiotzaren Berrehungarren Urteurrenean, “El Caserío” zarzuelaren mosaiko bat eskaintzen digu.

Otsailaren 15ean, 19:00etan, Barakaldoko Salestar Ikastetxeko Aretoan. (Sarrera doan).

Herriko melodiak jasoz eta esamolde melodiko eta erritmiko tradizionaletatik beste berri batzuk sortuz, Jesús Guridi-k, “El Caserío”-ren egileak nekazari eusko herrixkako, alegiazko Arrigorri-ko bizitza tradizionala erakusten du, XX mendearen hasieran. Garaiko pertsonaia tipikoak bizi izandako leku idilikoa da: indiano aberatsa, apaiza, alkatea, idazkaria, tabernaria, pilotaria, morroia… Jaraunspen-arazoaren inguruan erdiratutako bilbeari maitasun-istorio klasikoa eta zarzuela guztiaren ohiko saio komikoak batzen zaizkio.

(Esku-programa PDF-en ikusteko edota jaisteko, sakatu irudiaren gainean)

caserio_1

 

Lehen Hezk. 4. B-koak, Guggenheim museora bisitan (Argazkiak)

Lehen Hezkuntzako 4. mailaren B taldeko ikasleak Guggenheim museora joan ziren bisitan otsailaren 3an. Bertan arte-tailerra egin zuten.

.
——————————

.

flickr_2

Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

Lehen Hezkuntzako 2. mailako A MercaBilbao-ra joan da bisitan

Pasa den ostegunean, urtarrilaren 29an, Lehen Hezkuntzako 2.A kurtsoko ikasleak Merkabilbaora joan ginen.

.

mercabilbao_2015_1
Han zer den Merkabilbao bideo batean ikusi ondoren, buelta bat ematera joan ginen. Nola gordetzen diren fruituak eta barazkiak, postuak, hozkailu erraldoiak ikusi baita sentitu ere egin genituen. Eta bi kilo laranja oparitu zizkiguten.

Gero, arrainaren txanda etorri zen. Zenbait gauza ikasi genuen arrain freskoari buruz, eta arrain zuria eta urdina ezberdintzeko. Ondoren, amantala eta eskularruak jantzi eta garbitu, eskamatu eta begiratu lehen azaldutakoa.

Azkenik, arrain pintxo goxoa eta fruitu zukua eskaini zizkiguten.

Egia da, Merkabilbao pil-pilean ikusteko, hobe da goizeko 6etan joatea; baina ordu horretan ondotxo egoten da ohean.
.

 

flickr_2

Ikusi argazki guztiak Flickr-en

.
.

Batxilergoko 1. maila: ‘Lurra zapalduz’


.

Joan den asteartean, otsailaren 3an, bisita berezia izan genuen. Pablo Ramón Rodríguez-ek, ingeniari eta UPONOR enpresa finlandiarraren nazio-arduradun, gure ikastetxeko ikasle ohiaz gain, Batxilergoko 1. mailako ikasleei bere esperientzia profesionalari buruz hitz egin zien.

.

Pablo Ramón (1) Pablo Ramón (2) Pablo Ramón (3)

.
Azken bi urteetan, Pablo izan da tamaina-proiektuak egiteko arduraduna Filipinetan eta Vietnamen, beste herri batzuen artean.

«Lurra Zapalduz» izenburua zuen bere hitzaldiko interesgarriena entzuten ari zitzaion jende gaztearengan adorea eta motibazioa sarrarazten saiatzea izan zen. Erantzukizunaren eta koherentzia etikoaren garrantzia, hainbat hizkuntzatako prestaketaz gain, izan ziren gure gonbidatuak, zeinek bere betetze profesionalean estilo salesianoa inoiz alde batera utzi ez duenak, behin eta berriz azpimarratu zituen beste alderdi batzuk.

Lehen Hezkuntzako 3.-6. mailak, ”Cyrano de Nueva Orleans” Barakaldo Antzokian

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.mailarako ikasleek antzerti bat ikusiko dute Barakaldo Antzokian

.
foto-espect-1755

teatro_3-4
teatro_5-6