8 - 09 - 2025

Lehen Hezkuntzako 5. maila: Kutxaespazio-ra bisitan


kutxa_espacio_1
Eureka Zientzia Museoa gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da.

Eureka Zientzia Museoak informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

Eureka Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria.

Hara joango dira bisitan Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak ostiralean, abenduaren 4an.

.

Guraso eskola: «Gure seme-alaben heziketa eta prebentzio sexuala»


.
sexualidad_4b

DBHn eta Batxilergoan seme-alabak dituzten sendiak.

«Gure seme-alaben heziketa eta prebentzio sexuala”

Daniel Ramos y Amparo Mazorriaga (OSAKIDETZAko teknikaria).

.
Gaur, abenduak 3, ikastetxeko 14 aita-ama Daniel Ramos, Barakaldo Salestarrak-eko Orientatzailearekin, eta Amparo Mazorriaga, erizaina eta OSAKIDETZAko eskola-osasuneko teknikariarekin, elkartu dira batera hausnartzeko haien seme-alaba nerabeen heziketa sexualaren eta area honetako arriskuen aurkako prebentzioaren gainean

Bilera elkarrizketa animatuan igaro da, Amparok aurkeztu dituen dokumentuek eta testuek lagunduta, eta familien beldurrez eta prebentzioez hitz egiten zentratu da. Halaber gai honek gurasoei planteatzen dizkien galderei argi pixka bat ematen ere saiatu da.

Gehiago sakontzeko eta partekatuz hausnartzen jarraitzeko, gai beraren gaineko saio gehiago egin daitezela izan da parte-hartzaileen batzuen (nahikoen) proposamena.

.

——————– sexualidad_1 sexualidad_2 sexualidad_3

.

Gurasoentzako mintegia


.
Joan den azaroaren 30ean, Barakaldoko Udalaren Euskara arloak eta gure ikastetxeak elkarrekin antolatuta, eztabaida foro bat burutu zen gure ikastetxean bertan.

.
Horren helburua hauelako zalantza uxatzea zen: «Zailagoa izango ote da nire umearen ikas-prozesua euskaraz ikasi behar izateagatik? Nola lagundu ahal izango diot? Eskolan egingo duenarekin nahikoa izango da?…» eta estrategiak eta baliabideak eskeintzea.

Hamaika aita-amak bildu ziren Ana Gartzia-rekin –Barakaldoko Berritzeguneko Normalkuntzarako Aholkularia–, berbaginarekin Ainhoa Lasa –EHUko irakaslea– eta Eduardo Ugarte-rekin, gure Ikastetxeko Euskara Teknikaria.

Galdera asko egin ziren, eta giro atseginez euskararen inguruan gurasoek aurkezturiko zalantzak argitzen saiatu zen, gero haiek seme-alabei laguntzeko eta, batez ere, euskara laket izan dezaten, ohiko hizkuntza normal ere ikus dezaten.

.

——————— aitamak_3 aitamak_5

Abendualdiko elizkizunak

Barakaldo Salestarrak-eko ikasleek Abendualdia hasten dute ikastetxeko elizan etapaka egindako elizkizunekin.

.

Lehen Hezkuntzako 3. B maila: Asteburua Sukarrietan

Joan den urriaren 17 eta 18an, Lehen Hezkuntzako 3. B maila-ko umeak Sukarrietan ibili ziren asteburu batean. Beren tutoreak, Esteban Hernandez-ek, bideo bat egin du, egonaldi hori oroitzeko.

.

———————————————

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Batxilergoko 1. eta 2. mailak: Laborategiko praktikak (argazkiak)


.

Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleek Biologia-laborategiko praktika bera egin dute.

.
laboratorio_2B

Zehazki, praktika honetan nola disolbatzen den olioa disolbatzaile desberdinen arabera ikasi dute. Eta, gainera, esne proteinak nola desnaturalizatzen diren ikusi dute.

flickr_2

Ikusi 1. mailako argazki-albuma Flickr-en

.
.

flickr_2

Ikusi 2. mailako argazki-albuma Flickr-en

.
.

DBHko 1. maila Bilboko Itsasadarra Itsas Museora bisitan (Bi taldekoen argazkiak)

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean. DBHko 1. A mailako ikasleak asteazkenean, hilak 18, hara joan ziren bisitan eta 1.B taldekoak asteazkenean, hilak 25.


museo-mar_1A_2015_1
museo-mar_1B_2015_1
.

flickr_2

Ikusi 1. Bko argazki-albuma Flickr-en

.
.

flickr_2

Ikusi 1. Ako argazki-albuma Flickr-en

.
.

Lehen Hezkuntza (2. eta 3. zikloak): Maria Laguntzailea festako azken bideoa

Dakigunez, Maria Laguntzailea festan Haur eta Lehen Hezkuntza-ko umeek musika eta dantza saio batzuk beren senidei eskeini zizkieten. Hori gogoratzeko, Bienve-k azken bideoa bidaltzen digu. Ez da inoiz berandu poza ona bada!

.

————————————

.
.

Lehen Hezkuntzako 6. maila: Ohitura osasungarriak eta sare sozialak

Aste honetako asteazkenean eta ostegunean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek elkarrizketa batzuk izango dituzte Ohitura osasungarri eta sare sozialei buruz.

Hábitos saludables

Batxilergoak: Irteera kulturala Arantzazu-Oñati-Loiola (kronika eta argazkiak)

Ikasturteko 1. ebaluazioko azterketak bukatu ondoren, Batxilergoko ikasleek Arantzazu, Oñati eta Loiola-ra eraman zituzten irteera kulturala egin zuten ostegunean, hilak 19.

.
arantzazu_2015_1
.
El pasado jueves, 19 de Noviembre, los alumnos de 1º y 2º de Bachillerato realizamos una salida cultural, visitando Arantzazu, Oñati y Loiola (Gipuzkoa).

Nuestro primer destino fue Arantzazu. Allí vimos un santuario con una arquitectura de gran relevancia y tuvimos una pequeña explicación sobre su historia por parte de un franciscano. Estuvo muy simpático y agradecido con nosotros. Después vimos la cripta y allí tuvimos de nuevo una breve explicación sobre su historia, pero esta vez por parte de Natalia, nuestra profesora de Historia del Arte.

Tras las explicaciones, tuvimos unos minutos de tiempo libre y de nuevo subimos al autobús, esta vez dirigiéndonos a Oñati. Allí estuvimos poco tiempo, pero lo aprovechamos bastante. Primero estuvimos viendo la universidad de Oñati, cuya fachada renacentista es impresionante, y después volvimos a tener un pequeño rato de tiempo libre por el pueblo.

Por último, visitamos Loiola, un lugar precioso. Allí comimos y tuvimos unas horas de tiempo libre para relacionarnos entre nosotros. Fue un momento para conocernos todos un poco más fuera del colegio.

Finalmente, volvimos a Barakaldo sobre las cinco de la tarde. Sin duda fue un día diez, lo pasamos genial y además tuvimos la suerte de tener un tiempo maravilloso en estas fechas.

Testua: Alazne Núñez (1º B)
.


.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.