——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 27 . Maria Laguntzailearen irudia . Historian, milioi milaka ama izan dira, baina bakoitzak aurpegi desberdina izan du. Garrantzitsua ez da bere gorputzaren irudia, baizik eta bere ama-funtzioa. Gainerakoa bigarren mailakoa da. . Elizan beti jatorrizkoa bezalakoak izan behar duten Andre Birjinaren imajinak daude: Pilarekoa, Montserratekoa, Macarena. . Hala ere, zein da Maria Laguntzailearen benetako irudia? Bat ere ez. Irudi-bilduma honek Maria Laguntzailearen irudi desberdinak eskaintzen dizkigu. Arrazoia argia da. Andre Birjinarengan ez du axola bere gorputzaren irudiak, Ama ona izateak baizik. On Boscok Andre Maria aurkeztu gintuen Elizaren Ama eta kristauen Laguntzaile. Horixe da egiazki funtsezkoa. . LOREA: Hausnartu: Zu Ama Birjinaren semea zara. Baina, zertan duzu Haren antza? |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_27
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_26
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 26 . Maria Laguntzailearen bederatziurrena . 1. Erreza itzazue bederatzi egunetan zehar hiru Gure Aita, Agurmaria eta Aintza, “Alabatua izan dadila beti Sakramentu Santua” otoizlaburrarekin; eta hiru Salbe “Maria kristauen Laguntzaile, erregutu gure alde” otoizlaburrarekin. ——Kristauak Jaunari egiten die otoiz eta hark Laguntzaile emandakoari ere. . 2. Jaso itzazue Adiskidetze eta Eukaristia (Aitortza eta Jaunartzea) Sakramentuak. ——Kristaua Sakramentuengatik Kristorekin, Andre Birjinarekin eta Elizarekin elkartuta bizi da. . 3. Gomendatzen dizuet hitzeman dezazuela zuen dohaina edo zuen lan pertsonala apostolutza-obrak sostengatzeko, ahal izanez gero salestarrenak. ——Ama Laguntzaileak kristaua animatzen du apostolua izatera eta Elizaren apostolutza obrak sostengatzera. . LOREA: Gogoratu: Otoitza, Sakramentuak, Apostolutza. Horixe da Maria Laguntzailearenganako bederatziurrena. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_25
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 25 . Maria Laguntzailearen bedeinkazioa . Maria Laguntzailearen bedeinkazioa, Leoi XIII.a aita santuak onartuta, On Boscoren jaraunspen ederra da. Hark osatu eta askotan erabili zuen. . Bedeinkazio hau fede- eta konfiantzako ekitaldia da: . – Jainko Aitarengan, Semerengan eta Espiritu San-tuarengan, Zeinengandik bedeinkapen guztia datorren eta Andre Maria “Andre guztien artean bedeinkatua” den; . – Maria kristauen Laguntzailearengan, Jesusen eta Elizaren Amarengan. Andre Maria gure ararteko da Jainko-errukiaren aurrean; . – Elizarengan, zeinek, apaiz baten bidez, Jainkoaren bedeinkapena eta Andre Mariaren guztien eta bakoitzaren aldeko ama-bitartekotza nabarmenki adierazten dituen. . LOREA: Gogoratu baieztapen handi hau: “Jainkoaren Ama neurea da eta bedeinkatzen nau”. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_24
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 24 . Txinako zaindaria . On Boscoren bizitzaren alderdi sinpatikoenen bat bere ametsak dira. Liburu lodia argitaratu da haiekin. . Gau batean, On Boscok amestu zuen Artzain-neskatil batek, hau da, Laguntzaile Ama Birjinak, iragarri zuela bere Salesianoak Txinaraino iritsiko liratekeela. Hori 1906an burutu zen. Eta Maria Laguntzailea jada Txinako Zaindaria zela aurkitu zuten. Hark aurrea hartu zien. Handik gutxira Maria Laguntzailearen Alabak iritsi ziren. . Benedikto XVI.a aita santuak, Maria Laguntzailea jai honetan hain zuzen, kristau txinatarren alde otoitz egitera gonbidatu gintuen, jazarpen handia jasaten ari baitira. Maria Laguntzailea animatzen eta kontsolatzen duen Ama da haientzat, eta laguntzen eta babesten dituen Laguntzailea. . LOREA: Errezatu agurmaria bat Maria Laguntzaileari Txinan jazarritako kristauen alde. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_23
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 23 . “Dena egin du Hark” . Olerkari askok poemak idatzi dituzte amaren gainean. Baina onena da amaren ondoan egotea eta bere maitasuna sentitzea. . Idazle eta predikari askok Andre Maria Birjinaz hitz egiten dute. Baina onena da On Boscok egin zuena: hura sentitzea presente eta hurbil bere bizitzan. Andre Birjinaren goiargiagatik Salestar Familia sortu zuen eta Andre Mariaren goiargiagatik Turingo Maria Laguntzailea basilika handiaren eraikuntza hasi zuen. . On Boscok berak bi proiektu horiek egiteko ez zuela baliabiderik ezta indarrik ere aitortzen zuen. Baina mirariz biak bete ziren. Hark bere pausoak gidatzen zituen Ama Birjinaren esku hurbila sentitu zuen nabarmenki. Horregatik, esker oneko eta pozgarri aitortu zuen: “Dena egin du Hark”. . LOREA: Eman eskerrak Maria Laguntzaileari, zure bizitzan hurbil daukazu eta. |
Lehen Hez-ko 5. maila, Errepideko Heziketako jarduerak
Gaur asteazkena, maiatzak 27, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Ansio-n kokatutako Errepideko Heziketako pistara joango dira, gai honen gainean jarduera batzuk egitera.
