26 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_4


——-

——— MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 4
.
On Bosco
.
   Asmakizunak laborategietako jakintsuek egiten dituzte, baina gero zabaldu behar dira, haiek hedatzea. Maria Laguntzailearen titulua jada ezaguna zen Elizan, baina herriko egiteko, hedatzeko, apostolua falta zen.
.
   Horretarako, Ama Birjinak san Joan Bosco eta honen Salestar Familia aukeratu zituen, bereziki gazteriari eta herriari ekindako apostolu-familia baita. Honen helburu nagusietako bat Elizan Maria Laguntzailearenganako debozioa hedatzea da.
.
   II. Kontzilio Vatikanoak Elizan Ama Birjinaren titulu handi lau aitortu zituen; haietako bat Laguntzailearena da. Herriak kristau guztien Laguntzailea eta Elizaren Ama denari On Boscoren Andre Birjina deitzen dio.
.
LOREA: Egin otoitz: Maria Laguntzailea, On Boscoren Andre Birjina, erregutu gure alde.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_3


——-

——— maux_03 MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 3
.
Ama Margarita
.
   Hasieran beti dago ama. On Boscoren bizitzan, ere bai. Maria Birjinarenganako On Boscoren debozioaren hasieran, haren ama, Ama Margarita, dago ere. Honen Dohatsutze prozesua hasita dago. Une egokian, semea eta bere ama santuak izango dira.
.
   Hark aholku jakintsu hauek eman zizkion: “Jaio zinenean, Andre Birjinari zu eskaini nion. Zure gaztaroan, haren debozioa gomendatu nizun. Orain osoa berea izan zaitezela diotsut. Maite itzazu Andre Mariarenganako deboziodun lagunak. Eta, apaiza izatera heltzen bazara, gomendatu eta hedatu beti harenganako debozioa”.
.
   On Boscok Birjina Laguntzailearenganako debozioa halako moduan hedatu zuen, ezen herriak, bere sen espiritual finarekin, On Boscoren Ama Birjina deitzen dio.
.
LOREA: Errezatu agurmaria bat amen alde, beren seme-alabak kristauki hez ditzaten.

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_2


——-

——— MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 2
.
Salestar Familia handiaren Ama
.
   Amak ditu familiaren kideak elkartzeko sekretua eta trebetasuna. Nahiz eta haietako bakoitza urrun bizi, ama milaka moduz erakartzen dituen imana da.
.
   On Boscoren Familia hazi apala bezala hasi zen, baina jada erein izan da munduko 132 naziotan. Adar asko irten zaizkion zuhaitz ugalkorra da.
.
   Salestar Familia apostolu-familia da, zeintzuek Jainkoaren Erreinuaren alde lan egiten duten, bereziki gazteen eta herriaren artean. Eta, familia guztien bezala, Ama bat du, Maria Laguntzailea, zein guztietarako imana da, nahiz eta haiek nazio desberdinetan egon. Maiatz honetan, Ama Birjinak On Boscori inspiratutako Salestar Familiaren apostoluak gogoratuko ditugu.
.
LOREA: Eska iezaiozu Maria Laguntzaileari Salestar Familia bedeinka dezan.

DBHko 4. mailako Ikasketa bidaia (zenbait argazki)

viaje_estudios_4

Apirilak 28 (00:00etan) – Barakaldotik Valentzia-ranzko irteera.

Valentzia: Oceanografiko- eta Zientzietako Museorako bisita. – Ebroko Delta-rako bidaia.

Apirilak 29 – Ebroko Delta: ‘Abentura anitz’-eko jarduerak: Ebroan piraguako jaitsiera eta Deltatiko itsasontzizko paseoa.

Calafell-erako bidaia.

flickr_2

Ikusi egun hauetako argazki batzuk

.
.

Apirilak 30 PortAventura – Calafell-erako itzulia.

—————-

Tras conocer el día anterior el delta del Ebro, hoy nos despertábamos cansados pero ilusionados al llegar uno de los días más esperados por los alumnos del viaje de estudios.

Aunque hemos salido un poco tarde por ciertos inconvenientes, llegamos con ilusión a PortAventura. Allí nos separamos en grupos para disfrutar de las atracciones que más nos llamasen la atención. Al ser día lectivo, no había tanta gente y no tuvimos que esperar largas colas para montarnos en las atracciones. Al mediodía nos reunimos para conseguir los tickets para comer en el restaurante que prefiriésemos.

Al ser mañana su 20º cumpleaños, tuvimos la mala suerte de que cerraran más pronto de lo normal. Volvimos al hotel comentando las anécdotas que nos habían sucedido.

Después de cenar, nos hemos ido a dar un paseo por Calafell.

(Habitación 548)

————

flickr_2

Ikusi egun honetako argazki batzuk

.
.

Maiatzak 1 – Bartzelona: Familia Sakratua-, Güel parke-, Tibidabo-, Camp Nou-rako bisitak.Calafell-erako itzulia.

flickr_2

Ikusi egun honetako argazki batzuk

.
.

Maiatzak 2 – Calafell: Goizean, Calafell-erako bisita. Arratsaldean, Barakaldo-rako itzultzea (21:00etan inguru). .

