———- |
Azken asteburuan, ikastetxeko jolaslekua bete zuten ‘Jóvenes 88 Gazteak’ elkarteak prestatutako jardueretan parte hartzeko prest zeuden neska-mutil ugari. Harrera eta aurkezpen-eguna zen, eta parte-hartzaile kopuruak itxaropen guztiak gainezkatu zituen.
DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko nerabeek ostiral gauean bildu ziren, afariarekin eta guzti. Txikienek, larunbat arratsaldea eman zuten ‘Wally bilatzen’.
Jarduera berriekin, Gazte Zentrokoek gaur, urriak 24, eta Triki-koek, bihar larunbat 25, errepikatuko dute ordutegi bera.
‘Jóvenes 88 Gazteak’ aisialdirako Barakaldoko Salestarren hezkuntza-apustua da. Osoa, eraginkorra eta askatzailea izan nahi duen hezkuntza-proposamena, umeari eta gazteari beren hazkundearen nagusiak izaten lagunduz.
Horregatik, ‘Jóvenes 88 Gazteak’ Elkarteak Heziketa-Proiektua garatzen du ibilbide gradualarekin eta bere ekintza zehatzetan hiru giro edo esparrutan antolatzen da:
————–– TRIKI-TRAKU (LH 5. mailatik DBH 2.mailara / 10 urtetik 14 urtera g.g.)
————–– GAZTE ZENTROA (14 urtetik 18 urtera)
————–– SALESTAR GAZTE KATEKUMENOTZA
——–(Xehetasun gehiago ezagutzeko sail bakoitzaren gainean sakatu)
.