Programararen helburua trafikoko istripuak aurrez ikustea da, baina optika praktikotik. Arduradunen arabera, parte-hartzaileek «arriskua nabaritzen dute» pistan. Honela, geroaldiko gidari arduratsua eratzea lortzen da. Ikasleek «arauak eta bide-seinaleak ezagutzen, identifikatzen eta bizikidetasunaren erregulatzaile eta segurtasun-elementu bezalakoak errespetatzen» ikasten dute.
.
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_22
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 22 . “Hauxe da nire Etxea” . Historian zehar, ametsek misteriotsu-zerbait izan dute beti eta beren esanahia interpretatzea izan da helburu. . Baina badira amets bereziak, zeintzuetan Jainkoak ekimena hartzen duen bere borondatea edo bere jomugak erakusteko. Jainkoak nahi izan du Ama Birjinak ere gurekiko harremanak izan ahal ditzan ametsen bidez. . Adibide berezia On Bosco da. Gero osoki burutu zen amets batean, Andre Birjinak Turinen Maria Laguntzailea basilika eraiki ziezaiola iradoki zion. Basilika horren barnean, On Boscok idazkun hau irakurri zuen: “Hauxe da nire Etxea. Hemendik irtengo da nire Loria”. Beraz, Amak bezala bere seme-alabak hartzeko Etxe bat eraikitzea nahi izan zuen Andre Mariak. Han sentitzen da Andre Mariaren presentzia bizia. . LOREA: Egin otoitz: “Eskerrik asko, Maria Laguntzaile, zure Etxean hartzen gaituzu eta”. |
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_21
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 21 . Guztion Laguntzaile . Herriak jakituria berezia du. Adibidez, espainieraz, herriko jakituriak distira egiten duen 100.000 atsotitz baino gehiago katalogatu dira. . Herriak Maria Laguntzaileari On Boscoren Andre Birjina deitu dio. Hori intuizio sinpatikoa da, egiaz betetakoa. Baina Andre Maria ez da salesianoen Laguntzailea soilik, kristauena baizik. Horixe da bere benetako titulua: Kristauen Laguntzailea, On Bosco jaio baino mende asko lehenagotik. . Beraz, debozio hori ez da, tokian tokiko zerbait, herri batena, familia erlijioso batena, Eliza osoari irekitzen zaiona baizik. Kristau bat bizi den tokian, beti laguntzen dion bere Ama eta Laguntzaile denari hel egin diezaioke. . LOREA: Egin otoitz: “Maria Kristauen Laguntzaile, erregutu gure alde”. |
Oroimenerako bideo bat
Ikasturteari ia amaiera emateko, Bienve-k beste denbora baten irudiak eta oroipena dakarzkigu. Haiek gaurkoak prestatu zituzten. Mila esker posible egin duten guztiei!
.
Este vídeo lo realizamos hace cuatro años. Tuvo bastante buena acogida; pero, al no disponer de página web, no pudimos compartirlo con todos/as.
Los niños que salen en el vídeo estarán terminando cuarto de la ESO. Muchos aparecen con sus hermanos y hermanas pequeños.
Este vídeo no es de Bienve. Lo ha realizado Bienve, con la ayuda de toda la comunidad educativa, es de todos, nos pertenece a todos/as.
(Texto de Bienve)
.
——————— |
.
.
Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_20
——— | — | MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 20 . Salestar Familiaren gunea . Bizikleta bateko gurpilak erradioak ditu, zeintzuek zentroan elkartzen diren. Hor bere trinkotasuna heltzen du gurpilak. Zenbait seme-alaba duen familiak aitagan eta amagan aurkitzen du bere gunea, guztiak elkartzen baitituzte. . Maria Laguntzaileak bi gauza iradoki zizkion On Boscori: Salestar Familia sortzea eta Turingo basilika eraikitzea. Bi errealitate horiek intimoki elkartuta daude. . Salestar Familiak Maria Laguntzailearenganako debozioa hedatzea du bere helburuetako bat. Eta Turingo Maria Laguntzailea basilika Salestar Familiaren gunea da, beren bihotza; gurasoen, amaren, etxea familia baten gunea eta bihotza den bezala. Baina Maria Laguntzailea basilikaren gunea Jesus da, bere Elizan presente. . LOREA: Hausnartu: “Nola hedatzen duzu zuk Maria Laguntzailearenganako debozioa?” |