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_1


——-

——— MARIA LAGUNTZAILEA ETA ON BOSCO – 1
.
Zorionak, On Bosco!
.
   1815ean, On Bosco jaio zen. 2015ean, bigarren mendeurrena ospatzen ari gara. Guretzat, On Bosco ez da historian galdutako norbait, baizik eta pertsona biziduna. Orain berrehun urte betetzerakoan zoriontzen dugu, hura Jainkoarekin bizi baita Zeruan. Elizak Santutzat jo du.
.
   Gainera, hark bizirik dirau bere Salestar Familiarengan. Hura guztien eredua da. Salestar Familiaren kide bat ikusten duenak beste On Bosco bat aurkitu behar du.
.
   Andre Birjinak On Boscoren bizitza bete zuen, bederatzi urteko ametsetik azken hasperenera arte. Herriak Maria Laguntzaileari On Boscoren Ama Birgina deitzen dio, hura debozio honen herri-apostolua izan baitzen Elizan. Eta hark jaraunspen eder utzi zion bere Salestar Familiari.
.
LOREA: Zoriondu On Boscori bere berrehun mendeurrenean eta eska iezaiozu bere bedeinkazioa.

Lehen Hezkuntzako 5. maila: ‘Ezagutu Bilbo’ (argazkiak)

 Apirilaren 30an, Lehen Hezkuntzako 5. mailako umeek Bilbo-rako bisita egin dute ‘Ezagutu Bilbo’ proiektuaren barruan.


.

Irteera ume hauek euskaraz egiten ari diren proiektu baten barruan dago. Ibilbidea honako hau izan da:

♦  Metroa Deusturaino.
♦  Itsasadarreko ertzetiko ibilaldia: Carola, Euskalduna, Guggenheim, Udaletxea eta gero, Artxandarako funikularra hartu.
♦  Han zenbait jarduera egin dituzte, bazkaria, jolasak eta itzulera…

Egun bikaina eta irakasgarria, zeinetan eguraldi ona izan duten lagun.

.

flickr_2

Ikusi bisitaren argazki guztiak

.
.

Batxilergoko 1. maila, Atapuerca-ra bisitan (zenbait argazki)

 Apirilaren 28an, Atapuerca-ra joan dira bisitan Batxilergoko 1. mailako neska-mutilak


.

Atapuerca/Burgos-erako irteera kulturala arrakastatsua izan da oso. Batxilergoko 1. mailako ikaslek Atapuerca-ko aztarnategiak bisitatu dituzte eta han, bi gidarik lagunduta, «Mundu Garaikideko Zientziak» irakasgaian lehenago ikusitakoa sakondu ahal izan dute ‘in situ’. Eguraldiak lagundu du eta udaberriak Atapuerca-ko zerran aurrera egiten zuen, ikuskizun ederra guri eskainiz. Geroago, Burgos-kapitalean aisialdi hiru orduk jateko balio izan dute, nahiz eta hirian kalez kale ibiltzeko edo katedrala bisitatzeko askok aprobetxatu ere.

.

atapuercasituacion Atapuerca da Europaren hondar zaharrago eta ugariagoko multzoa. UNESCOk Humanitatearen Kultur Ondaretzat jo du eta hartan burutu diren aurkikundeek eragin zientifiko itzela izan dute.

Atapuerca-ko Zerra Burgoseko probintziaren gune geografikoan kokatuta dago. Hartan datazio kronologiko desberdineko aztarnategi bilduma handia jasotzen da, humanitatearen historiaren milioi eta erdi urte baino gehiago erregistratuz. Zerra txiki honetan hondarrak erakartzen dira gutxienez hiru giza espezie (Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens).

Lehen esplorazioak XIX mendeko erdiko dira. Hala ere, jada haitzulo hau ezagutzen zen eta denbora askotatik lehenago bisitatzen zen.

.

Lehen Hezkuntzako 1. maila, Kontzertu didaktikoa Barakaldo Antzokian

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Barakaldo Antzokira joango dira ‘Kontzertu didaktikoa’ entzutera.

.
banda_musica_11
concierto_1

Ikastetxeko ikasle ohi batek bere eleberriaren bigarren argitaraldia atera du

caratulaDuela urte bat, Gorka Eugenia Argul-ek, gure ikastetxeko ikasle ohiak, bere lehen eleberria argitaratua zuelako berria ematen genuen. Orain «La llave de la eternidad» izenburua duen liburuaren bigarren argitaraldia atera da.

«Patrick Stevens, periodista del New York Times, recibe la misión de custodiar el objeto más valioso del siglo 20. Deberá evitar que una poderosa organización se apodere de la última invención de Nikola Tesla. Descubrirá que el mundo que ha conocido ha ocultado muchos secretos y revelaciones. A lo largo de tres días, deberá resolver el enorme puzzle histórico que se va creando, hasta el momento de la verdad. Con instituciones como el MIT, DARPA y los orígenes del SETI, descubrirá secretos del pasado que afectan a las raíces de la historia y sin las cuales, la tecnología de hoy en día, no existiría.»

«Hay dos muy buenas razones para leer “La llave de la eternidad”. Una de ellas es que el lector disfrutará de una novela llena de acción, personajes memorables y una trama enigmática que te impedirá parar de leer. Por otro lado, es una obra que te enriquecerá científicamente y te hará reflexionar sobre lo imposible convertido en verosímil, gracias al tremendo trabajo de investigación que el autor, Gorka Eugenia Argul, ha realizado sobre la historia la de la Ciencia del siglo XX.»
(Universo La Maga)

.

————————————

.

Batxilergoa: 1. eta 2. mailetako Biologia-laborategiko praktikak (argazkiak)


.

Batxilergoko ikasleek Biologia-laborategiko praktika gehiago egin dituzte.

Lehenengo mailakoentzat ‘Muskuilu baten disekzioa‘ eta ‘Pigmentu begetaleen kromatografia‘-ri buruzko praktikak izan dira.

Eta bigarren mailakoentzat, ‘Saponifikazio-erreakzioa‘ eta ‘Arkume-entzefalo baten disekzioa‘ praktikak.

Argazkietan interesatuak oso ikusten zaie, probetxua jo.

.

flickr_2

Ikusi 1. mailako albuma Flickr-en

.

flickr_2

Ikusi 2. mailako albuma Flickr-en

.
.