17 - 12 - 2025

Lehen Hezkuntzako 5. maila: ‘Ezagutu Bilbo’ (argazkiak)

 Apirilaren 30an, Lehen Hezkuntzako 5. mailako umeek Bilbo-rako bisita egin dute ‘Ezagutu Bilbo’ proiektuaren barruan.


.

Irteera ume hauek euskaraz egiten ari diren proiektu baten barruan dago. Ibilbidea honako hau izan da:

♦  Metroa Deusturaino.
♦  Itsasadarreko ertzetiko ibilaldia: Carola, Euskalduna, Guggenheim, Udaletxea eta gero, Artxandarako funikularra hartu.
♦  Han zenbait jarduera egin dituzte, bazkaria, jolasak eta itzulera…

Egun bikaina eta irakasgarria, zeinetan eguraldi ona izan duten lagun.

.

flickr_2

Ikusi bisitaren argazki guztiak

.
.

Batxilergoko 1. maila, Atapuerca-ra bisitan (zenbait argazki)

 Apirilaren 28an, Atapuerca-ra joan dira bisitan Batxilergoko 1. mailako neska-mutilak


.

Atapuerca/Burgos-erako irteera kulturala arrakastatsua izan da oso. Batxilergoko 1. mailako ikaslek Atapuerca-ko aztarnategiak bisitatu dituzte eta han, bi gidarik lagunduta, «Mundu Garaikideko Zientziak» irakasgaian lehenago ikusitakoa sakondu ahal izan dute ‘in situ’. Eguraldiak lagundu du eta udaberriak Atapuerca-ko zerran aurrera egiten zuen, ikuskizun ederra guri eskainiz. Geroago, Burgos-kapitalean aisialdi hiru orduk jateko balio izan dute, nahiz eta hirian kalez kale ibiltzeko edo katedrala bisitatzeko askok aprobetxatu ere.

.

atapuercasituacion Atapuerca da Europaren hondar zaharrago eta ugariagoko multzoa. UNESCOk Humanitatearen Kultur Ondaretzat jo du eta hartan burutu diren aurkikundeek eragin zientifiko itzela izan dute.

Atapuerca-ko Zerra Burgoseko probintziaren gune geografikoan kokatuta dago. Hartan datazio kronologiko desberdineko aztarnategi bilduma handia jasotzen da, humanitatearen historiaren milioi eta erdi urte baino gehiago erregistratuz. Zerra txiki honetan hondarrak erakartzen dira gutxienez hiru giza espezie (Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens).

Lehen esplorazioak XIX mendeko erdiko dira. Hala ere, jada haitzulo hau ezagutzen zen eta denbora askotatik lehenago bisitatzen zen.

.

Lehen Hezkuntzako 1. maila, Kontzertu didaktikoa Barakaldo Antzokian

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Barakaldo Antzokira joango dira ‘Kontzertu didaktikoa’ entzutera.

.
banda_musica_11
concierto_1

Batxilergoa: 1. eta 2. mailetako Biologia-laborategiko praktikak (argazkiak)


.

Batxilergoko ikasleek Biologia-laborategiko praktika gehiago egin dituzte.

Lehenengo mailakoentzat ‘Muskuilu baten disekzioa‘ eta ‘Pigmentu begetaleen kromatografia‘-ri buruzko praktikak izan dira.

Eta bigarren mailakoentzat, ‘Saponifikazio-erreakzioa‘ eta ‘Arkume-entzefalo baten disekzioa‘ praktikak.

Argazkietan interesatuak oso ikusten zaie, probetxua jo.

.

flickr_2

Ikusi 1. mailako albuma Flickr-en

.

flickr_2

Ikusi 2. mailako albuma Flickr-en

.
.

DBHko 1. eta 2. mailak, Antzerkia euskaraz ‘Clara Campoamor’ aretoan

 Datorren ostiralean, apirilak 24, DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleek ‘Antzerkia euskaraz’-ko jarduera batean hartuko dute parte.


.
teatro_ESO_2

DBHko. 3. B maila: Gallartako Meatzaritzaren Museora bisitan

Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.


.

Museo hau Gallartako herrian kokatuta dago eta DBHko. 3. B mailako ikasleak hara joango dira bisitan hilaren 22an, asteazkenean.

Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkarteak hainbat pieza, tresna, makineria eta dokumentazio bildu ditu, garai bateko burdin-ustiapenetatik hartuta, gaur egun museoan ikus daitezkeenak. Material hauen artean, mineralaren arraiorako bagoien eta bagoneten bilduma nabarmentzen da. Eta neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, maskarak, etab. Pinturen bilduma  ere eskaintzen du. Artelan hauetan, artista ezagun batzuek meategiak beren ikuspegitik irudikatu dituzte.

.

Haur Hezkuntzako 5 urtekoak: ‘Ostalaritza-eskola’-ra bisitan

 Apirilaren 16an, Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak ‘Ostalaritza-eskola’-ra joan ziren bisitan.

.

flickr_2

Ikusi bisitaren argazki guztiak

.
.

Batxilergoko onarpenari buruzko dokumentazio berria


.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 2015-16 ikasturterako Batxilergoko onarpen eta matrikula-prozesuari buruzko dokumentazio berria bidali du.

.

♦ Berritasunak aurreko ikasturteen aurrean

♦ Kontu interesgarriak

♦ Barakaldoko zonifikazioa

♦ Batxilergo artistikoaren zonifikazioa

♦ Onarpen-prozesuaren kronograma

.

Argiaren Zientzia eta Teknologia: ‘Photonics Explorer’-arekin irakasten

 Joan den asteazkenean, martxoaren 26an, gure ikastetxeak PHOTONICS EXPLORER proiektuari buruzko ikastaro hezigarri batean hartu du parte.

.
photonics_3
.
Aurten Argiaren nazioarteko Urtea ospatzen ari da eta, hau dela kausa, hainbat ekimen abiarazi dira Europako esparruan.

Joan den asteazkenean, martxoak 26, Barakaldo Salestarrak gure zentroak PHOTONICS EXPLORER proiektuan ‘local partners’ diren Euskal Herriko Unibertsitateko kide batzuek emandako ikastaro hezigarrian hartu du parte. Eusko Jaurlaritza Europako aipaturiko proiektuaren babesleen bat da.

Proiektu honen helburua zientziarekiko enpatia, eta optika- eta fotonikoarekikoa batez ere, indartzea baimentzen duten erremintetako eskuratzea da.

2015-2016 ikasturte honetan zehar, Bizkaian banatutako 12 kit-etako bat erabiliko da, zein jada eskuratua baitugu. Zalantzarik gabe, oso erabilgarria izango da gure ikasleengana zientzia eremu zirraragarri hau hurbiltzeko.

Aipaturiko kit-aren erabilerari esker, era praktikoan azaldu ahal izango diren esperientzietako batzuk hurrengoak dira:

o   Argiaren propietateak eta beraien erabilera telekomunikazioetan.
o   Koloreak: kolorearen pertzepzioa, koloreen nahasketa gehigarria eta kengarria.
o   Lenteak eta teleskopioak: errefrakzioa eta irudia.
o   Begia eta ikusmena: giza-begiaren eta kamera digitalen arteko konparazioa. Begiaren moldaketa kontzeptua ulertzen.
o   Argiaren sorrera: argi iturri desberdinen konparaketa; LEDak eta laserrak.
o   Polarizazioa: bere aplikazioa pantailetan eta bizitza-zientzietan.
o   Difrakzioa eta interferentzia: zirrikitu baten difrakzioa. Espektroskopiarako sarrera.

Testua: Unai Agirre.

Informazio gehiago:   http://www.eyest.eu/

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako umeak ‘Euskara piztuz’ jardueretara

 Datorren ostegunean, apirilaren 16an, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako umeek ‘Euskara piztuz’ jardueretan hartuko dute parte.

.

———– euskara_piztuz —— euskara_piztuz_eus